Duela hilabete batzuk HAT-P-11b izena duen planetaren atmosferan ur lurruna dagoela ikusi zuten zientzialari batzuek, eta Nature aldizkarian plazaratu zituzten beren emaitzak [1]. Exoplaneta honek (gure eguzki-sistemaren kanpo dagoen planeta honek) Neptunoren antzeko tamaina du, eta arras urruti dago, 120 argi-urtera (10 bilioi km inguru) gutxi gorabehera. Garbi dago, bertara ezin dugu zunda bat bidali, bertako atmosferaren osagaiak zeintzuk diren zehazteko. Hortaz, nola demontre jakiten ahal da hain urrun dauden planeten atmosferan zer nolako molekulak dauden? Kontutan hartu behar da hau ez dela atmosferako osagaiak identifikatu dituzten lehenengo exoplaneta. Artikulu honetan itaun hau ihardesten saiatuko gara.
Klaseak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Klaseak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015-02-24
2015-02-16
Zilarra, harribitxia baino gehiago
Maialen Aldabaldetreku
Antzinako zibilizazioek zilarra erabili ohi zuten bakterioei aurre egiteko, benetan jakin gabe haren eragina zein zen. Egiptoarrek eta feniziarrek, esaterako, ura garraiatzerakoan zilarra gehitzen zieten ontziei, esperientziak irakatsi baitzien elementu hori gehituz ura denbora luzeagoan mantentzen zela edangarri. Gaur egun badakigu zilarrak uraren mikroorganismoak hiltzen dituela. Erromatarrek, berriz, zilar nitratoa modu terapeutikoan erabiltzen zuten eta garaiko medikuntza liburuetan hari buruzko aipamenak ere egin zituzten. Hipokrates, medikuntzaren aitatzat har dezakeguna, lehena izan zen zilar nitratozko disoluzio bat erabiltzen ultzera gastrikoak tratatzeko eta zauriak garbi mantentzeko.
Antzinako zibilizazioek zilarra erabili ohi zuten bakterioei aurre egiteko, benetan jakin gabe haren eragina zein zen. Egiptoarrek eta feniziarrek, esaterako, ura garraiatzerakoan zilarra gehitzen zieten ontziei, esperientziak irakatsi baitzien elementu hori gehituz ura denbora luzeagoan mantentzen zela edangarri. Gaur egun badakigu zilarrak uraren mikroorganismoak hiltzen dituela. Erromatarrek, berriz, zilar nitratoa modu terapeutikoan erabiltzen zuten eta garaiko medikuntza liburuetan hari buruzko aipamenak ere egin zituzten. Hipokrates, medikuntzaren aitatzat har dezakeguna, lehena izan zen zilar nitratozko disoluzio bat erabiltzen ultzera gastrikoak tratatzeko eta zauriak garbi mantentzeko.
2015-01-08
Zergatik babesten gaitu ozonoak?
Leire Villimar, Oihane Arazkonaga, Itziar Guerrero eta Ainhoa Artetxe
Gaur egun ozonoa asko entzuten den hitza da, ozono geruzaren afera dela eta. Jakina da ozono geruzak eguzkiaren izpietatik babesten gaituela. Baina zer da ozono geruza? Eta zertarako balio du? Ozono geruza atmosferan ozono molekulen pilaketaz eratutako geruza da. Ozono molekula hiru oxigeno atomoz osaturiko molekula da, O3 bere formula izanik.
Gaur egun ozonoa asko entzuten den hitza da, ozono geruzaren afera dela eta. Jakina da ozono geruzak eguzkiaren izpietatik babesten gaituela. Baina zer da ozono geruza? Eta zertarako balio du? Ozono geruza atmosferan ozono molekulen pilaketaz eratutako geruza da. Ozono molekula hiru oxigeno atomoz osaturiko molekula da, O3 bere formula izanik.
2014-06-05
2014-05-15
A, B ala AB? Ai ama, ze nahaste!!!
Leire Lerga, Sara Lopez, Amaia Rada, Aiala Urbegain.
Betidanik jakin nahi izan da zein den argiaren natura. XVII.mendean, argiaren naturari buruzko bi teoria garrantzitsu zeuden: Alde batetik, Newton-en teoria eta bestetik Huygens-ena. Newtonen arabera argia partikula zen eta Huygensen arabera, uhina. Beraz, argia zer da, uhina ala partikula?
