Kolaborazioak & Elkarrizketak

Zientzian, elkarlana ezinbestekoa da. Zientzia gizarteratzeko ere, elkarlana ezinbestekoa da. Hori dela eta, blog honetaz aparte, bertze blog, talde, irratsaio... eta abarrekin kolaboratzen dut, aldizkako kolaborazioen bidez, ala kolaborazio puntualen bidez. Modu askotako kolaborazioak dira, irakurtzeko, entzuteko ala ikusteko. Asko ikasten dut kolaborazio hauekin! Bestalde, zientziaren inguruko gaiek interesa pizten dutenez, elkarrizketa batzuk ere egin dizkidate blogarekin lotuta. Kolaborazioak eta elkarrizketak, behean ikus ditzakezue.

Aldizkako kolaborazioak

Aldizkako kolaborazioak egiten ditut bai irratian zein idatzizko komunikabideetan. Konkretuki, Euskadi Irratiko bi irratsaioetan aritzen naiz (Hiri Gorrian eta Norteko Ferrokarrillan), eta idatzizko bi komunikabideetan (Zientzia Kaiera blogan eta Plazaberri aldizkari digitalean). 

Irratian
  • Hiri Gorrian (@hirigorrian): Euskadi Irratian astean zehar emititzen da irratsaioa, 16:00-18:00ak bitartean. Bertan, asteazkenero, atal bat egiten dut, Zientzia Eskola izenekoa. Bertan, galdera "sinpleak" erantzuten saiatzen naiz.



  • Norteko Ferrokarrilla (@NortekoF): Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratirako egiten duen zientzia dibulgazio programa da. Astero, ordubetez, zientzia eta teknologiaren inguruko gaiak, elkarrizketak, etab, egiten ditu Guillermo Roa aurkezleak. Hilabetean behin edo, kuantikarekin zerikusia duten gaiak lantzen ditugu bertan.


Idatzizko komunikabideetan
  • Zientzia Kaiera (@zientzia_k): Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak euskaraz editatzen duen bloga da Zientzia Kaiera. Bertan, bertze kide askok bezala, kolaboratzen dut kimikaren inguruko kontuekin. Bertan, #KZJaia lehen Jaialdia editatu nuen.

  • Plazaberri (@plazaberri_): Plazaberri Barañaingo berriak biltzen dituen komunikabidea da. Bertan, herriari buruzko berriak zabaltzen dira, eta herriko biztanle ala biztanle ohiek idazteko aukera dugu. Nire aldetik, iritzi zutabea idazten dut zientzia gaien inguruan, bi hilabetero behin, gutxi gora behera.



Kolaborazio puntualak


  • Tribuaren Berbak, Euskal Telebistako saioak, Iruñerriko euskara eta bertako sortzaileei buruzko programa egin zuen. 2015eko Urtarrilan emititu zen. Beheko estekan duzue ikusgai.
  • Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolaturiko #txiotesia2 lehiaketaren sari banaketan, hitzaldia. 




  • Función de Jota: Xabier Lopez lankide eta lagunak editatzen duen bloga da. Kimika kuantikoaren inguruko gaiak lantzen ditu, gazteleraz. Bertan kolaboratu nuen ondorengo lanarekin: Picoteo químico-cuántico.


Elkarrizketak

Bestalde, blogaren inguruan eta bertatik bultzatutako ekimenen inguruan, hainbat elkarrizketa egiteko zortea eta ohorea izan dut. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiet interesa izan duten guztioi. Elkarrizketa batzuen esteka ez dut, hortaz, barkamena eskatzen dizuet guztiak ez badaude. Horra, elkarrizketen zerrenda, berrienetik zaharrenera.

  • Euskalerria Irratian, #txiotesia2 lehiaketaren inguruan, 2014ko azaroaren 26an. Hemen entzungai.
  • Plazaberri Barañaingo aldizkarian, bloga eta lanaren inguruan egindako elkarrizketa irakurgai (2014-03-03)
  • Mecánica del Caracol: 2 elkarrizketa. #KZJaia-ren inguruan, eta #KulturaZientifikoa 1. Ikasleen Topaketen inguruan.
  • Eguzki Irratiko Pasealekua saioan, #KZJaia-ren inguruan.
  • Norteko Ferrokarrillan, Ainhoa Ezeizarekin, #KulturaZientifikoa 1. Ikasleen Topaketen inguruan.


  • Berria egunkarian, 2013-10-17an, Amaia Portugalek eginiko elkarrizketa #KulturaZientifikoa egitasmoaren inguruan.
  • Euskalerria Irratian, #KulturaZientifikoa egitasmoaren inguruan, 2013ko irailan.
  • Norteko Ferrokarrilla irratsaioan, blogen inguruan Willy Roak Xabi eta niri eginiko elkarrizketa, hemen entzungai (2013-03-26).
  • Eguzki Irratiko Pasealeku saioan, 2013ko urtarrilaren 23an, bloga eta kuantikaren inguruan.
  • Euskadi Irratiko Mezularia irratsaioan, blogaren inguruan bi elkarrizketa 2013ko urtarrilean. Lehenengoa hemen entzungai, 32:30 minututik aurrera. Bigarrena, 28. minututik aurrera, hemen entzungai.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina