Fruta mota batzuk, sagarrak, udareak, bananak... azala kentzean, denbora laburrean jaten ez badira herdoiltzen dira, iluntzen dira. Ez bakarrik fruta, patatekin, uhazekin, txanpiekin (eta ganba mota batzuekin ere) antzera gertatzen da. Zergatik gertatzen da hau? Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan azaldu genuen hau. Bi "dantzari" eta "txistulari" bat tartean daude. "Dantzariak" polifenolak eta oxigenoa dira. "Txistularia", polifenoloxidasa enzima. Musikarik gabe dantza egitea zaila den bezala, enzimarik gabe polifenol eta oxigenoaren arteko erreakzioa oso-oso geldoa da. Hiru osagai hauek, gu moreno jartzen gaituen melaninarekin batera, dira gure gaurko protagonistak.
Honetaz eta gehiagotaz aritu ginen Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan. Zientzia eskola atala, 47:00 minututik aurrera:
Gai honetaz gehiago jakin nahi baduzue, "Gominolas de Petroleo" blogean informazio gehiago aurkitzen ahal duzue, beheko estekan hain zuzen ere:
-----------------------------------------------------------------
Egileak: Hiri Gorrian (@hirigorrian) eta Txoni Matxain (@TxoniMatxain)
-----------------------------------------------------------------
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina