2014-10-30

#KZJaia3 badator!!! Baina lehenago...

Bai, lagunok!!! #KZJaia3 martxan jartzeko gutxiago falta da! Motorrak berotu, adi, eta auto eroak bezala, irteerarantz abiatu! Lasai ibili, gure jaialdian ez dago "Pier No Doy Una"rik, ni bezalako "Profesor Lokovich" baten bat, akaso... :-). Aurreko bi edizioen arrakasta eta gero (ikusi lehenengo eta bigarren jaialdietako balorazioa), hemen datorkigu gure Kultura Zientifikoa 3. Jaialdi Birtuala, #KZJaia3 etiketa erabiliko duena.

Goiko bideoan auto eroetako partaideak dituzue. #KZJaian bezala, askotarikoak! Denok bait dugu lekua Jaialdian, Pier Nodoyunari ere lekua eginen diogu, ezta? Baina, kotxeetan bakarrik ez! Aizue, zer da beheko argazkiko jendetza hau? Maratoia dirudi, baina ez da! #KZJaia -n parte hartzeko prestatzen dabilen jendea da!



Baina, oraindik ez dakizuela zer den #KZJaia? Hori ez da posible!!! Emaiozue esteka honi jaialdiaren nondik norakoak ezagutzeko. Irakurrita?? Ziur naiz orduan ideia gustatu egin zaizuela, eta jaialdia bultzatu nahi duzuela! Hori egiteko, zuen atxikimendu pertsonala eta zure erakundearena eman dezakezue, jaialdia bultzatzeko asmoz. Horrela, dagoeneko 100 partaidetik gora duen zerrendara gehituko zarete! Ikusten duzuenez, zerrendan askotariko erakunde eta kideak daude: DBHko i(ra)kasleek, puntako zentruen ikertzaileak, Euskal Herrian zein atzerrian lanean dihardutenak, "Zientzia" zein "Letretakoak"... Denok dugu lekua #KZJaia3-n!

Parte hartzeko izugarrizko gogoz nabaritzen zaizue... baina bota frenoa!!! Lasai, denbora falta da jaialdia hasteko eta! Lehenengo esperientziak eta gero, urtean jaialdi bat egitea pentsatu dugu, negu partean. Kalean euria, hotza, elurra, haizea eta abar ari duela, etxean goxo-goxo egonen gara #KZJaiarako gure ekarpena prestatzen. Gogoan izan, zu(e)k nahi duzu(e)n moduan izan daiteke: Testu idatzia, audioa, podcasta, bideoa... eta bakarrik zein taldeka! Gainera, blog/webgune propioa ez baduzu, ez kezkatu! Blog anfitrioiak argitaratuko du zure lana.

Jaialdi bakoitzak blog/webgune anfitrioi bat du. Lehenengo Jaialdian (#KZJaia) UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak editatzen duen Zientzia Kaiera izan zen. Bigarren Jaialdian (#KZJaia2) Elhuyar Fundazioak editatzen duen Zientzia.net ataria. Oraingoan, #KZJaia3 antolatzeko prest Koldo Garcia Etxebarria (@koldotxu twitterren) genetikaria agertu zaigu. Bere blogean, Edonola.net blogean, hain zuzen ere, kontatuko dizkigu prestatuko dizkigun sorpresak, eta Zientzia.net-ek pasatako lekukoa hartuko du, elkarlana eta txandapasaren filosofiari jarraituz:



Txokolatezko elementu kimikoak dastatu ondoren, eta espaziotik bidai zoragarria egin ondoren, zer banatuko digu Koldok?  #kafepintxoak bakarrik, ala zerbait gehiago? Hori berak kontatuko digu, baina datak gehiago gerturatzen direnean. Orduan emanen digu #KZJaia3-ri buruzko informazio konkretuagoa.

Bai, badakit. Badakit dagoeneko izugarrizko gogoak dituzuela parranda birtual honetarako. Baina, lagunok, #KZJaiakideok, azaroan zehar ere beste ekimen ere badaude, parte hartzeko:


Hemendik ekimen hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu! Eta azaroaren erdialde-bukaera partean, etorriko zaigu Koldo berri gehiagorekin bere blogetik! Horrela, euskal dibulgazio sarea handituz, nork daki zer egiteko gai izanen garen! Elkarlanean, beti ere!




Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina