" Ikerlari bat medikuarengana doa. Kontsultara helduta, urduri samar dagoela argi ikusten da. Minutu batzuk itxoiten egon ondoren, erizainak kontsultan sartzeko esaten dio. Horra sartzen da gure ikerlaria, eta medikuak aulkian esertzeko gonbitea luzatzen dio.
- Egunon - esaten dio medikuak - Zer dela eta zatoz? Zein da zure kontsultaren arrazoia?
- Azkenaldian, urduri samar nabil, lana dela eta - erantzuten dio ikerlariak.
- Zertan egiten duzu lan? - itauntzen dio medikuak.
- Ikerlari zientifikoa naiz - ihardesten dio ikerlariak.
- Hara, "Artikulitis" gaixotasuna duzu. "
Bai, hau da nire ustez ikerlari batek izan dezakeen estres puntu nagusia. Beharbada, goiko elkarrizketa exageratuegia da, baina ziur naiz ikerlari asko (zahar eta gazte) identifikatzen direla honekin. Zergatik gertatzen da hau? Goazen aztertzera zer den artikulu zientifiko bat eta zer eragina daukan honek ikerlariaren karreran.
Lehenik eta behin, zer da artikulu zientifiko bat? Ikerlariok gure ikerketaren emaitzak beste zientzilariei zabaltzeko erabiltzen den tresnarik garrantzitsuena da. Formato nahiko zorrotza eta hizkuntz oso teknikoarekin, ez da publiko guztiak irakurtzeko den zerbait. Lehenik eta behin, sarrera dator. Bertan, ikerketa kontestuan jartzen da. Gero, erabilitako metodologia (teorikoa zein esperimentala) zehazten da. Lortutako emaitzak eta hauen inguruko eztabaida dator gero, eta bukatzeko, lanaren emaitzatik lortutako ondorioak laburbiltzen dira. Ezin dira falta eskerrak eta erreferentziak. Eskerretan, finanziazio iturriak eta erabilitako zerbitzuak eskertzen dira, eta erreferentziatan, lanarekin zerikusia duten aurreko lanak aipatzen dira. Normalean, aldizkari zientifikoetan publikatzerakoan, copyright-a aldizkariari transferritzen zaio, nahiz eta gaur egun "Open Access" ala akzeso irekia gero eta gehiago erabili. Baina zerbitzu hau erabiltzeko, dexente ordaindu behar da (1000-2000 euro bitartean). Hau dela eta, ezin dizuet gure artikulu baten modeloa jarri hemen (nahi baduzue taldean ditugun publikatutako artikuluen lista ikusi, klikatu hemen). Jartzen dizuet Physical Chemistry Chemical Physics aldizkarian izandako portada bat, gure taldean egindako ikerketako batek horrelako ohorea izan zuenekoa (1000 &, libera britaniko, kostatu zuen ohorea). Noski, honek prestigioa ematen du, baina beti inprenta gastuak etab ordainduta.
Eta orain, gaurko galdera. Nola izan daiteke hau estres arrazoi bat? Goazen analizatzera artikuluen inguruan dagoena, ikerlari gazte baten ikuspuntutik. Ikerlari batek, ikerketa munduan aurrera egiteko, hainbat pausu eman behar ditu. Lehenengoa, tesi bat defendatzea doktore titulua izateko (taldean defendatu diren tesiak nahi badituzue ikusi, klik egin hemen. Bertan, gehienen pdf-ak ikus daitezke). Gero, post-doktoradutza garaia, atzerrian, gutxienez bi urtekoa. Normalean, urte gehiago izaten dira. Bukatzeko, ikerlariak bueltatzeko plazaren bat lortzea. Lehendabizi, gazteentzako plazak ala "junior", eta gero pausua eman plaza iraunkor batera. Kasu hauetan guztietan, ikerlariaren kurrikuluma baloratzen da, eta kurrikulumaren zatirik garrantzitsuena, publikatutako artikuluak dira. Ikusten duzue, beti publikatuz ibili behar gara, aurrera egiteko.
Ikerlari baten publikazioei buruzko estatistikak "ISI-Web of Knowledge" izeneko web gune batean ikus daitezke (hori bai, lizentzia ordainduta!). Web gune hau Thompson Reuters enpresak kontrolatzen du. Enpresa honek Torontoko eta New York-eko burtsetan kotizatzen du. Guk, UPV/EHU-n, FECYT-en bidez daukagu sartzeko baimena, eta lizentzia estatala zenbatekoa den, ez dut pentsatu nahi (saiatu naiz aurkitzen, baina nire trebezia faltarengatik ez dut aurkitu).
Esan bezala, instituzio edo/eta ikerlari baten publikazioei buruzko estatistikak hemen aurki daitezke. Publikazioetan, baloratu egiten dena zera da, kantitatea eta kalitatea. Kantitatea erreza da, artikulu kopurua. Ezkerreko irudian ikus dezakezue ikerlari baten publikazio kantitateari buruzko informazioa. Kalitatearekin, ordea, duda gehiago daude... Batez ere hiru kriterio erabiltzen dira. Alde batetik, argitaratutako artikuluek izandako zita kopurua, publikatzen den aldizkariaren jakintza arloa, eta bukatzeko, aldizkariaren inpakto indizea. Goazen banaka aztertzera:
1) Artikuluen zitak: artikulu bat idazterakoan, ikerketaren kontestua, metodologia, emaitzetan etab. aurreko lanen zitak aipatu egiten dira. Hortaz, artikuluak idatzitako hurrengo artikuluetan zitatuak izan daitezke. Zenbat eta zita gehiago, orduan eta inpakto gehiago izan du egindako lanak. Goian aipatutako ISI-Web of Knowledge web gunean ikerlari batek bere karreran izandako zita kopuru totala (ikusi ezkerreko irudia), eta artikulu bakoitzak izandako zita totala ikus daiteke. Artikuluak zita kopuruen arabera ordenatzen ditugunean, zita gehien duenatik hasita, ikerlariaren "kalitatezko" indize bat lortzen da, H indizea: n-garren artikuluak n zita dituela, hori da H indizea. Adibidez, ikerlari baten 5. artikulu zitatuenak 5 zita baditu, ikerlariaren H indizea 5 da.
2) Jakintza arloa: aldizkari bakoitzak gai jakin batzuei buruz publikatzen du. Horrela, zientzia munduan, gai orokorretatik gai espezializatuetara joan gaitezke. Adibidez, jakintza arloa Zientzia bera izan daiteke. Horrelako aldizkariek irakurle mota zabala izan dezakete, eta horregatik, inpakto handiagoa izan dezake bertan argitaratutako lanak. Hemen Nature ala Science famatuak aurkitzen ahal ditugu. Gero, espezializatzen diren aldizkariak joaten gara topatzen, Kimika Orokorra, Fisika Orokorra, etab. Eta gero, bakoitzean mota gehiago, Kimika Fisikoa etab. Normalean, zenbat eta espezializatuagoa, orduan eta irakurle potentzial gutxiago du aldizkariak, eta horrela bertan publikatutako lanak inpakto txikiagoa izango duela kontsideratzen da.
3) Aldizkariaren inpakto indizea: aldizkariaren inpakto indizea. Urtero aldakorra den indize bat da. Nola kalkulatzen da? Urte konkretu bati dagokion indizea kalkulatzeko, aurreko bi urtetan aldizkarian agertutako lanei dagokien zita kopurua eta publikatutako artikulu kopuruaren arteko zatiketa egiten da.
Puntu honetara helduta, esan beharra dago hauetaz aparte, beste indize batzuk ere badaudela, eta beste erreferentziazko web gunean eta datu baseak ere bai. Baina, orohar, antzeko filosofia darabilte, eta horregatik ez ditut denak hemen aipatuko. Hau esanda, gaurko puntura buelta gaitezke. Fijatzen bazarete, ikerlariak ez du bakarrik artikulu asko idatzi behar, baizik eta ahalik eta aldizkari hoberenetan. Hauek baitira, suposatzen da, bere lanari kalitatea ematen diotenak.
