2013-12-18

#KulturaZientifikoa Jaialdiaren inguruan

#KulturaZientifikoa Jaialdia hainbat esparru eta jakintza arloko pertsonak/talde biltzeko ideiarekin proposaturiko ekimena da. Ideia kaleratu zenetik, 100 pertsona/talde/erakunde inguruk bat egin dute Jaialdiarekin. Ez dizuet ukatuko: zenbakiak pozten nau. Atxikimendu kopuru galanta, 1. Jaialdia indartsu martxan abiatzeko primerakoa. Baina kopurua ez da garrantzitsuena, nire ustez. Gaurkoan, jaialdiaren inguruko azken nobedadeak kontatuko dizkizuet, eta, Jaialdiaren antolaketaren inguruan lekukoa pasako dut.

2013-12-16

Kontrako poloek, elkar erakarri?

"Kontrako poloek elkarri erakartzen diote". Zenbat aldiz entzun duzue esaldi hau? Izaera oso desberdina duten bi pertsona bikotekideak zergatik diren azaltzeko erabiltzen da askotan: "Oso desberdinak dira, ez dut ulertzen nolatan elkarrekin dauden. Klaro, kontrako poloek elkarri erakartzen diote". Ez naiz ni hasiko honen inguruko balorazioak egiten. Hala ere, etzait erreza egiten horrelako sinplifikazioak ulertzea. Dena den, niri gaurkoan interesatzen zaidana esamolde honen jatorri fisiko-kimikoa da, eta horri eginen diogu so gaurkoan. Aurrerapen gisa: gauzak ez dira beti uste dugun moduan.

2013-12-15

Bertso Txapelketa Nagusiaren Kimika

Boroa (B), Erbioa (Er), Torioa (Th, tranpatxo txiki batekin), Sufrea (S), Oxigenoa (O), Fluorra (F), Iodoa (I), Sodioa (Na) eta Lantanoa (La), Elementuen Taula Periodikoan duten lekuetatik mugitu dira, gaur BEC-en ospatzen den Bertso Txapelketa Nagusiko partaideei zortea ospatzeko. Animo hemendik bertsolari guztientzat!

2013-12-09

#EzEbidentziarikGabe

Gaurko mezu honekin, Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe blogak "#NoSinEvidencia / #EzEbidentziarikGabe" iniziatibarekin bat egiten du, testatutako medikamenduen erabileraren alde. Iniziatiba hau hiru familia medikuek abiarazi dute, "Agencia Española del Medicamento y Productos Sanitarios"-ek abiatutako produktu homeopatikoen erregularizazioak ekar ditzakeen ondorioengatik kezkatuta. Ondoren ekimenaren manifestua erreproduzitzen da.

2013-12-02

Blogak urtebete!

Urtebete pasa da, bai, blog hau abiatu zenetik. Nola pasatzen den denbora, ezta? Fite, agudo. Konturatu gabe. Gaurkoan, urte honek emandakoari erreparatu nahi diot. Ez bakarrik blogari dagokionez, nire ikerketari dagokionez ere bai. Urtebetetzeak normalean tarta batekin lotzen ditugu. @Koldotxu -k, #kafepintxo batekin agian... Niri, gazia gozoa baino gehiago gustatzen zait. Kontutan izanda azterketetan ibili garela azken astean, eta #KulturaZientifikoa menuari zerbait gehitu nahian, gaurko ospakizuna urdaiazpikoarekin egin nahi dut. Ikasleek ekarri ez diguten urdaiazpikoarekin! :-)