Blog honen sarreretan erabiliko ditudan erreferentziak interneteko bertze orriak izanen dira, batez ere wikipediakoak, baina ez hauek bakarrik. Erreferentzia hauetara (internetekoak) saguari behin eraginda heltzen garelako. Hortaz, informazio extra hau "klik" sinple bat eginda eskura daukagu. Wikipedian, eta beste link-etan, erreferentzia gehiago aurkitzen ahal dira, gai konkretuetan gehiago sakondu nahi izanez gero.
Hala ere, honek ez du esan nahi dibulgazio libururik, dibulgazio bideorik ala artikulu zientifikorik ez ditudanik erabiliko. Baina zuentzat, irakurleontzat, errexago izanen delakoan, sarreretan erreferentzia horiek ez ditut eginen, oso lagungarriak direla iruditzen zaidanean ezik. Hau dela eta, orrialde honetan jarriko dizuet orohar kuantika munduan gehiago sakondu nahi duenarentzat erreferentziazko liburu batzuk. Gehiago egon badaude, baina liburuak eskuragarri ez daudenez interneten bidez (pdf-a erosi nahi ez baduzue), dibulgazio bideoetan gehiago zentratuko naiz. Liburu lista luzeagoa eta sakonagoa nahi izanez gero, Xabier Lopez-en blogean (Función de Jota) begiratzen ahal dituzue.
Jarriko ditudan erreferentziak ez dira bakarrik Kimika Kuantikoari buruzkoak. Kimika Kuantikoaren jatorria ulertzeko, Mekanika Kuantikoa pixka bat ulertu behar da, eta hau Teoria Fisikoen artean kontestualizatu. Hau dela eta, hemen jarritako liburuak gaur egungo bi Teoria Fisikoei buruzkoak dira, Einsteinen Erlatibitatea eta Mekanika Kuantikoa. Erlatibitateak Grabitatea deskribatzen du, eta Mekanika Kuantikoak ezagutzen diren beste hiru indarrak (Indar Elektromagnetikoa, Indar Nuklear Sendoa eta Indar Nuklear Ahula). Dena den, gaur egun ez da ezagutzen oraindik lau indar hauek batuko dituen Teoria Fisikorik. Momentuz, Superkorden Teoria pole-position-ean dago, eta honi buruzko liburua eta bideoak gomendatuta daude. Laburbilduz, liburu eta bideo hauetan Kimika Kuantikoaz aparte, Mekanika Kuantikoa, Erlatibitatea, Supersoken Teoria, eta teoria hauen arteko loturak, eztabaidak, filosofia, aurkituko duzue. Listarekin hasi aurretik, egin ditzakezuen iradokizunak eta gomendioak eskertzen dira!

BIDEO (BIBLIO) TEKA
- Fisika Kuantikoaren Historia (Historia de la fisica cuántica): dokumental honetan fisika kuantikoaren historia kontatzen da. Lehenengo minutuetan, orain arte "Oinarriak" kategorietako sarreretan ikusitako kontzeptuak laburbiltzen eta azaltzen dira. Ondorengo minutuetan, hurrengo sarreretan ikusiko ditugun hainbat kontzeptu eta propietate laburbiltzen dira ere bai.
- QuimiTube: QuimiTube Batxilergoko bigarren mailako eta Selektibitateko temarioa lantzen duen web orrialde bat da. Temarioa bideotan banatuta dago, eta blog honetan azaldutako kontzeptu asko modu errezean azalduta daude. Nik batez ere Materiaren Estruktura, eta Lotura Kimikoa atalak erabiliko ditut. Goian link orokorra duzue, bideo asko baitira link zuzenak jartzeko.
- Unibertso Mekanikoa (El Universo Mecánico): 1985. urtean egindako 52 bideoen kolekzioa da. Fisikako esparru asko lantzen ditu, eta guri interesatzen zaizkigunak azken lauak dira. Aurreko guztiak ikusi nahi izanez gero, youtuben aurkitzen ahal dira. Nahiz eta gaur egun formatu zaharkitua iruditu, bere garaian oso nobedosoak izan ziren ordenadorez egindako efektuengatik, eta gaia oso ongi azalduta dago.
- Ez Fisika ez Kimika. Kimika Kuantikoaren historia (Kostas Gavroglu and Ana Simoes). Kimika Kuantikoa 1920. hamarkadaren bukaeran sortu zen. Ez da guztiz fisika, ez kimika, ez matematika, baizik eta nahasketa bat. Liburu honetan Kimika Kuantikoaren eboluzioa kontatzen da.
- Quantum (Manjit Kumar): Zientziaren Historia zati bat kontatzen duen liburua. 1927. urtean bostgarren Solvay konferentzia internazionalean, Einstein, Bohr, eta garaiko munduko fisikari famatuenak bildu ziren. Berriki formulatutako Teoria Kuantikoari buruz, eta honen errealitatearen interpretazio berriari buruz eztabaida sakona egon zen, batez ere Einstein eta Bohr-en artean. Liburu honek fisikari hauen bizitza eta lana, eta izandako eztabaida sakon honen istorioa kontatzen du.
- Unibertso Elegantea (El Universo Elegante, Brian Greene): Brian Greene Superkorden Teoria garatzen diharduen fisikari estatu batuarra da. Liburu honetan Erlatibitatearen eta Mekanika Kuantikoaren azalpena dator, oso modu ulerkorrean. Gero, bi teoria hauek non huts egiten duten, eta Teoria Unifikatuaren beharraz mintzatzen da, Superkorden Teoria gaur egun alternatiba onena dela defendatuz. Liburu dibulgatiboa eta oso ona, nire ustez. Hiru dokumental daude ere, liburuan oinarrituta. Oso gomendagarriak.
- Denboraren Historia Laburra (Una Breve Historia del tiempo, Stephen Hawking): Liburu honen bertsio desberdinak daude, denboran zehar berritua izan baita azken ideia zientifikoak kontutan hartzeko. Kosmologian zentratuta, fisikako Teoria haundiak (Erlatibitatea, Kuantika eta Superkordak) deskribatzen ditu irakurleak errez ulertzeko moduan. Big Bang, zulo beltzak, izarren formazioaz etab hitz egiten du, Teoria fisikoek azaltzen dutena eta ez dutena azaltzen. Liburuan oinarritutako dokumentala dago, izenburu berdinarekin. Errol Morris-ek zuzenduta, youtuben ikusten ahal da.
Asko gustatzen zait Blibi/Video-teka hau. Zorional!
ErantzunEzabatuJ
Gehiago jartzen ahal dira, eta denborarekin joanen naiz osatzen. Baina luzeegia ez nuen egin nahi. Iradokizunak badituzue, gustora kontsideratuko dut gehitzea!
EzabatuMuchas gracias por la mención :)
ErantzunEzabatuMerecida! Muchas gracias a vosotros por el trabajo que hacéis y que sigais así por mucho tiempo!
Ezabatu