Zientzia Kaiera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Zientzia Kaiera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-02-24

Molekulen hatz-markak

Duela hilabete batzuk HAT-P-11b izena duen planetaren atmosferan ur lurruna dagoela ikusi zuten zientzialari batzuek, eta Nature aldizkarian plazaratu zituzten beren emaitzak [1]. Exoplaneta honek (gure eguzki-sistemaren kanpo dagoen planeta honek) Neptunoren antzeko tamaina du, eta arras urruti dago, 120 argi-urtera (10 bilioi km inguru) gutxi gorabehera. Garbi dago, bertara ezin dugu zunda bat bidali, bertako atmosferaren osagaiak zeintzuk diren zehazteko. Hortaz, nola demontre jakiten ahal da hain urrun dauden planeten atmosferan zer nolako molekulak dauden? Kontutan hartu behar da hau ez dela atmosferako osagaiak identifikatu dituzten lehenengo exoplaneta. Artikulu honetan itaun hau ihardesten saiatuko gara.

2014-11-13

Gaur egungo Kimika, esperimentala? (IV) XXI. mendeko laborategiak


Artikulu sorta honen aurreko atalean Kimika Kuantikoaren jaiotzaz eta bere lehenengo hamarkadetan egindako bilakaeraz aritu ginen. Mekanika kuantikoa molekuletan aplikatzerakoan sortu zen diziplina da Kimika Kuantikoa. Diziplina honen garapenari esker, molekulen egitura, propietateak eta erreaktibitatea azaltzeko gai izan ziren garaiko fisikari eta kimikariak. Zoritxarrez, sortaren bigarren  atalean esan genuen bezala, teoriatik sortutako ekuazioak ezin ziren zehazki ebatzi bi elektroi baino gehiago dituzten atomo zein molekuletarako. Hori dela eta, metodo hurbilduak garatu eta kontzeptu berriak sortu zituzten. Kontzeptu horiek egungo kimikaren hiztegian ongi errotuta daude.

2014-01-08

Gaur egungo Kimika, esperimentala? (III) Kimika Kuantikoaren Jaiotza

Artikulu sorta honen bigarren atalean Mekanika Kuantikoak Kimika azaltzeko beharrezkoak ziren ekuazioak ematen zizkigula ikusi genuen. Hau horrela izanda, bi arazo nagusi topatu genituen. Alde batetik, ekuazio hauek oso konplexuak ziren ebatziak izateko, eta bestetik, zaila zen Mekanika Kuantikoak sortutako hiztegi berria Kimikako hiztegi enpirikoarekin uztartzea. Gaurko artikulu honetan, aztertuko dugu zientzialariek arazo hauei nola aurre egin zieten 1920-1940 tarteko bitarteko hamarkadetan. Aurrerapen gisa, esanen dugu ekuazioen arazoari irtenbidea aurkitzen zihoazen heinean, hiztegiaren arazoa ere konpontzen zihoala, lehenak bigarrena zekarrelarik.


2013-11-20

Gaur egunko Kimika, esperimentala? (II) Hiztegi berria

Artikulu sorta honen aurreko sarreran, ikusi genuen fisikariek eta kimikariek 1900. urtearen inguruan erreparatu zietela lehendabizikoz antzerako problema zientifikoei: Rutherfordek eta bertze batzuek (Bohr barne), 1910eko hamarkadaren hasieran plazaratu zituzten atomo eredu planetarioek izugarri eragin zioten garai hartako Kimikari. Horrela, Lewisek, eredu hauetan oinarrituta, lotura kimikoan elektroiak konpartitzen direlako kontzeptua zabaldu zuen 1916. urtean, bertze hainbat kontzepturekin batera. Urteetan garatutako “Hiztegi Kimiko” enpirikoari, Lewisek kontzeptu berriak gehitu zizkion.

2013-10-12

Gaur egungo Kimika, esperimentala? (I) Hastapenak

Gaur egungo gizarteko ia edozein esparrutan (Kimika fakultateetako ikasleen artean eta hein batean irakasleen artean ere) Kimika esperimentala den galdetuz gero, gehiengo nagusiak baietz erantzunen luke, dudarik gabe. Kimikariak laborategian lanean irudikatzen ditugu, osagai kimikoak nahasten, bata jantzita dutela, ondoko irudian bezala (1. irudia). Arrazoi historikoak daude horretarako, garbi dago. Baina, gaur egungo kimika bakarrik esperimentala al da? Galdera sinple honek erantzun konplexua du, eta egoki erantzuteko sarrera anitzeko seriea prestatu dugu, gaurkoan lehenengoa duzuelarik.