Plazaberri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Plazaberri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-04-13

#dazientziat eta #KulturaZientifikoa

Duela gutxi, hainbat internautok Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdi birtuala burutu dugu. Bai, jaialdi birtuala izan da. Modu honetan, nahi duenak parte har dezake, nahi duen gaia jorratuz. Ondorengo hitzek laburbiltzen dute Jaialdiaren filosofia: Edonork, edozer, edonoiz, edonondik edonola. Ez da nire helburua, ordea, Jaialdiaren balorazioa egitea. Bikaina izan dela erranen dizuet bakarrik: 144 ekarpen egon dira, 23 webgune desberdinetik. Puntako ikertzaileez gain, jende anitzek parte hartu du, bigarren hezkuntzako ikasleak barne (eta euskaltegietakoak). Barañaingo gutxi batzuk ere parte hartu dugu.

2015-02-12

Ikertzaile zientifikook gure lana dibulgatu behar dugu?

“To be or not to be, that's the question” idatzi zuen poeta handiak. Ikertzaile zientifikoen kasuan, honen parekoa izan daiteke “dibulgatzea ala ez dibulgatzea, hor dago koxka”. Izan ere, ikerketa zientifikoan aritzen garenoi anitzetan galdetzen digute ea zertan egiten dugun lan. Itauna ihardestea ez da, ordea, erraza izaten. Gai konplexuak ezin dira, normalean, erantzun sinple eta azkar batekin egoki azaldu. Hori dela eta, ikertzaileoi askotan leporatzen zaigu gure ikerketan murgilduta egoten garela, eta ez garela hortik ateratzen. Hau da, gure lanaren emaitzak ez ditugula gizarteratzen, ez behintzat behar adina. Hau horrela, izenburuko galderadatorkit burura: Ikertzaileok gure lana dibulgatu behar dugu?

2015-01-04

Zientziaren hizkuntzak

Euskara zientzietarako balio ez duen hizkuntza dela pentsatzen dute askok. Pertsona publiko batzuk, Miguel Sanz Nafarroako Lehendakari ohiak bezala, esan ere egin zuten. Horrelako adierazpenak, ba al dute inolako oinarririk? Euskarak lekua al du zientzian bertze hizkuntzekin batera?

Zientzia, zertarako?

Ohikoa zaigu ikerketa zientifikoan gabiltzanoi, gure lan esparrua ezagutzean, jendeak ondorengo bi galderak egitea: “Konkretuki, zer ikertzen duzu?“. Normalean, erantzun labur eta azkarra emanda, bigarren galdera dator: “Eta horrek, zertarako balio du?”. Galdera hau entzunda, ikertzaileok normalean gure lana justifikatu beharrean ikusten dugu gure burua. Horretarako, zientziari esker (eta konkretuki gure esparruan) lortutako aplikazioak aipatzen ditugu. Baina, hau al da zientziaren eta zientzialarien helburu nagusia? Aplikazioak lortzea? Nire ustez, ez.

2015-01-02

"Teoria" hitza eta iruzurra

Jakina da hitz batzuk esanahi bat baino gehiago dituztela, polisemikoak direla, alegia. Adibide bat jartzearren, “hori” hitza aukeratu dut: alde batetik, erakuslea izan daiteke, “kotxe hori handia da”; bestetik, kolorea, “txoria horia da”. Hiztunok bi esanahiak ezagutzen ditugunez, testuinguruaren arabera esanahia bereizten dugu eta ez da gaizki ulerturik sortzen. Zoritxarrez, hitz batek hiztun batzuentzat esanahi bat badu, eta beste hiztunentzat beste bat, gaizki ulertuak gertatzen ahal dira.

2014-11-03

Zientzialariak, eroak?






Zientziaren eremuetatik kanpo lan egiten ala kokatzen den jendeari zientzialariak nolakoak diren galdetuko bagenio, batazbesteko erantzuna topikoz beterikoa izanen litzateke: a) Zientzialaria gizona da. b) Laborategi batean dago, bata txuria eta orraztu-gabeko ileak dituelarik. c) Bakarrik egiten du lan, eta pixka bat ala oso asoziala da. d) Oso azkarra da, eta bere lana bakarrik berak ulertzen du. Hitz batean laburbilduta: “bitxorraroa”, eroa. Baina topiko hau, zein punturaino da egia? Gaurkoan galdera honi erantzuten saiatuko naiz.