2015-03-27

Airbag

Denok badakigu airbaga zer den. “Airezko poltsa”, ingeleraz. Kotxeetan dugun segurtasun mekanismoa da. Talka baten aurrean, airezko poltsa bat puztu egiten da, eta horrek izan dezakegun kolpeetatik babesten gaitu, koltxoi baten moduan. Baina, nola demontre puzten ahal da poltsa bat horren azkar? Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan azaldu genuen hau. Erreakzio kimiko baten ondorioa da. Gainera, airbagak nola funtzionatzen duen hobeki ulertzeko, etxean esperimentua egiteko "errezeta" eman genuen. Eta, gainera, gonbidatu berezia izan genuen... Koldo Garcia, #KZJaia3-ko anfitrioia!













2015-03-22

Zergatik herdoiltzen da fruta?


Fruta mota batzuk, sagarrak, udareak, bananak... azala kentzean, denbora laburrean jaten ez badira herdoiltzen dira, iluntzen dira. Ez bakarrik fruta, patatekin, uhazekin, txanpiekin (eta ganba mota batzuekin ere) antzera gertatzen da. Zergatik gertatzen da hau? Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan azaldu genuen hau. Bi "dantzari" eta "txistulari" bat tartean daude. "Dantzariak" polifenolak eta oxigenoa dira. "Txistularia", polifenoloxidasa enzima. Musikarik gabe dantza egitea zaila den bezala, enzimarik gabe polifenol eta oxigenoaren arteko erreakzioa oso-oso geldoa da. Hiru osagai hauek, gu moreno jartzen gaituen melaninarekin batera, dira gure gaurko protagonistak.












2015-03-19

Finitu eta infinituaren paradoxa



Lagunak izatea beti ongi dago. Batzutan, faboreak eskatzen dizkizute eta ahal izanez gero, laguntzeko prest zaude. Beste batzuetan, ordea, faborea zuk eskatzen duzu. Lana zuk ematen duzu. Eta lagunak, bote prontoan eta enboskada batean harrapatzen badituzu, ezin dute ezetzik esan. Horrelako zerbait gertatu zitzaion nire laguna den Ivan Mendiorotz barañaindarrari. Bera Lizarraldeko Institutuan ematen ditu klase, eta bere ikasleekin #KZJaia3 -n parte hartzeko proposamena bota nion. Ezetz esateko eskusarik ez zitzaion momentuan bururatu, eta "marroia" hartu zuen, erronka hartu zuen. Hona hemen bere ikasleek  egin duten lana, bideoak eta guzti!

Egia ala gezurra?


Eguneroko bizitzan, zientziarekin zerikusia duten hainbat idei ederki errotuta ditugu. Egiatzat jotzen dugu, horien inguruan asko pentsatu gabe. Adibidez, askotan esaten da beroa batez ere burutik galtzen dugula, eta hori dela eta burua babestea oso garrantzitsua dela. Hori, egia al da? Mito batzuk ere hortik zehar dabiltza: mugikorren erradiazioak krispetak egin ditzakeela. Egia izanen ote da? Bestalde, erradiazio hauek gasolindegietan sutea eragin dezakete? Tximistak, bi aldiz erortzen dira leku berean? C bitamina, lagungarria al da katarroaz babesteko? ...