Sua gizakien bizitzan oso garrantzitsua den elementua dela garbi dago. Gure aitzindariak erabiltzen hasi zirenetik, iraultza suposatu zuen. Gaur egun, ordea, suaren beharra jeitsi egin da. Jende askorentzat, plazerrarekin lotua dago. Sua, beroa eta argitasunarekin elkartzen dugu askotan, aitzineko gauetan hori ematen baitzigun. Berotasun hori ere maitasunarekin lotuta dago. Maitemintzerakoan, nork ez du "sua" sentitu maitea ikusterakoan? Berarengana hurbiltzerakoan? Sua bezala, maitasuna argiarekin lotuta dago askotan. Gure maiteak bizitza "argitzen" digula esaten ohi da askotan. Gaurkoan, sua beroarekin eta argiarekin kuantikoki lotuta dagoela ere ikusiko dugu. Maitasuna eta kuantika "agian" lotuta daude, baina hori beste egun baterako utziko dugu...
Erradiazio elektromagnetikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Erradiazio elektromagnetikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013-06-19
2013-05-20
Ultramorea (UM)
Espektro elektromagnetikoaren tarteekin jarraituz, beste "goxoki kuantiko" berri batekin natorkizue gaur. Guk ikusten dugun tarte ikuskorra eta X-izpien artean kokatzen den argi ultramorea aztertuko dugu gaurkoan. Horretarako, lagun batzuk gonbidatu ditut, bizidunak (erleak eta loreak) eta bizigabeak (ozono molekulak). Lagun hauek berritsu datozkigu, eta beharbada, bi ala hiru goxoki batera nahi dituzte gaur! Lasai egon zaitezte, behar izanez gero, bertze egun batean gonbidatuko ditut berriz beraiekin banaka luze aritzeko.
2013-05-06
X izpiak
X izpien uhin luzera gamma-izpiena baino luzeagoa da, baina ez pentsa oso luzea denik!!! Atomo handi baten tamainakoa da, 10-10 m (ikusi hemen). Beste modu batean esanda, metro bat 10 .000.000.000 (hamar mila milioi) zati berdinetan banatzen badugu, lortzen dugun zatietako bat X-izpien uhin luzerari dagokio. Honek zer esan nahi du? Erradiazio mota hau oso energetikoa dela. Erradiazio mota hau materiarekin topatzean, atomoen barruko elektroiak askatzeko gai da, atomoak eta molekulak ionizatuz. Ionizazioa handiagoa ala txikiagoa atomoen naturaren arabera. Bizitzarako arriskutsuak izan daitezke dosi handietan, baina dosi txikietan, erabilgarriak dira medikuntzan, Hortaz, gauza gehienak bezala, erradiazio kantitatean dago kaltegarriak izatearen ala ez izatearen arrazoia.
2013-04-09
Gamma Izpiak
Gamma izpiak erradiazio elektromagnetiko energetikoenak dira. Uhin-luzera oso laburra dute, nukleo atomikoaren tamainakoa, gutxi gora behera. Oso bero dauden gorputzek irradiatzen dituzte, izarren kasu (10 milioi gradu baino beroago dauden gorputzek). Bestalde, hainbat prozesu astronomikoetan (supernoben formazioak, zulo beltzen talkak etab) sortzen dira. Baina ez gara Espaziora joan behar gamma-izpiak generatzen dituzten prozesuak aurkitzeko. Lurran bertan, generatzen dira modu naturalean.
2013-04-02
Erradiazio elektromagnetikoaren eragina
Blog honetan dagoeneko ikusi dugu argiaren natura kuantikoa (hemen eta hemen). "Argi" gelditu zen moduan, argia erradiazio elektromagnetikoa da. Baina, erradiazio elektromagnetiko guztia, berdina al da? Erantzuna EZ da. Erradiazio mota guztiek partikula bat asoziatuta dute: fotoia. Baina, partikula honen energiaren arabera, erradiazio mota desberdinak aurkitzen ahal ditugu. Eta erradiazio mota bakoitzak eragin desberdina du materiarengan, orokorrean, eta pertsonengan, partikularki. Garbi dago zenbat eta energia gehiago eduki, eragin handiagoa (ala kalte gehiago) eranginen dutela.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