2014-03-14
Fisika klasikotik kuantikara: Potentziala eta kuantizazioa
Ion Abad, Mikel Arranz, Asier Goitia eta Beñat Txueka.
Mundu kuantikoa lege fisiko ezberdinek arautzen dute klasikoarekin alderatuz. Mundu kuantikoa, molekulen, atomoen, eta partikula azpiatomikoen mundua, deskribatzen duen teoria, Mekanika Kuantikoa da. Teoria honen ekuazioak ezagunak dira, baina gehienetan, ekuazio hauen soluzio zehatzak ezin dira lortu. Hori dela eta, ekuazioen soluzio hurbilduak bilatzen dira fisikan eta kimikan. Hala ere, ekuazioetatik ikasteko beste bide bat ere badago. Soluzio zehatza duten eredu idealak erabil daitezke. Eredu ideal hauek ez ditugu naturan aurkituko, baina naturan gertatzen diren hainbat fenomeno ulertzeko baliogarriak izaten zaizkigu. Bi eredu oso sinpleetan oinarriturik, kuantizazioaren natura azalduko dugu gaurkoan.
2014-03-06
Eredu atomikoaren eboluzioa
Esther Udabe, Ane Olazagoitia, Maite Eceiza eta Andoni Perez
Zer litzateke eraikin bat zementu edo adreilu gabe? Edo zer litzateke tortila bat arrautzarik gabe? Bada, zientzia munduan gauza bera gertatzen da, hau da, atomorik gabe, oinarririk gabe, gainerakoa ezingo litzatekeela aztertu. Horrexegatik, zientzialariak oinarri hori nolakoa zen aztertzeari ekin zioten.
2014-02-24
Erresonantzia Magnetiko Nuklearra Medikuntzan
Uxua H., Eider M, Sara M.
Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN) atomoen nukleoek duten propietate batean oinarritzen dira: spina. Kuantikari esker, fenomeno fisiko-kimiko hau aurresan eta ulertu egin zen XX. mendean. Honek aplikazio teknologiko berriak ekarri zituen. Alde batetik Kimikan, molekulen karakterizazioan. Bestalde, Medikuntzan, diagnosi teknika berriak garatuz. Gaurkoan, azken honi eginen diogu so.
Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN) atomoen nukleoek duten propietate batean oinarritzen dira: spina. Kuantikari esker, fenomeno fisiko-kimiko hau aurresan eta ulertu egin zen XX. mendean. Honek aplikazio teknologiko berriak ekarri zituen. Alde batetik Kimikan, molekulen karakterizazioan. Bestalde, Medikuntzan, diagnosi teknika berriak garatuz. Gaurkoan, azken honi eginen diogu so.
Etiketak
#KZJaia,
Aplikazioak,
Klaseak,
Oinarriak
2014-01-30
Molekulak, mendigoizaleak ala txirrindularitzazaleak?
Mendia beti gustatu izan zait. Txikitan, herri txikietan eman nuen
bizitza, Irurtzunen eta Erason, Imotz bailarako herrian (irudian).
Mendiz inguratuta, eskualdeko errepideak pasatzen ziren bertatik bakarrik, trafiko gutxi zegoelarik. Hortaz, mendiaz eta txirrindulaz disfrutatzeko zonalde aproposa. Haurtzaro eta nerabetasunean, mendiarekiko eta txirrindularitzarekiko afizioak barneratu nituen. Gero, molekulekiko afizioa garatu nuen, Kimika ikasterakoan. Hiru afizio hauek, elkarrekiko independienteak izan arren, lotura estua dute. Bai, molekulek ere bai. Gaurkoan, lotura hau ikusiko dugu.
2014-01-13
Elektroien bitxikeriak
Aurreko batean, elektroien izkutuko sekretuetako bat ikusi genuen.
Alegia, elektroia (eta materia osatzen duten beste partikulak), fotoiak
(erradiazio elektromagnetikoa) bezala, aldi berean uhinak eta partikulak direla. Beste batean, elektroiek ere tunel efektua
ematen dutela ikusi genuen. Hau da, kasu batzuetan posible dute
"pareta" bat zeharkatzea. Hauetaz aparte, elektroiek ere beste
sorpresatxo batzuk gordeta dituzte. Gaurkoan, elektroiek atomo eta
molekuletan duten bitxikeri bat ikusiko dugu. Gure tamainako munduan
ikusten ez dena.
2014-01-06
Kimika Fisikoa II, #KZJaiarekin bat!
#KulturaZientifikoa 1. Jaialdia hastear da. Jaialdi birtual honetan, esparru desberdinetako kideak parte hartzera gonbidatuta gaude, besteak beste, Unibertsitateko irakasle eta ikasleak. Hau aprobetxatuz, UPV/EHUko Kimika Fakultatean, Kimika Graduko 3. mailan ematen den Kimika Fisikoa II-ko ikasle eta irakasleak
ekimenean parte hartzeko ideia dugu. Azterketak eta praktikak uzten
diguten heinean, lan batzuk planteatu ditugu, ekimenean partekatzeko.
Batzuk 1. Jaialdian, eta beste batzuk honen ondoren etorriko diren
Jaialdietan.
2013-12-16
Kontrako poloek, elkar erakarri?
"Kontrako poloek elkarri erakartzen diote". Zenbat aldiz entzun duzue
esaldi hau? Izaera oso desberdina duten bi pertsona bikotekideak
zergatik diren azaltzeko erabiltzen da askotan: "Oso desberdinak dira, ez dut ulertzen nolatan elkarrekin dauden. Klaro, kontrako poloek elkarri erakartzen diote". Ez naiz ni hasiko honen inguruko balorazioak egiten. Hala ere, etzait erreza egiten horrelako sinplifikazioak ulertzea. Dena den, niri gaurkoan interesatzen zaidana esamolde honen jatorri fisiko-kimikoa da, eta horri eginen diogu so gaurkoan. Aurrerapen gisa: gauzak ez dira beti uste dugun moduan.
2013-06-19
Suak, zer irradiatzen digu? Argi Ikuskorra eta Infragorria
Sua gizakien bizitzan oso garrantzitsua den elementua dela garbi dago. Gure aitzindariak erabiltzen hasi zirenetik, iraultza suposatu zuen. Gaur egun, ordea, suaren beharra jeitsi egin da. Jende askorentzat, plazerrarekin lotua dago. Sua, beroa eta argitasunarekin elkartzen dugu askotan, aitzineko gauetan hori ematen baitzigun. Berotasun hori ere maitasunarekin lotuta dago. Maitemintzerakoan, nork ez du "sua" sentitu maitea ikusterakoan? Berarengana hurbiltzerakoan? Sua bezala, maitasuna argiarekin lotuta dago askotan. Gure maiteak bizitza "argitzen" digula esaten ohi da askotan. Gaurkoan, sua beroarekin eta argiarekin kuantikoki lotuta dagoela ere ikusiko dugu. Maitasuna eta kuantika "agian" lotuta daude, baina hori beste egun baterako utziko dugu...
2013-05-20
Ultramorea (UM)
Espektro elektromagnetikoaren tarteekin jarraituz, beste "goxoki kuantiko" berri batekin natorkizue gaur. Guk ikusten dugun tarte ikuskorra eta X-izpien artean kokatzen den argi ultramorea aztertuko dugu gaurkoan. Horretarako, lagun batzuk gonbidatu ditut, bizidunak (erleak eta loreak) eta bizigabeak (ozono molekulak). Lagun hauek berritsu datozkigu, eta beharbada, bi ala hiru goxoki batera nahi dituzte gaur! Lasai egon zaitezte, behar izanez gero, bertze egun batean gonbidatuko ditut berriz beraiekin banaka luze aritzeko.
2013-05-13
Eskupilota kuantikoaren sorpresa! (Tunel efektua)
"Aimar! Irujo! Aimar! Irujo!" Zenbat aldiz entzun dugu hau gure frontoietan? Batez ere txapelketa baten finalean. Mundu mikroskopikoan, elektroiak eta protoiak, fotoiak eta neutroiak, dantzan dauden horretan, ez dugu eskupilotarik. Ez? Ziur zaudete? Ba kale egin duzue! Gaurkoan, mundu mikroskopikoan jokatutako final handiaren berri izanen duzue. Bi partaideak, Irujok eta Olaizolak, ahaztezina bihurtzen ari zen partida jokatzen ari ziren. Emaitza 21-21 zen, eta orduan... Bukaera jakin nahi baduzue, gehiago irakurri beharko duzue...
2013-05-06
X izpiak
X izpien uhin luzera gamma-izpiena baino luzeagoa da, baina ez pentsa oso luzea denik!!! Atomo handi baten tamainakoa da, 10-10 m (ikusi hemen). Beste modu batean esanda, metro bat 10 .000.000.000 (hamar mila milioi) zati berdinetan banatzen badugu, lortzen dugun zatietako bat X-izpien uhin luzerari dagokio. Honek zer esan nahi du? Erradiazio mota hau oso energetikoa dela. Erradiazio mota hau materiarekin topatzean, atomoen barruko elektroiak askatzeko gai da, atomoak eta molekulak ionizatuz. Ionizazioa handiagoa ala txikiagoa atomoen naturaren arabera. Bizitzarako arriskutsuak izan daitezke dosi handietan, baina dosi txikietan, erabilgarriak dira medikuntzan, Hortaz, gauza gehienak bezala, erradiazio kantitatean dago kaltegarriak izatearen ala ez izatearen arrazoia.
2013-05-01
Robin Hood eta Orbitala
Gaztea nintzenean, Robin Hood zen nire pertsonai faboritoetako bat. Umeendako adaptazioak irakurri nituen lehenik eta behin, eta adinaz aurrera nihoalarik, liburu mardulagoak. Gure heroia famatua egin zen aberatsei dirua kendu eta pobreei itzultzen zielako. Gaurkoan ez datorkigu dirua banatzen. Ez, niri deus gutxi kentzen ahal dit zuei banatzeko. Hortaz, tratu bat egin dugu, eta bere laguntzaz, bertze aberastasun mota bat zabalduko dugu, ezagutzaren aberastasuna. Konkretuki, orbital bat zer den azalduko dugu. Robin Hood hau egiteko kapaza ez dela uste duzue?
2013-04-24
Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa eta Olentzeroren mozkorra
Elektroiek sekretu bat gordeta zutela ikusi genuen, alegia, ez zirela bakarrik partikulak. Uhin/partikula dualtasuna dute, argia (fotoiak) bezala. Baina, sekretu bat izanda, nork esaten digu sekretu gehiago ez dituela gordeta? Gaurko sarreran, elektroiaren uhin/partikula izaerak eragiten duen ondorioetako bat ikusiko dugu: Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa. Printzipio hau ulertzen, gaurkoan, gabonak ez izan arren, Olentzero datorkigu... Ez duzu ikusten nola Olentzerok laguntzen ahal digun honekin??? Irakurri gaurko sarrera eta ulertuko duzu... ala ez.
2013-04-20
Atomoaren egitura kuantikoa I
Aurreko sarreretan, ikusi genuen nolakoa zen atomoaren egitura. Nukleo batez osatuta dago (protoiez eta neutroiez), eta honen inguruan elektroiak bueltaka. Bertan, ikusi genuen elektroiek ezin zutela edozein energia izan, bakarrik baimendutako energia maila batzuk okupatzen ahal zituztela. Horrela, elektroiek fotoiak absorbatzean, energia maila batetik bestera egin dezakete salto. Baina, absorbatutako fotoiaren energiak zehazki bi energia maila elektronikoen artean dagoen diferentzia izan behar du, ez gehiago ez gutxiago. Ikusi Argiaren natura eta Kuantikoa hitzaren jatorria hau gogoratzeko.
2013-04-09
Gamma Izpiak
Gamma izpiak erradiazio elektromagnetiko energetikoenak dira. Uhin-luzera oso laburra dute, nukleo atomikoaren tamainakoa, gutxi gora behera. Oso bero dauden gorputzek irradiatzen dituzte, izarren kasu (10 milioi gradu baino beroago dauden gorputzek). Bestalde, hainbat prozesu astronomikoetan (supernoben formazioak, zulo beltzen talkak etab) sortzen dira. Baina ez gara Espaziora joan behar gamma-izpiak generatzen dituzten prozesuak aurkitzeko. Lurran bertan, generatzen dira modu naturalean.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)










+16.25.26.png)








