2013-11-20

Gaur egunko Kimika, esperimentala? (II) Hiztegi berria

Artikulu sorta honen aurreko sarreran, ikusi genuen fisikariek eta kimikariek 1900. urtearen inguruan erreparatu zietela lehendabizikoz antzerako problema zientifikoei: Rutherfordek eta bertze batzuek (Bohr barne), 1910eko hamarkadaren hasieran plazaratu zituzten atomo eredu planetarioek izugarri eragin zioten garai hartako Kimikari. Horrela, Lewisek, eredu hauetan oinarrituta, lotura kimikoan elektroiak konpartitzen direlako kontzeptua zabaldu zuen 1916. urtean, bertze hainbat kontzepturekin batera. Urteetan garatutako “Hiztegi Kimiko” enpirikoari, Lewisek kontzeptu berriak gehitu zizkion.

2013-11-14

#KulturaZientifikoa 1. Jaialdia ospatzeko proposamena


(Achucarro BERC-ek egindako irudia)
2015-ko aktualizazioa: #KulturaZientifikoa 3. Jaialdia abian dugu jada. Edizio honetan, edonola.net bloga da anfitrioia, eta bertan topa dezakezue informazioa Jaialdian parte hartzeko. Animatu!!!!


Gaurkoan pozik natorkizue, jaialdi bat ospatzeko proposamenarekin. Jaialdi birtuala, sarean burutzekoa, Kultura Zientifikoaren inguruan. Mundu guztia gonbidatuta dago jaialdian parte hartzera, eta noski, bakoitzak aukeratzen du parte hartzeko modua, gorputzak eskatzen dion moduan: testuak idatziz, irakurriz, zabalduz, etab.


2013-11-07

#KulturaZientifikoa zuhaitza sarean haziko?

Irailaren 25ean, #KulturaZientifikoa ekimena burutu genuen sarean. Jakintza arlo desberdinetako irakasle eta ikasle (hezkuntza esparru desberdinekoak), ikertzaile, kazetari, dibulgatzaile, zientziazale, etab, bildu ginen #KulturaZientifikoa lorearen inguruan. Egun horretan, gure loretxoa ernaldu eta fruitua eman zigun sarean. Fruitu honek, euskal sarean hazi nahi du, #KulturaZientifikoa zuhaitza emateko. Lagunduko al diogu? Baiezkoan nago ni, ezta? Sarrera honetan, #KulturaZientifikoa ekimenaren jarraipena gertu dugula azaldu nahi dut, eta animatu nahi zaituztet ekimena prestatzen laguntzeko eta parte hartzeko.