2014-01-10

Zientifikoki esanguratsuak diren berriak

Blogean beti euskaraz idazten dut, eta horrela izaten jarraituko du. Hala ere, horrek ez du esan nahi bertze blog, webgune, ala aldizkarietan beti euskaraz arituko naizenik. Mapping Ignorance eta Función de Jota blogetan, adibidez, ingeleraz eta gazteleraz aritu izan naiz ekarpen banarekin. Aukera eta denbora izanda, berriz ere errepikatuko nuke bertan, ala bertze lekuren batean. Elkarlana baliatuz, projektu eta aukera berriak sortzen dira, eta horretaz gain, dibulgazioa zabaltzen da. Gaurkoan, gazteleraz egindako bertze kolaborazio bati buruz arituko natzaizue.


"Anales de Química" aldizkaria RSEQ-ek editatzen du. Bertan, atal bat dago, "Noticias Científicas Relevantes" izenekoa. Bertan, Kimikarekin erlazionatuak dauden berri laburrak argitaratzen dira, gehienetan azken artikulu zientifiko interesgarrien ondorioak azaltzen direlarik. Azkeneko alean, atal horretan kolaboratu nuen, bertze batzuekin batera. Horien artean, dibulgazioan ezagunak diren César Tomé (Experientia Docet), Fernando Gomollón (Moléculas a reacción) Luis Moreno Martínez eta Bernardo Herradón (EHFD Química).

Ale honetako atalean, ondorengo gaiak jorratu dira, beti ere, modu labur eta dibulgatiboan:
  • ¡Que la fuerza te acompañe!: primera imagen de enlaces de hidrógeno por microscopio de fuerza atómica.
  • ¿Hacia el mundo ARN?
  • Baterías auto-reparables
  • ¿Cómo actúan los fármacos antidepresivos?
  • Los iguales se atraen
  • El carácter metálico del carbono
  • ¿Dónde colocamos al hidrógeno?

Interesatzen zaionari, hemen ireki dezakezue pdf-a. Merezi duela uste dut!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina