Duela gutxi, hainbat internautok Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdi
birtuala burutu dugu. Bai, jaialdi birtuala izan da. Modu honetan,
nahi duenak parte har dezake, nahi duen gaia jorratuz. Ondorengo
hitzek laburbiltzen dute Jaialdiaren filosofia: Edonork, edozer,
edonoiz, edonondik edonola. Ez da nire helburua, ordea,
Jaialdiaren balorazioa egitea. Bikaina izan dela erranen dizuet
bakarrik: 144 ekarpen egon dira, 23 webgune desberdinetik. Puntako
ikertzaileez gain, jende anitzek parte hartu du, bigarren hezkuntzako
ikasleak barne (eta euskaltegietakoak). Barañaingo gutxi batzuk ere
parte hartu dugu.
Erreflexioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Erreflexioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015-04-13
2015-01-02
"Teoria" hitza eta iruzurra
Jakina da hitz batzuk esanahi bat baino gehiago dituztela, polisemikoak
direla, alegia. Adibide bat jartzearren, “hori” hitza aukeratu dut: alde
batetik, erakuslea izan daiteke, “kotxe hori handia da”; bestetik,
kolorea, “txoria horia da”. Hiztunok bi esanahiak ezagutzen ditugunez,
testuinguruaren arabera esanahia bereizten dugu eta ez da gaizki
ulerturik sortzen. Zoritxarrez, hitz batek hiztun batzuentzat esanahi
bat badu, eta beste hiztunentzat beste bat, gaizki ulertuak gertatzen
ahal dira.
Bermudetako Triangelu Kuantikoa
Aurkezpen hau aldatu dut, garai berriei egokitzeko. Aurkezpen zaharra post honetan
aurkitzen ahal duzue. Zergatik esaten dut garai berriei egokitu behar
naizela? Beno, hasiera batean ez nekien blog-ak izanen zuen harrera.
Euskal Herrian, kuantikan lan egiten dugunok ez gara asko, gehienak,
fisikariak gainera. Eta kimika kuantikozko blog bat zenbat jendek
irakurriko zuen ez nekien. Baina harrera oso positiboa izan da. Hemendik
irakurle guztiei nire eskerrik handiena!
2014-11-03
Zientzialariak, eroak?
Zientziaren eremuetatik kanpo lan egiten ala kokatzen den jendeari zientzialariak nolakoak diren galdetuko bagenio, batazbesteko erantzuna topikoz beterikoa izanen litzateke: a) Zientzialaria gizona da. b) Laborategi batean dago, bata txuria eta orraztu-gabeko ileak dituelarik. c) Bakarrik egiten du lan, eta pixka bat ala oso asoziala da. d) Oso azkarra da, eta bere lana bakarrik berak ulertzen du. Hitz batean laburbilduta: “bitxorraroa”, eroa. Baina topiko hau, zein punturaino da egia? Gaurkoan galdera honi erantzuten saiatuko naiz.
2014-09-15
2014-15 kurtsoan, zer?
Hilabete batzuen ondoren, bada garaia blogaren aktibitatea abiatzeko
berriz ere, kurtso honetan. Aurreko urteetako ekimen eta esperientziatik
abiatuta, eta udan zehar izandako proposamenak direla eta, kurtso
honetarako aktibitatea hausnartzeko aukera izan dut. Horrela, aurten,
blogaren eduki propioa txikia izanen da. Zergatik? Batez ere, bertze
espazio batzuetan kolaboratuko dudalako. Inguru horietan egindako
ekarpenak blogean ere sartuko ditut, eta hemendik ere eduki horiek
irakurri/entzuteko parada izanen duzue.
2014-01-08
Gaur egungo Kimika, esperimentala? (III) Kimika Kuantikoaren Jaiotza
Artikulu sorta honen bigarren atalean
Mekanika Kuantikoak Kimika azaltzeko beharrezkoak ziren ekuazioak
ematen zizkigula ikusi genuen. Hau horrela izanda, bi arazo nagusi
topatu genituen. Alde batetik, ekuazio hauek oso konplexuak ziren
ebatziak izateko, eta bestetik, zaila zen Mekanika Kuantikoak sortutako
hiztegi berria Kimikako hiztegi enpirikoarekin uztartzea. Gaurko
artikulu honetan, aztertuko dugu zientzialariek arazo hauei nola aurre
egin zieten 1920-1940 tarteko bitarteko hamarkadetan. Aurrerapen gisa,
esanen dugu ekuazioen arazoari irtenbidea aurkitzen zihoazen heinean,
hiztegiaren arazoa ere konpontzen zihoala, lehenak bigarrena
zekarrelarik.
2013-12-02
Blogak urtebete!
Urtebete pasa da, bai, blog hau abiatu zenetik. Nola pasatzen den denbora, ezta? Fite, agudo. Konturatu gabe. Gaurkoan, urte honek emandakoari erreparatu nahi diot. Ez bakarrik blogari dagokionez, nire ikerketari dagokionez ere bai. Urtebetetzeak normalean tarta batekin lotzen ditugu. @Koldotxu -k, #kafepintxo batekin agian... Niri, gazia gozoa baino gehiago gustatzen zait. Kontutan izanda azterketetan ibili garela azken astean, eta #KulturaZientifikoa menuari zerbait gehitu nahian, gaurko ospakizuna urdaiazpikoarekin egin nahi dut. Ikasleek ekarri ez diguten urdaiazpikoarekin! :-)
2013-11-07
#KulturaZientifikoa zuhaitza sarean haziko?
Irailaren 25ean, #KulturaZientifikoa ekimena burutu genuen sarean. Jakintza arlo desberdinetako irakasle eta ikasle (hezkuntza esparru desberdinekoak), ikertzaile, kazetari, dibulgatzaile, zientziazale, etab, bildu ginen #KulturaZientifikoa lorearen inguruan. Egun horretan, gure loretxoa ernaldu eta fruitua eman zigun sarean. Fruitu honek, euskal sarean hazi nahi du, #KulturaZientifikoa zuhaitza emateko. Lagunduko al diogu? Baiezkoan nago ni, ezta? Sarrera honetan, #KulturaZientifikoa ekimenaren jarraipena gertu dugula azaldu nahi dut, eta animatu nahi zaituztet ekimena prestatzen laguntzeko eta parte hartzeko.
2013-10-11
Zientzia Kaiera, Kimika Nobelak eta #KulturaZientifikoa
Ostirala da, ostiral gaua. Gaur bukatzen den aste hau, aste zoriontsua izan da niretzat, dudik gabe. Gauza desberdinengatik, baina denek nire gaurko zoriontasunean konbergitu dute. Alde batetik, Las Vegas-en, Materials Science 2013 kongresuan emandako hitzaldia ongi joan zen. Bestetik, aurtengo Kimikako Nobel Sariak Kimika Konputazionalean (nire esparruan) lan egin / egiten duten zientzialari batzuei eman dizkiete, eta bestalde, gaur bertan Zientzia Kaiera blogean nire lehendabiziko kontribuzioa argitaratua izan da. Gainera, #KulturaZientifikoa ekimenaren balorazioa egiteko astea izan da. Badirudi lau gauza hauek independienteak direla. Ez ordea. Lotuta daude, oso lotuta.
2013-10-08
#KulturaZientifikoa Ekimenaren Balorazioa
Lore bat buruan genuela, irailaren 25ean #KulturaZientifikoa egun bateko Twitter ekimena burutu genuen 221 tuitelarik. Bai, 221 izan ginen. Ez da marka makala! Baina, 221 partaide izateaz gain, badaude beste hainbat gauza baloratzeko eta kontutan hartzeko. Gaurkoan, hori egitea tokatzen zaigu. Balorazio lasai bat, gerora begira sarean egin dezakegun lana buruan izanik. Eta bai, bidea ez da amaitu, hasi bakarrik egin du. Lorea jada ez da lore, fruitu baizik, irudian ikusten ahal dugun moduan. Guztion kontribuzioari esker, lorea ernetu egin, eta fruitua hazten doa. Fruitu hau zerbait berriren hazia izanen ote da? Espero dezagun baietz, baina gauzek bere denbora dute. Hori baino lehenago, ikus dezagun loretik fruiturako bidea nola gauzatu genuen guztion artean.
2013-09-25
#KulturaZientifikoa 1. ekimenaren balorazio azkarra
Gaurkoan, #KulturaZientifikoa ekimena izaten ari gara. Lagunok, pozik egoteko moduan garela uste dut. @Ikerbasque-k arratsaldeko 4ak aldean zabaldutako mezuan eta @Ingumakeriak -ek emailez antzeko orduan bidalitako informazioen arabera, ia 200 erabiltzailek eta ia 1500 txio biltzen zituen #KulturaZientifikoa ekimenak. Egunak oraindik ordu batzuk ditu bukatu aurretik, eta ziur aski zenbaki hauek zerbait igoko dira.
2013-09-18
Kultura Zientifikoa Twitter-en (II): Lorearen petaloak
Astebete gelditzen zaigu Kultura Zientifikoa Twitter-en zabaltzeko ekimena burutzeko: #KulturaZientifikoa alegia. Gure ekimen hau, guztiona, eskematxo batean laburbildu nuen. Lorearen antza zuen eskema. Gure lore hau mendian, larre artean, zegoen. Maldan behera zetorren elur bolak harrapatu zuen, eta honek, umetxoak abestian bezala, lorea askatu zuen, libre izateko. Hori eginen dugu guk, irailaren 25ean. Lorea ahalik eta gehien zabalduko dugu, #KulturaZientifikoaren lorea. Kultura Zientifikoaren lorea askatu eta libre eginen dugu, loreak gu libre egiten gaituen moduan. Gaurkoan, ordea, gure lorearen petaloek esaten digutenari so eginen diogu, loreak bere mezua dakarkigu eta!
2013-09-08
Kultura Zientifikoa Twitter-en (I). Zer txiokatu?
Bi aste inguru falta dira Twitter-en montatu dugun ekimena burutzeko. Bi aste, motorrak berotzeko. Bi aste, zerbaiti hasiera emateko, ez bukaera emateko. Bai, hasiera batean helburua Twitter-en trending topic izatea zen. Eta horrela izaten saiatuko gara. Baina izandako harrerarekin, nire ustez, gauza gehiago egiteko indarra badugu. Hori bai, irailaren 25a eta gero izanen da horretaz aritzeko garaia. Gaiari buruzko azken sarrera eta gero, hainbat kontribuzio interesgarri egon ziren, eta aurreko sarreran esandakoak zabaldu egin ziren. Horrela, ekimenaren nondik norakoak laburbiltzeko asmoz, eskema bat egin genuen. Lorea dirudien eskema, hainbat petalorekin. Gaurkoan, erdikoari eginen diogu so.
2013-09-03
Kurtso hasiera: Urterako nobedadeak
Heldu da iraila. Badirudi abuztua dela atseden hartzeko garaia, eta
irailak, hortaz, zerbaiten "hasiera"-ren izaera hartzen du. Jakin ezazue
blogak atsedena hartu duela. Ez ordea nik! Opor laburren ostean, lanari
ekin nion berriz udan zehar. Mesedez, ez pentsa blog-ean izandako
isiltasunak nire oporraldiekin kointziditu duenik. Beste ikertzaile askoren kasuan
bezala, gure oporraldiek ez dute abuztuarekin kointziditzen, ikerketako
gauza pendienteak ditugulako. Ez nuke zuek pentsatu nahi ikertzaileok
horrelako oporraldiak izaten ditugunik. Hau arazo bihur daiteke, baina
beno, horrela aukeratzen dugu gehienok, nahiz eta batzutan konpromezuak
direla eta ezin hartu oporrak behar bezala. Ez pentsa hori gure gauza
denik bakarrik, oso hedatua dago.
2013-07-23
#KulturaZientifikoa zehazten
Maldan behera eta frenorik gabe datorren elur-bola bezala, horrela datorkigu gure #KulturaZientifikoa Twitter-eko ekimena. Ekimenaren ideia proposatu zenetik, atxikimenduak eta parte hartzea gero eta zabalagoa da. Eta zabaltzen joanen da gainera! Ez eduki inolako dudarik, lagunok, arrakastatsua izanen dela gure ekimena, denon parte-hartzearekin. Elur-bola Hiru Errege Mahaiatik behera abiatu zen, eta bere bidean handituz joan da, atxikimenduen ondorioz. Elur-bola hau xuabe-xuabe helduko da behera, euskal gizartean #KulturaZientifikoa zabaltzeko.
2013-06-14
#KulturaZientifikoa ekimena, aurrera!
Lagunok, Twitter-en dagoen euskaldun komunitatean Zientzia zabaltzeko
ekimena aurrera doa. Aurrera, indartsu, kementsu. Aurrera, gero eta
jende gehiagok bultzatuta. Aurrera, ekimen egunean euskal joeretan lehen
postua lortzeko asmoz. Eta lortuko dugu! Azken hamar egunotan
nobedadeak egon dira, ekimena zehazten joateko asmoz abiatu ginenetik.
Gaurkoan, nobedade horien berri emateko asmoz natorkizue. Eta noski,
zuen eritziak eta gomendioak eskatzeko. Zuek baitzarete ekimen honen
arrakasta lortuko duzuenak.
2013-06-09
2012-13 kurtsoaren laburpena: 10 sarrera irakurrienak
Aurtengo ikasturtea bukatzear dugu. Bolonia planaren ezarpena dela eta, azterketa guztiak aurreratu dira, irailekoak ekaina/uztailara, eta ekainekoak maiatzera. Hortaz, errekuperaketak gelditzen zaizkigu ikasleekin. Animo! Honek ez du esan nahi oporrak hartuko ditugunik. Dozentzia amaitzen dugu, baina ikerketa eta dibulgazioa ez! (Ez zarete horren errez nitaz libratuko!). Dena dela, eta kurtso honen bukaerarekin, orain arte blogak emandakoaren laburpena eta balorazioa egitea gustatuko litzaidake. Hori dela eta, gaurkoan orain arte gehien irakurri diren 10 sarreren berri emanen dizuet. Gerora begira, etorriko denaren berri ere emanen dizuet.
2013-06-04
#ZientziaEuskaraz ala #KulturaZientifikoa ?
Aurreko astean, #FísicaCuántica "hashtag"-a (etiketa) Twitter-en mundu mailan Trending Topic (joera nagusia) izatearekin batera, airera bota nuen erronka bat. Posible litzateke horrelako zerbait euskaraz lortzea? Gaurkoan, izandako erantzun positiboak direla eta, ideia konkretatzen joateko garaia dela uste dut, eta bi proposamenekin natorkizue. Ea zer iruditzen zaizkizuen.
2013-05-28
#FisicaCuantica TT "mundiala" Twitter-en
Gaur, maiatzaren 28an, kuantikarekin zerikusia zutenak Twitter-en zita bat zuten, helburu bakar batekin: Gaztelera hizkuntzan #FísicaCuántica trending topic (TT) bihurtzea. Hau guztia zertarako? Sare sozialen potentziala garbi edukita, zientzia, eta konkretuki, kuantika ikustarazteko. Ekintza honen azalpena eta zergatia sakonago irakurtzeko klikatu hemen. (Ezkerreko irudia Laura Morrón-ek idazten duen Los mundos de Brana blogetik hartua da). Ideia hau kuantikaren inguruan lanean diharduten bi blogeroena izan zen, Enrique F. Borja (Cuentos Cuánticos) eta Alberto Sicilia (Principia Marsupia), konkretuki. Baina jende asko inplikatu egin da, eta emaitzak hor daude. Zer lortu da? Estatu mailan ez-ezik, #FísicaCuántica mundu osoan izan da TT.
2013-05-21
DIPC eta Kimika Fakultateko blogak
Gaur pozik natorkizue. Blog honekin, kontu kuantiko berezi hauekin, duela urte erdi hasi nintzen. Dakizuenez, Kimika Fakultateko Kimika Teorikoa taldeko kidea naiz. Talde hau, Polimeroen Zientzia departamentuaren barne dago, eta Donostia International Physics Center (DIPC)-ko kide da. Fakultatean zein DIPC-n beste blog batzuk ere garatzen ari dira, eta azken egunotan bai Fakultateko webgunean, bai DIPC-ko webgunean, blog hauen portal berri bana estreinatu dugu. Honekin batera, Kimika Fakultateko zein DIPC-ko kideok gure lanaren gizarteratzearen konpromezua hartzen dugu. Oraingo pausu honi berriak etorriko zaizkiola ziur gaude, konbentzituta bait gaude kultura zientifikoak gizartearen garapena eta askatasuna bermatzen dutela. Iniziatiba hauei buruz gehiago jakin nahi baduzue, jarraitu irakurtzen. Gonbidatuta zaudete!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



















