2015-02-27

Kreditu txartelak


Ikertzaileok, gure lanaren parte dugu kongresu internazionaletara bidaiatzea. Kongresu hauek munduko ia edozein lekuetan izaten dira, eta bidaia hauek abentura puntua izan dezakete. Ongi prestatu behar dira, desastrean ez bukatzeko. Egia da, ordea, askotan bidaiatzean arreta gutxiago jartzen diegula bidaiei. Denbora gutxiago erabiltzen dugu hauek prestatzen, eta batzutan arazoak sortzen dira… Baina arazo hauek normalean errez konpontzen dira, nahiz eta egoera xelebreak suertatu. Gaurkoan, horrelako egoera xelebre batekin natorkizue.

2015-02-25

Azkurea dut... Serotonina madarikatua!


Zer da azkurea? Zergatik gertatzen da? Zergatik hazka egitean plazerra sentitzen dugu, baina berehala azkurea berriz hasten da, indar gehiagorekin? Ikusten denez, galdera asko egin ditzakegu azkurearen inguruan. Garrantzi gutxiko galderak direla pentsa daiteke, baina erantzunak ez dira horrelakoak. Azkurearen zergatia eta honen inguruan gertatzen diren prozesuen ulermena oso garrantzitsua izan daiteke azalaren hainbat gaixotasunen aurka erremedio eraginkorrak aurkitzeko, hala nola soriasia. Hazka egitean, azkure gehiago izatearen "errudun" serotonina neurotransmisorea izan daiteke... 












2015-02-24

Molekulen hatz-markak

Duela hilabete batzuk HAT-P-11b izena duen planetaren atmosferan ur lurruna dagoela ikusi zuten zientzialari batzuek, eta Nature aldizkarian plazaratu zituzten beren emaitzak [1]. Exoplaneta honek (gure eguzki-sistemaren kanpo dagoen planeta honek) Neptunoren antzeko tamaina du, eta arras urruti dago, 120 argi-urtera (10 bilioi km inguru) gutxi gorabehera. Garbi dago, bertara ezin dugu zunda bat bidali, bertako atmosferaren osagaiak zeintzuk diren zehazteko. Hortaz, nola demontre jakiten ahal da hain urrun dauden planeten atmosferan zer nolako molekulak dauden? Kontutan hartu behar da hau ez dela atmosferako osagaiak identifikatu dituzten lehenengo exoplaneta. Artikulu honetan itaun hau ihardesten saiatuko gara.

2015-02-16

Zilarra, harribitxia baino gehiago

 



Maialen Aldabaldetreku

Antzinako zibilizazioek zilarra erabili ohi zuten bakterioei aurre egiteko, benetan jakin gabe haren eragina zein zen. Egiptoarrek eta feniziarrek, esaterako, ura garraiatzerakoan zilarra gehitzen zieten ontziei, esperientziak irakatsi baitzien elementu hori gehituz ura denbora luzeagoan mantentzen zela edangarri. Gaur egun badakigu zilarrak uraren mikroorganismoak hiltzen dituela. Erromatarrek, berriz, zilar nitratoa modu terapeutikoan erabiltzen zuten eta garaiko medikuntza liburuetan hari buruzko aipamenak ere egin zituzten. Hipokrates, medikuntzaren aitatzat har dezakeguna, lehena izan zen zilar nitratozko disoluzio bat erabiltzen ultzera gastrikoak tratatzeko eta zauriak garbi mantentzeko.

Werner Heisenberg, filma egiteko moduko bizitza

Heisenberg, Werner Heisenberg. Ez, ez da espia bati buruzko istorioa, James Bondena bezala. Ez da, ez Breaking Bad serieko protagonista. Heisenberg fisikaria zen, baina bizitzako gauzak, espia izan ez arren, espien artean egon zen bere bizitzaren zati batean... Batek, ia-ia hil zuen II Mundu Gerraren bukaera aldean. Hala ere, istorio guztia lehenago hasi zen, Heisenbergek Mekanika Kuantikoaren garapenean egindako lana dela eta. Horien artean, ezagunena ziur aski berak formulatutako "Ziurgabetasun Printzipioa"

2015-02-12

Ipurtargien ipurdi argitsua


Ipurtargiak udaberri/udako gauetan ikusten diren intsektu batzuk dira. Bere abdomena argitu egiten da, eta hori da intsektu hauen berezitasun nagusiena, behintzat lehen begiradan. Baina, zergatik igortzen dute argia intsektu hauek? Zertarako? Nola? Galdera hauei erantzuna eman genien Hiri Gorrian saioan. Argia ematen dute erreakzio kimiko batzuei esker. Erreakzio hauen produktuetako bat argia da. Ipurtargiak ez dira horrelako fenomenoa (luminiszentzia) ematen duten animaliak. Horretaz gain, gizakiok fenomeno hau gauza askotarako erabiltzen dugu. Adibidez, "CSI" bezalako serietan ikusten den bezala, "gaiztoa" harrapatzeko, ala jostailuak egiteko.












Ikertzaile zientifikook gure lana dibulgatu behar dugu?

“To be or not to be, that's the question” idatzi zuen poeta handiak. Ikertzaile zientifikoen kasuan, honen parekoa izan daiteke “dibulgatzea ala ez dibulgatzea, hor dago koxka”. Izan ere, ikerketa zientifikoan aritzen garenoi anitzetan galdetzen digute ea zertan egiten dugun lan. Itauna ihardestea ez da, ordea, erraza izaten. Gai konplexuak ezin dira, normalean, erantzun sinple eta azkar batekin egoki azaldu. Hori dela eta, ikertzaileoi askotan leporatzen zaigu gure ikerketan murgilduta egoten garela, eta ez garela hortik ateratzen. Hau da, gure lanaren emaitzak ez ditugula gizarteratzen, ez behintzat behar adina. Hau horrela, izenburuko galderadatorkit burura: Ikertzaileok gure lana dibulgatu behar dugu?

2015-02-02

Zientzia, euskaraz, Iruñean?

Tribuaren Berbak saioak Iruñeari buruzko programa burutu zuen. Konkretuki, Iruñean eta Iruñerrian euskarak duen egoeraz, eta bertako sortzaileok euskaraz egiten dugun lanari buruz. Zientzialari eta blogari moduan, egokitu zitzaidan saioan aritzea. Esan beharra dut esperientzia arras ona eta polita izan zela. Ez hori bakarrik, saioan lanean aritzen diren askorekin izan nuen harremana, modu batean zein bestean. Emailez, telefonoz eta aurrez-aurre. Aipagarria benetan guztien jarrera atsegina, umoretsua eta beroa. Hemendik doakizue nire eskerrik beroena.

"Garun Iheslariak": Gaur8 astekarian elkarrizketa

#txiotesia2 lehiaketaren sari banaketan emandako hitzaldiaren harira, Gaur8 astekariak elkarrizketa egin zidan. Aurreko urtarrilaren 24an argitaratu zuten. Hemen duzue, interesa baduzue.

"Garun ihesa. Izena jarri behar izan zaio azken urteotan hain nabarmena izaten ari den fenomenoari. Goi mailako ikasketak eta prestakuntza jaso duten profesional eta zientzialari askok beren herria utzi eta atzerrira joan behar izan dute aukera bila, etxe bueltan panorama ez zelako ona.

Bala trena eta lebitazioa

Bala trena abiadura handiko trenari deitzeko beste modu bat da. Japonian abiatu zen lehenengoa, 1964. urtean. Abiadura handiko tren asko daude munduan zehar, gehienak 300 km/h inguruan mugi daitezkeelarik. Baina gaurkoan geroaldiko trena izan daitekeena dakarkigu. Japonian, trengintzan garai berria irekitzen ari da. Japan Railway Company-k duela aste batzuk 500 km/h abiadura baino gehiago hartzen duen trena probatu zuen. Nola demontre da posible tren batek horrelako abiadura hartzea? Teknologia "berri" bat erabilita lortzen da hau: lebitazio magnetikoa. Ez da oraingo kontua, eta magia dirudien honek oinarri fisiko sendoak ditu.