2015-ko aktualizazioa: #KulturaZientifikoa 3. Jaialdia abian dugu jada. Edizio honetan, edonola.net bloga da anfitrioia, eta bertan topa dezakezue informazioa Jaialdian parte hartzeko. Animatu!!!!
Gaurkoan pozik natorkizue, jaialdi bat ospatzeko proposamenarekin. Jaialdi birtuala, sarean burutzekoa, Kultura Zientifikoaren inguruan. Mundu guztia gonbidatuta dago jaialdian parte hartzera, eta noski, bakoitzak aukeratzen du parte hartzeko modua, gorputzak eskatzen dion moduan: testuak idatziz, irakurriz, zabalduz, etab.

Ikasle, irakasle, kazetari, komunikatzaile, katalogatzaile, unibertsitate, batxilergo, DBH, DLH, euskaltegi, barnetegi, museo, elkarte, ikertzaile, ikerketa zentro, liburutegi, liburudendari, pertsona zein erakunde, etab, eta Kultura Zientifikoarekin interesatuta bazaude, ezin duzu #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia galdu.
Jaialdiaren inguruan, hainbaten artean osatu dugun lehenengo proposamena irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, mezu honen bukaeran dagoen esteka jarraituz. Abenduaren bukaera bitartean, proposamenaren inguruan duzuen iritzia, zer hobetuko zenuketen, eta abar, emateko aukera izanen duzue. Jaialdia, urtarrilaren 8tik martxoaren 31a bitartean burutuko da.
(Nota berria: #KulturaZientifikoa 1. Jaialdiaren blog anfitrioia Zientzia Kaiera da. Bertan, #KZJaia kategorian, Jaialdiaren jarraipena ikus dezakezue. Bertan, anfitrioi moduan egindako ekarpenak, eta bertze blogetan egin diren ekarpenekin batera egindako laburpenak ikus ditzakezue. Bertzalde, Twitter-en eta Facebooken ere ekarpenak azkarrago jarraitzen ahal dituzue, Zientzia Kaieran aipatzen den moduan).

Jaialdiarekin bat egiten baduzue, zuen atxikimendua ere gehitu dezakezue. Gogoan izan, Jaialdi guztietan bezala, bakoitzak nahi duen moduan parte hartzen duela. Hortaz, atxikimendua emateak ez du inor deustara behartzen. Ez izan inolako kezkarik Jaialdia bultzatzen duzuela erakusteko, eta jaialdiaren antolakuntza hobetzeko izan ditzakezuen ideiak partekatzeko. Horretarako, dokumentuan bertan iruzkindu dezakezue, ala dokumentuan ematen diren helbideetara zuen mezua helarazten ahal duzue. Guztion artean jaialdi bikaina antolatuko dugu, eta ederki disfrutatuko dugu #KulturaZientifikoa zuhaitza sarean hazten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina