Boroa (B), Erbioa (Er), Torioa (Th, tranpatxo txiki batekin), Sufrea (S), Oxigenoa (O), Fluorra
(F), Iodoa (I), Sodioa (Na) eta Lantanoa (La), Elementuen Taula
Periodikoan duten lekuetatik mugitu dira, gaur BEC-en ospatzen den
Bertso Txapelketa Nagusiko partaideei zortea ospatzeko. Animo hemendik
bertsolari guztientzat!
Nahasketak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Nahasketak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2013-12-15
2013-12-09
#EzEbidentziarikGabe
Gaurko mezu honekin, Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe blogak "#NoSinEvidencia / #EzEbidentziarikGabe" iniziatibarekin bat egiten du, testatutako medikamenduen erabileraren alde. Iniziatiba hau hiru familia medikuek abiarazi dute, "Agencia Española del Medicamento y Productos Sanitarios"-ek abiatutako produktu homeopatikoen erregularizazioak ekar ditzakeen ondorioengatik kezkatuta. Ondoren ekimenaren manifestua erreproduzitzen da.
2013-05-11
Kuantika eta bloga UEUn
Uda atsedenerako garaia izaten ohi da. Urteko erritmoa moteldu ala gelditzeko. Gelditzea, deskonektatzea, garrantzitsua izaten da. Baina, udak ere erreflexiorako laguntzen du. Urtean zehar, betebehar ugari dela eta, askotan gelditu eta pentsatzeko denbora gutxi izaten dugu. Lanaren ala ikasketen nondik norakoak ala ideien hausnarketak etab egiteko denbora, epe laburrean egin beharreko gauzek kentzen digute. Ikuspuntu berriek, erreflexio berriek, ezagutza berriek Udako Kurtsoetan aurkitzen dute bere lekua. Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako kurtso batean parte hartzeko aukera eman didate aurten. Ezin dut adierazi zer nolako aukera polita den niretzat. Ezin dut adierazi niretzat suposatzen duen ohorea, UEU bezalako erakunde batek antolaturiko kurtso batean parte hartzea. Antolatzaileei, eskerrik beroenak eta sentituak bidaltzen dizkiet hemendik.
2013-03-24
Atseden kuantikoa
Lau hilabete hauetan, hogeitazazpi sarrera, eta bost orrialde prestatu eta gero, atseden pixka bat hartzeko momentua heldu dela uste dut. Irudiko hamakak nire izena dauka! Birtuala da, ez pentsa Karibera noanik! Baina blogean oporrak hartu aurretik, datorren astean Euskadi Irratian gonbidatuak gaude Xabi eta ni, blog-en inguruan hitz egiteko. Badakizue, Xabik gazteleraz blog kuantikoa dauka, eta nik euskeraz, blog hauxe bera. Zein programan? Norteko Ferrokarrila, Willy Roak gidatzen duen programa, hurrenez hurren. Asteartean, gaueko 9tan, zuzenean, denak gonbidatuta zaudete!
2013-02-11
Kuantikako bloga komikian
Gaur, nire alabak komiki bat egin nahi zuen blogerako. Ikastolan ikasitako aplikazio batekin, bion artean egin dugu. Horra aportazioa! Ikusi bezala, berak ere parte hartu nahi zuen. Eta, komikian esan bezala, besteoi blog-a irakurtzeko eta bertan parte hartzeko deia botatzen du. Alabarekin bat egiten dut nik. Komikia handian ikusi nahi izanez gero, sakatu beheko botoia, eta animatu!
2012-11-24
Aurkezpena
Lehenik eta behin, nire burua aurkeztuko dut. Jon Mattin Matxain naiz, baina lagunek Txoni deitzen naute. Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten dut, Kimika Fakultateko Kimika Teorikoko Taldean. Batez ere ikerketan aritzen naiz, baina klaseak ematen ditut ere bai. Klaseen artean, aurten Kimika Graduko hirugarren mailan Kimika Fisikoa II ematen dut, beste lagun batekin batera. Irakasgai honen oinarria Kimika Kuantikoa da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




