2015-04-15

Aurpegia ala gurutzea?

Imajinatu lagun batekin zaudela, eta elkarrekin afaltzeko gelditu zaretela. Zure lagunak jatetxe bat nahi du, eta zuk bertze bat, eta ez dago modurik adosteko. Txikitan, horrelako egoerak anitzetan txanpon batekin konpontzen ziren. "Aurpegia ala gurutzea?". Irabazten zuenak erabakitzen zuen. Denbora luzez, antzera ibili ziren zientzialariak argiaren naturaren inguruan: "Uhina ala partikula?". Batzuk uhina, bertze batzuk partikula... nork arrazoi? 3 mendeetako eztabaiden ostean, nork arrazoi? Ez batzuk ez besteak. Ala denak. Azken finean, argia uhina eta partikula da, biak. Baina ez bakarrik argia...

Duela egun batzuk Norteko Ferrokarrila irratsaioan egon nintzen honen inguruan aritzeko. Gaia gustoko dut, eta Willyk gonbidatuta poz-pozik joaten natzaio bixitan. Berak, ordea, oraingoan tranpatxoa jarrita zidan. Nahi zuen nik saioaren izenburua jartzea... Nik zera esan nion (irudian ikusten den moduan) "mikroen aurrean esandakoak aginduko du". Kasu egin zidan ala ez jakiteko, audioa entzun beharko duzue.




Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina