Aurreko post-ean ikusi genuen bezala, XIX. mendearen bukaeran, fisikariek eta kimikariek mundu mikroskopikoaren naturaren izaeran zuten jarrita begia. Fisikariek hainbat misterio argitu nahi zuten, Thompsonek elektroia aurkitu eta gero, atomoa baino txikiagoa zen zerbait esistitzen zelako. Kimikariek, bestalde, bazekiten atomoek molekulak osatzen zituztela, eta molekulen natura, propietateak eta erreaktibitatea azaltzeko atomoen natura ulertu behar zutela antzematen zutelako.
Fisikarien ikuspuntutik, mundu mikroskopikoaren naturan gauza asko zituzten azaltzeko. Alde batetik, argiaren natura. Argia zer da, partikula bat, ala uhin bat? Egindako esperimentu batzuk uhina zela ondorioztatzen zuten, eta beste batzuk partikula zela. Bestalde, atomoek emisio espektro ez-jarrai bat zuten. Nola azaldu hau guztia, eta atomoaren izaeraren misterioa, elektroia aurkitu eta gero? Bestalde, kimikariek Mendeleiev-en Elementuen Taula osatu nahi zuten modu egoki batean. Gauza hauek guztiak noski elkar lotuta daude, baina post honetan atomoaren egituran eta Elementuen Taula Periodikoan zentratuko gara, besteak (argiaren natura eta atomoen espektroak) hurrengo post-etarako utziz. Murgil gaitezen bada, atomoaren egituran. Eta horretarako magia pixka bat eginen dugu. Ia 100 urtez atzera eginen dugu bidaia, Hidrogeno atomo batean bihurturik...
Kaixo. Hidrogeno atomo bat naiz. XX. mendearen hasieran gaude, konkretuki, 1913. urtean, eta hemen dabiltza, bai kimikariak bai fisikariak, nire natura zein den jakin nahian. Benetan, azken urteotan erabat aztoratuta dabiltza. Badirudi nire natura ezagutu nahian, buruan zuten eskemak apurtu zaizkiela. Gaixoak. Istorio hau badakizue nola hasi zen. John Dalton kimikariak, duela ehun urte baino gehiago, nire eta nire anaiak diren beste elementuen esistentzia somatu zuen. Berak uste zuen gu pelota txiki homogeneo bat ginela, zati txikiagoetan apurtu ezin zena. Garai hartan uste zuten gure artean zegoen desberdintasuna gure pisua zela. Denbora pasa ahala, kimikariek nire pisua eta beste atomoena kalkulatu zuten (trebeak ziren gero!) eta taula batean sailkatu gintuzten, pentsatuz gure propietateak pisuaren araberakoak zirela. Uste dut Elementuen Taula Periodikoa deitu ziotela. Hanka sartu zuten. Baina gure benetako naturatik gero eta gertuago zeuden.
Bai, Hidrogeno atomoak arrazoia du. Gaur egun, Bohr-ek Hidrogeno atomorako modeloa proposatu eta ehun urtera, badakigu nolakoa den atomoen egitura. Badakigu nukleoak protoiez eta neutroiez osatuta dagoela. Protoiek karga positiboa dute, eta neutroiek ez dute kargarik. Eta badakigu partikula hauek antzeko masa dutela, eta hori elektroiarena baino ia 2.000 aldiz handiagoa dela. Baina duela 100 urte ez zekiten protoia eta neutroia esistitzen zirenik! Protoia Rutherford-ek aurkitu zuen 1918. urtean, eta neutroia James Chadtwick-ek 1932. urtean. Badakigu elektroiak nukleoaren inguruan mugitzen direla, eta nola ere bai. Atomo bakoitzak dituen elektroi kopurua eta hauek nola banatuta dauden kontutan hartuta, Elementuen Taula Periodikoa osatu daiteke, eta beraien propietateak azaldu! Baina hau sakonago aztertzeko, lehenago bi fenomeno ulertu behar dira (osagai hauen uhin/partikula izaera, eta espektro ez-jarraien zergatik). Hauek ondorengo post-etan ikusiko ditugu.
Bukatzeko, fisika atomikoan sartu-irten bat eginen dut. Zergatik nukleoa egonkorra da, karga positibo asko baditu oso gertu? Hauen artean ez al dago errepultsio elektromagnetikoa? Egon badago, baina badago beste indar bat, Indar Nuklear Indartsua, distantzia txikietan elektromagnetismoari nagusitzen zaiona, eta erakargarria dena. Horregatik nukleo gehienak egonkorrak dira. Baina ez denak. Balantza honetan elektromagnetismoa nagusitzen denean, nukleoa apurtu eta erreakzio nuklear bat dugu (fisio nuklearra). Atomo erradiaktiboetan hau gertatzen da. Naturan ezagutzen diren indarrekin bukatzeko, aipatu behar da protoiak eta neutroiak beste partikula txikiago batzuetaz osatuta daudela: quark izenekoak. Hauek lotzen dituen indarra, Indar Nuklear Ahula da. Quark-ak esistitzen zirela teorikoki aurresan zuen lehenbizi Murray Gell-Man-ek teoria kuantikoa erabilita, eta gero esperimentalki aurkitu zen. Lan hau eta beste batzuengatik Nobel Saria jaso zuen 1969. urtean. Era berean, aztzeko zerbait gertatu da duela gutxi, famatua den Higgs-en bosoia duela gutxi aurkitu dute esperimentalki, nahiz eta duela urte asko bere esistentzia aurresanda zegoen. Hau dela eta, jende askok uste du Higgs-ek Nobel Saria merezi duela. Ahalmen prediktibo hau Teoria Kuantikoaren potentzialtasuna erakusten digu.
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws
Zer da "energiaren kuantizazioa"?
ErantzunEzabatuGaldera ona. Sarrera honetan ez nuen kontzeptu honetan sakondu, beste kontzeptu batzuk landu nahi nituelako honetan sakondu baino lehen. Idazten ari naizen hurrengo sarreran, "Kuantikoa" hitzaren jatorria, kontzeptu honetan murgiltzen naiz. Aurrerapen gisa, esango dizut atomoetan elektroiek izan dezaketen energia ez dela edozein, balore konkretu batzuk hartu ditzake bakarrik. Energia balore hauen artean "saltoak" daude, ez dira jarraiak. Energia kuantizatua egoteak hori esan nahi du. Ezin duela edozein balio hartu. Esan bezala, espero dut ondorengo sarreran erantzun hau sakonago erantzutea. Eskerrik asko!
Ezabatu