Gaur sorpresa handia hartu dut. Uste nuen hau ez zela gertatuko. Egia esaten badizuet, ez nuen orain arte planteatu, baina gertatu da, eta zur eta lur gelditu naiz. Duela hilabete batzuk esan izan balidate, irudiko umearen esaldia aterako litzaidake. Pentsa dezakegu, euskeraz idatzitako blog baten irakurleak euskaldunak izanen direla, ez? Logika handia dauka honek, ezta? Pentsatzen ahal dugu agian, kasualitatez, euskalduna ez den norbait sartzen ahal dela, bilaketak egiterakoan blogaren edozein sarrera agertzen ahal delako. Baina, erratuta ez banago, hauek gutxienekoak izanen dira. Hortaz, goazen pentsatzera orain arte blogan sartu diren gehienak euskaldunak direla.
Gaur, Korrika 18 hasi den egunean, Kuantikari buruz idaztea baino, kuantika zabaltzeko erabiltzen dudan hizkuntzaz aritzeko gogoak ditut, blogarekin lotuta noski. Korrikaren inguruan sarrera berezi bat egitea otu zait ere bai, egun hauetan Euskal Herrian zehar korrika ibiliko garen pertsonok arnastuko dugun oxigeno molekulei buruz, alegia. Konkretuki, zein desberdintasun txikia dagoen zeluletan energia lortzeko balio digun O2 (tripletea) eta kaltegarria izan daitekeen O2 (singletea)-ren artean. Baina, oraindik kontzeptu dexente azaltzea falta zaidanez, hau beste baterako uztea egokiagoa iruditu zait. Honek ez du esan nahi Korrika 18 ez dudala buruan hau idazteko orduan. Hemendik doakizue korrika zaudeten eta eginen duzuen guztioi nire txalorik beroena!
Baina buelta gaitezen hasierako parrafoko erreflexiora. Hausnarketa sakon eta mamitsuaren ostean, (irudian pentsatzen ari nintzenean atera didaten argazkia duzue) blogaren irakurle gehienak euskaldunak izanen zirela nion. Badakigu euskaldunak munduan zehar sakabanatuta daudela, baina gehiengoa Euskal Herrian bizi da. Hortaz, espero genezake irakurle gehiengoa Euskal Herrikoa izatea. Hau da, nik Blogspot-ek ematen didan bisiten estatistikak ikusterakoan, irakurleen jatorria, batipat, Espainia eta Frantzikoa izatea. Kontutan hartuta Hegoaldean Iparraldean baino euskaldun gehiago bizi garela, garbi dago nondik sartu behar diren irakurle gehienak, ez? Baina euskaldunoi mundua ezagutzea gustatzen zaigu, munduari irekiak gaude, eta gaur egungo euskaldun gazte abenturazaleei gehitzen badiegu duela jenerazio batzuk emigratu behar izan zituzten euskaldunen ondorengoak, euskaldunak munduan zehar sakabanatuta gaudela ikusten dugu. Hortaz, pentsa genezake euskerazko blog bat munduko hainbat herrialdetatik irakurtzeko jendea egon badagoela.
Beste kontua da kontutan hartuta zein den blog honen tematika: Kimika kuantikoa. Kontutan hartuko bagenu duela urte batzuk nire Nafarroa maitearen Presidente ohiak esandakoa, inork ez luke hau irakurriko. Bai. Miguel Sanz-ek esan zuen kuantika ezin zela euskeraz iraikatsi, euskera ez baita gauza konplikatuak egiteko hizkuntza. Horra, zorionez oso erratuta zegoen! Pedro Miguel Etxenikek oso ongi erantzun zuen moduan, kuantika euskeraz irakasteko bi gauza dira bakarrik derrigorrezkoak: euskaraz jakitea, eta kuantikaz jakitea! Zorionez, Euskal Herrian bagaude bietatik zertxobait dakizkigun pertsonak, besteak beste, gure aurretik lan handia egin duten pertsona askori esker. Badoakie hemendik nire eskerrik beroenak jende horri guztiari!
Goian aipatu dudan sorpresa nondik dator? Uste baino bisita gehiago izan duelako blogak? Beno, hori arrazoietako bat da, baina gaurkoan, ez nagusia. Asuntoa ez da zenbat bisita, baizik eta nondik. Hara, ez dakit sinistuko didazuen, baina gaur bisitak sartzen diren 25. herrialde desberdina izan dut: Bulgaria. Badakit kasualitate hutsa izan dela, google-etik sartu egin delako eta seguraski bertze zerbait arituko zen bilatzen pertsona hau, baina ilusioa egin dit, zer demontre! 25. herrialdea! Zer pentsatuko ote luke nire presidente ohiak? Alboko irudian blogspot-ek estatistika egitean jartzen didan mapa ikus dezakezue. Bloga hasi zenetik, sarrera gehien egon diren 10 herrialdeak ikus daitezke bertan.
Herrialde hauetan, Alemanian, Suitzan eta Mexikon dauden euskaldunak ezagutzen ditut, eta baten batek bloga jarraitzen duela ere badakit. Erresuma Batuan, Euskal Herriko euskaldunak aparte, euskara maite duen ingelesdunak ere ezagutu ditut sare sozialen bidez. Baina Portugal, Errusia, Japonia... eta agertzen ez diren Malasia, Australia, Colombia, Argentina ... zur eta lur gelditu naiz jada 25 herrialdetik bisitak egon direla ikustean! Nire lankide batek txatetik egiten didan moduan: O_O gelditu naiz.
Badakit herrialde askotatik kasualitate hutsa izan dela, baina zer demontre, gaur Korrika 18 hasita, eta azken 50 urtetan Euskal Herrian Euskera sendotzen lan egin duen jendea buruan, gaur egun, beste esparru askotan bezala, Kimika Kuantikoari buruz euskaraz aritu gaitezke. Eta hori ez da gauza makala. Ni euskararen hedapenean nire hondar alea gehitzen ahaleginduko naiz, baina inoiz ez dugu ahantzi behar bertze pertsona askok jarritako harri mardulak. Perurenak berak ere altxatu ezingo zituen harri hauek dira gaur egun ni bezalako pertsona batek blog hau aurrera ateratzeko aukera ematen didaten zimenduak.
Bukatzeko, bi gauza: euskararen munduan eta zientzia euskaraz egiten eta zabaltzen dutenei, eta blog hau irakurtzen duzuen guztiei, agurrik beroenak hemendik! Eta, bestalde, herrialde hauetatik sartu den norbaitek irakurtzen badu hau, animatu eta utzi zuen komentariotxoa nondik sartu zareten erranez!
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

Nik ere ezagutzen dut O_O jartzen duen norbait.... Eskuminak Alemaniatik!! Aupa zientzia eta bizitza euskeraz!!!
ErantzunEzabatuKaixo Maite! Pertsona berdina izanen ote da? :-) Eskuminak Euskal Herritik eta eskerrik asko zure agurragatik! Aupa zientzia eta bizitza euskeraz! Orain idatziz, gutxi barru KORRIKA!
Ezabatu