2013-03-24

Atseden kuantikoa


Lau hilabete hauetan, hogeitazazpi sarrera, eta bost orrialde prestatu eta gero, atseden pixka bat hartzeko momentua heldu dela uste dut. Irudiko hamakak nire izena dauka! Birtuala da, ez pentsa Karibera noanik! Baina blogean oporrak hartu aurretik, datorren astean Euskadi Irratian gonbidatuak gaude Xabi eta ni, blog-en inguruan hitz egiteko. Badakizue, Xabik gazteleraz blog kuantikoa dauka, eta nik euskeraz, blog hauxe bera. Zein programan? Norteko Ferrokarrila, Willy Roak gidatzen duen programa, hurrenez hurren. Asteartean, gaueko 9tan, zuzenean, denak gonbidatuta zaudete!










Eta hori izanen da astebetez blog-ean jarriko dudan gauza bakarra, Hedabideak orrialdean elkarrizketa zintzilikatuko dut nahi duenak entzun dezan. Oporralditxo hauen ondoren, zer etorriko da? Aurrerapen gisa, jakin ezazue:

- Orain arte ikusitakoaren laburpena.
- Kategoria berria: Goxoki kuantikoak.
- Podcast berriak (kalitate hobeagoarekin espero dut)
- Sorpresa gehiago!!!!

Bitartean, ongi pasa oporrak eta atseden hartu! Disfrutatu!


Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina