2013-03-24

Atseden kuantikoa


Lau hilabete hauetan, hogeitazazpi sarrera, eta bost orrialde prestatu eta gero, atseden pixka bat hartzeko momentua heldu dela uste dut. Irudiko hamakak nire izena dauka! Birtuala da, ez pentsa Karibera noanik! Baina blogean oporrak hartu aurretik, datorren astean Euskadi Irratian gonbidatuak gaude Xabi eta ni, blog-en inguruan hitz egiteko. Badakizue, Xabik gazteleraz blog kuantikoa dauka, eta nik euskeraz, blog hauxe bera. Zein programan? Norteko Ferrokarrila, Willy Roak gidatzen duen programa, hurrenez hurren. Asteartean, gaueko 9tan, zuzenean, denak gonbidatuta zaudete!










2013-03-20

Laborategitik Exoplaneten atmosferara



Etxean nagoelarik, garbigailuak noiz bukatuko zai, gaur amaitu dugun abentura kontatuko dizuet. Gaur Xabik eta nik, ikasleekin batera, laborategiko praktikak bukatu ditugu. Sinistu ala ez, hamalau urte pasata ziren laborategi batean saltseatzen ibili nintzen azkenekoz! Horregatik izan da guretzat abentura! Badakit harriduraz irakurriko duzuela hau. Nola da posible laborategietan lan egiten ez duten kimikariak egotea? Pentsatuko duzue honek izenburuarekin zerikusirik ez duela, baina oker zaudete. Zer erlazio dute laborategi batean egindako praktikek planeta baten atmosferaren konposizioarekin? Honi buruz gehiago jakiteko irrikaz bazaude...



2013-03-14

Euskaldunak non? Eta Kuantika irakurtzen?





Gaur sorpresa handia hartu dut. Uste nuen hau ez zela gertatuko. Egia esaten badizuet, ez nuen orain arte planteatu, baina gertatu da, eta zur eta lur gelditu naiz. Duela hilabete batzuk esan izan balidate, irudiko umearen esaldia aterako litzaidake. Pentsa dezakegu, euskeraz idatzitako blog baten irakurleak euskaldunak izanen direla, ez? Logika handia dauka honek, ezta? Pentsatzen ahal dugu agian, kasualitatez, euskalduna ez den norbait sartzen ahal dela, bilaketak egiterakoan blogaren edozein sarrera agertzen ahal delako. Baina, erratuta ez banago, hauek gutxienekoak izanen dira. Hortaz, goazen pentsatzera orain arte blogan sartu diren gehienak  euskaldunak direla.



2013-03-13

Medikuntza Kuantikoa: Iruzurra (I)


Gure gaur egungo gizartean, batez ere herrialde "garatuetan", duela 100 urte baino gutxiago ia ezagutzen ez ziren gaixotasunak agertu dira: minbizia, gaixotasun neurodegeneratiboak, stress emozionalarekin erlazionatutakoak, etab. Gaixotasun hauen zergatia ez dugu hemen ikusiko, ez naiz ez medikua ez psikologoa,  eta ezagutzen ez ditudan gauzetaz ezin hitz egin. Gaixotasun hauek, ulertu daitekeen moduan, gaixoengan eta inguruko pertsonengan desesperazioa, amorrua etab sortzen dituzte. Medikuntzaren aurrerapen izugarriak egon arren, gaixotasun guztien sendabidea ez du lortu (aizue, medikuak ez dira SUPER, gu bezalako pertsonak baizik) eta, hau baliatuz, hainbat "alternatiba" sortu dira. "Alternatiba" hauek, sinisten duten fede oneko pertsonak kenduta, amankomunean gauza bat dute: Jendearen sufrimendua aprobetxatu poltsikoak betetzeko. Gaur, Medikuntza Kuantikoaz arituko naiz.

2013-03-12

Jardunaldia: Superkonputazio Zientifikoa Euskadin 2013


Joan den ostiralean, Martxoaren 8an, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Campusean "Superkonputazio Zientifikoa Euskadin 2013" Jardunaldia burutu zen. Araba eta Bizkaiko Campusetan  jardunaldia jarraitzeko aukera izan zen ere bai, bideokonferentziaren bidez. Jardunaldiaren antolatzaileak BSC-CNS (Barcelona Supercomputing Center - Centro Nacional de Supercomputación), i2Basque eta Euskal Herriko Unibertsitatea izan ziren. Helburua: Euskal Herriko komunitate zientifikoari BSC-CNS, RES (Red Española de Supercomputación), PRACE (Partnership for Advanced Computing in Europe), i2Basque eta UPV/EHU-k eskeintzen duten superkonputazio zerbitzuei buruz informatzea. Ni, Mare Nostrum superkonputadoraren erabiltzaile bezala, nire esperientzia kontatzen parte hartu nuen. Jardunaldiari buruzko informazio gehiago hemen, eta laburpena ikusteko, irakurri gehiago sarrera honetan.


2013-03-05

Zergatik merkurioa likidoa da?


Gaurko sarrera ez dator nire eskutik: Oier Lakuntza Irigoienek idatzi du. Oier Lakuntza gure taldean, Kimika Fakultateko Kimika Teoriko taldean egin zuen tesia, eta iazko irailean defendatu zuen. Lan horretan, trantsizio metalen konplexu batzuen C-H lotura aktibatzeko gaitasuna aztertu zuen. Prozesu hau garrantzitsua da, besteak beste, H2-ren produkzioan etab. Prozesu hauek ongi aztertzeko, atomo astunetan aurkitzen dugun fenomeno batzuk kontutan hartu behar dira: efektu erlatibistak. Zer dira fenomeno hauek? Zer eragina dute gure eguneroko bizitzetako esparru batzuetan? Oierrek hau kontatzen digu.