XIX mendearen bukaera aldean, munduko fisikariak oso pozik zeuden. Alde batetik, Newton-ek grabitatea azaltzeko Teoria XVII. mendean garatu zuen, eta bestalde, Maxwell-ek 1864. urtean elektromagnetismoa azaltzen zuen Teoria plazaratu zuen. Bazirudien bi Teoria hauek ezagutzen ziren bi indarrak deskribatzen zituztela. Zientzilariek pentsatzen zuten orduan edozein fenomeno fisiko bi teoria hauen bitartez azaltzen ahal zirela.
Baina, Galiako herrixka ezaguna bezala, bazegoen oraindik naturaren esparru bat erresistitzen zena. Mundu mikroskopikoa. Nolakoa zen? Demokritok eta beste atomista grekoek duela 2500 urte inguru postulatutako atomoa, esistitzen al zen? Esan dezagun, garaiko Filosofian asko sartu gabe, atomistek postulatzen zutela materia zatitzen ahal zela zati txikiagoetan, zatiezina eta tamaina txikiko unitate batera heldu arte: atomoa. Baina garai hartako atomistek ez zuten bere plandeamenduak esperimentuetan oinarritzen, baizik eta logikan. Hortaz, denbora luzez itxoin behar izan zen atomoaren esistentzia demostratua gelditu zen arte. Eta merito hau XVIII. mende bukaerako eta XIX. mendeko kimikarien meritoa izan zen. Egin dezagun kimikari hauek egin zuten bidea.
Bide hau oso luzea da, eta abiapuntu bat aukeratu behar dugu. Erdi aroko alkimistak izan ziren nolabait kimikaren aurrekariak, baina abiapuntu bezala XVIII. mendea hartuko dut. Mende honetan jaio bait zen Kimika Modernoaren Aita kontsideratzen den pertsona, Antoine Lavoisier alegia. Lavoisier-ek lan asko burutu zituen, eta lortutako emaitzen arabera ondorio asko atera zituen, horien artean materiaren kontserbazio legea. Honen arabera, erreakzio kimiko batean, erreakzioa eman aurretik eta ondoren, materia berdina dago. Baina, gure helburuetarako, gauza bat azpimarratu nahiko nuke. Lehen aldiz, elementu bat zer den definitu zuen Lavoisier-ek: elementu bat, edozein prozesu kimikoren bitartez banatu ezin den substantzia bat da.
Lan hau kontutan hartuta, eta beste garaiko lanak kontutan hartuta, XIX. mendearen hasieran John Dalton-ek atomoaren esistentzia postulatu zuen. Bere ustez, elementuak atomoz osatuta zeuden. Hauek, greziar filosofoek definitu bezala, apurtezinak eta banaezinak ziren. Elementu berdineko atomoak berdinak ziren, eta elementu desberdinen atomoak desberdinak, pisu atomiko desberdinak dutelarik. Elementu desberdineko atomoak konbina daitezke substantzia konplexuak osatzeko. Nolakoa zen atomoa? Dalton-ek proposatu zuen esfera homogeneo bat zela.
Hortaz, elementu bakoitzak pisu atomiko berdina zuen atomoak zituen. Kimikariak, beraien esperimentuetan, joan ziren elementu berriak aurkitzen, eta hauen pisu atomikoak kalkulatzen. Denboran zehar, hainbat kimikari saiatu ziren elementuen taula bat osatzen bere propietateak azaltzeko, baina lehenengoa lortzen Mendeleiev izan zen, elementuak bere pisu atomikoaren arabera sailkatuz. 1869. urtea zen, gutxi gora behera Maxwell-ek bere teoria argitaratu zuen garaia. Elementuen taula hau aurrerapausu handia izan zen, baina elementu guztien propietateak ezin zituen azaldu. Gainera, bazeuden elementu berdinaren atomoak pisu atomiko desberdinekin, isotopoak, eta horien propietateak ezin ziren azaldu. Halabaina, isotopoek masa desberdina dute, baina propietate antzekoak! Hortaz, aurrerapausu handia izanagatik, oraindik elementuen taula ezin zen guztiz osatu. Atomoen propietateak ezin ziren guztiz azaldu.
Gauzak horrela, XIX. mendearen bukaeran, Thompson-ek izugarrizko aurkikuntza egin zuen: elektroia. Eta izugarrizkoa izan zen. Elektroiaren masa ezagutzen zen atomo txikienaren (Hidrogenoa) masa baino 2.000 aldiz txikiagoa zen! Hortaz, Dalton-en suposizioa, atomoak ezin zirela banatu, eta materiako osagai txikiena zirela, deuseztuta gelditu zen. Gainera, elektroiak karga negatiboa zuen eta atomoak neutroak ziren! Beraz, atomoen osagairen bat karga positiboa behar zuen, atomoa neutroa izateko. Galdera zaharrak berritu ziren. Nola zen atomoen egitura, karga positibo eta negatiboak zituen osagaiak kontutan hartuta? Galdera honi hurrengo post-ean erantzuten saiatuko naiz.
Laburbilduz, XIX. mende bukaera aldean, bai fisikariek bai kimikariek atomoen natura eta propietateak azaltzeko ikertzen zuten. Zientzia bakoitzeko ikerlariek, urteen poderioz, bere hizkuntza propioa garatuta zuten. Biek, halaber, gauza berdina nahi zuten azaldu, ezaguna egiten zitzaien hizkuntzarekin, fisikariek fisikeraz, eta kimikariek kimikeraz. Ikuspuntu desberdinetatik arazo berdina aztertzen zuten, eta batzutan gaizki ulertuak sortzen ziren bi komunitateen artean. Nork zuen arrazoia? Biek. Bi ikuspuntuak, azkenean, osagarriak zirelako. Arazo hau oraindik dago gaur egun. Disziplina desberdinek hizkuntza propioa garatzen joan dira arazo bat analizatzeko erabilitako ikuspuntuaren arabera. Garbi izan behar dugu zientzilariok ikuspuntu guztiak baliogarriak direla, eta ikuspuntu bat ez dela besteak baino garrantzitsuagoa. Zientziak aurrera egin dezan, elkar ulertu beharrean gaude, fisikariak, kimikariak, biologoak, geologoak eta matematikariak. Baina ez bakarrik hori, zientzia teknologia bihurtzen dutenekin ere elkar ulertu behar dugu, ingenieroak, informatikoak, arkitektoak, etab. Honek elkar errespetua eskatzen du, bestearen ikuspuntua ulertzeko. Eta apaltasuna, besteen lana behar den bezala aintzat hartzeko. Zoritxarrez, hau ez da beti betetzen. Zorionez, batzutan bai.

Oso ados azken paragrafo horrekin, horregatik saiatu behar dugu bere ustez, formazio zabala izan , "hizkuntz" hoiek interpretatu ahal izateko, baina batzutan zaila da hizkuntzen artean itzulpenak egitea!
ErantzunEzabatuGuztiz ados Xabirekin, zaila da batzutan elkar ulertzea. Baina gurea baino "hizkuntza" gehiago daudela konturatzen garenean, eta denek balio berdina dutela, aurrerapausu handia ematen dugu elkar ulertzeko. Formazio zabala behar dugu horretarako, baina elkar ulertzeko bidean formatzen gara. Honetan bai inor ez dela inoiz jubilatu behar! Bizitza guztian ikasteko gaude, aprobetxa dezagun.
ErantzunEzabatu