Hurrengo sarrera batean sistema honetaz eta nire iritziaz arituko naiz. Pentsa dezakezue ez nagoela oso konforme, baina hori beste egun baterako utziko dut. Bitartean, azkenaldian unibertsitate munduko hiru dibulgatzailek idatzitako hiru sarrera oso interesgarrien linka utziko dizuet:
1. José Manuel López Nicolas (Publicaciones científicas, sinvergüenzas e impresentables)

2. Francis Villatoro (La falta de rigor de Thomson Reuters al calcular el índice de impacto de una revista en el JCR)
3. Juan Ignacio Pérez (Hacia un nuevo sistema de publicaciones científicas)
Goazen orain ikustera sistema honek ikerlariengan duen eragina. Karrera zientifikoan aurrera egin ahal izateko (bekak, plazak, projektuen finanziazioa, etab lortzeko) artikulu kopurua oso garrantzitsua denez, ikerlari askok bere ikerketa artikulu asko publikatzera zuzentzen dute, gai bakoitzari ateratzen ahal zaion mamia atera gabe. Horrela, nahiz eta kalitatea bultzatu, kalitate eza nagusitzen da. Ez dut esaten egindako lanek publikazioa ez dutenik merezi, inondik inora ere, baizik eta askotan presaz egindako lanak dira, ala "hot topic" deitzen den bati buruz... eta horregatik errex publikatzen diren horietakoa. Horrela, kalitatea mugatu egiten dela iruditzen zait. Eta horretaz aparte, ikerketa zientifikoaren norantzak markatu egiten dira. Ikerlari batek pentsa dezake, eta gure ikerketa arloan gertatzen da, zertarako galduko dut denbora metodo kuantiko bat garatzen, ona izateko bi urte pasa behar baditut gutxienez? Eta klaro, bi urte horietan egindako publikazioak, asko jota artikulu bat urtean. Eta gainera, lana oso espezializatua denez, aldizkari espezializatuetan publikatu behar da... eta ikusi dugu goian aldizkari espezializatuen inpaktoa txikia dela, eta "kalitatea" ebaluatzen dutenentzat, ondorioz, lana inpakto txikkioa da. Hau gure ikerketa arloan gertatzen da, baina ziur naiz beste askotan ere bai.
Gai honetan luze hitz egiteko aukera izango dugu hurrengoetan ere bai. Azken erreflexio bat utzi nahiko nuke, gaurkoa bukatzeko. Zientzia gizarteratzea oso garrantzitsua deritzogu ikerlari askok. Baina, gure karrera (lanpostua) finkatzeko, pausu pila bat eman behar ditugu (bakoitzean gure kurrikuluma baloratzen delarik). Kurrikulum hau garatzeko egin behar den lana kontsideratuz, zuek uste duzue ikerlariok dibulgazioa egiteko denbora eta indarra gelditzen zaigula? Agian, dibulgazioa eta ikerketa argitalpenak maila parekotsuago batean baloratuko balira, jende gehiagok emanen luke pausu hau.
Badakit gauza asko utzi ditudala airean. Sentitzen dut. Luzeegi joko luke honek eta beste sarrera batzuetan joanen naiz aipatu gabe utzitako puntuak lantzen. Bukatzeko, hasierako istorioari helduko diot, umore puntu batekin bukatzeko.
Goazen orain ikustera sistema honek ikerlariengan duen eragina. Karrera zientifikoan aurrera egin ahal izateko (bekak, plazak, projektuen finanziazioa, etab lortzeko) artikulu kopurua oso garrantzitsua denez, ikerlari askok bere ikerketa artikulu asko publikatzera zuzentzen dute, gai bakoitzari ateratzen ahal zaion mamia atera gabe. Horrela, nahiz eta kalitatea bultzatu, kalitate eza nagusitzen da. Ez dut esaten egindako lanek publikazioa ez dutenik merezi, inondik inora ere, baizik eta askotan presaz egindako lanak dira, ala "hot topic" deitzen den bati buruz... eta horregatik errex publikatzen diren horietakoa. Horrela, kalitatea mugatu egiten dela iruditzen zait. Eta horretaz aparte, ikerketa zientifikoaren norantzak markatu egiten dira. Ikerlari batek pentsa dezake, eta gure ikerketa arloan gertatzen da, zertarako galduko dut denbora metodo kuantiko bat garatzen, ona izateko bi urte pasa behar baditut gutxienez? Eta klaro, bi urte horietan egindako publikazioak, asko jota artikulu bat urtean. Eta gainera, lana oso espezializatua denez, aldizkari espezializatuetan publikatu behar da... eta ikusi dugu goian aldizkari espezializatuen inpaktoa txikia dela, eta "kalitatea" ebaluatzen dutenentzat, ondorioz, lana inpakto txikkioa da. Hau gure ikerketa arloan gertatzen da, baina ziur naiz beste askotan ere bai.
Gai honetan luze hitz egiteko aukera izango dugu hurrengoetan ere bai. Azken erreflexio bat utzi nahiko nuke, gaurkoa bukatzeko. Zientzia gizarteratzea oso garrantzitsua deritzogu ikerlari askok. Baina, gure karrera (lanpostua) finkatzeko, pausu pila bat eman behar ditugu (bakoitzean gure kurrikuluma baloratzen delarik). Kurrikulum hau garatzeko egin behar den lana kontsideratuz, zuek uste duzue ikerlariok dibulgazioa egiteko denbora eta indarra gelditzen zaigula? Agian, dibulgazioa eta ikerketa argitalpenak maila parekotsuago batean baloratuko balira, jende gehiagok emanen luke pausu hau.
Badakit gauza asko utzi ditudala airean. Sentitzen dut. Luzeegi joko luke honek eta beste sarrera batzuetan joanen naiz aipatu gabe utzitako puntuak lantzen. Bukatzeko, hasierako istorioari helduko diot, umore puntu batekin bukatzeko.
" Ikerlari bat medikuarengana doa. Kontsultara helduta, urduri samar dagoela argi ikusten da. Minutu batzuk itxoiten egon ondoren, erizainak kontsultan sartzeko esaten dio. Horra sartzen da gure ikerlaria, eta medikuak aulkian esertzeko gonbitea luzatzen dio.
- Egunon - esaten dio medikuak - Zer dela eta zatoz? Zein da zure kontsultaren arrazoia?
- Azkenaldian, urduri samar nabil, lana dela eta - erantzuten dio ikerlariak.
- Zertan egiten duzu lan? - itauntzen dio medikuak.
- Ikerlari zientifikoa naiz - ihardesten dio ikerlariak.
- Hara, "Artikulitis" gaixotasuna duzu.
Hau entzunda, ikerlariak medikuari zera galdetzen dio:
- Eta hori, mediku jauna, larria al da?
- Ez dakit - erantzuten dio medikuak - lankideak horretan ikertzen dihardute, baina finantziazio gutxi ematen digutenez horretarako, aurrerapenak oso mantsoak dira
- Hortaz, zer egin dezaket? - galdetzen du ikerlariak
- Diagnostikoan ikertu dugu batez ere, orain sendagaia falta zaigu, baina nire ustez, eutsi goiari!
Eta hor doa gure ikerlaria, sartu bezala atera da kontsultatik. Gauza berri bat ikasi du, behintzat. Eta horri eusten dio, azkenean, nahiz eta ikerlarion bizitza horrelakoa izan, bestalde oso aberasgarria da, gauza asko ikasi eta bizipen asko izaten direlako. Baina, egoera honen aurrean ezin du burutik kendu hurrengo irudia
"
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

hurrengo aurpegia izaten jarraitzen duelarik

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina