Artikulu sorta honen aurreko sarreran, ikusi genuen fisikariek eta kimikariek 1900. urtearen inguruan erreparatu zietela lehendabizikoz antzerako problema zientifikoei: Rutherfordek eta bertze batzuek (Bohr barne), 1910eko hamarkadaren hasieran plazaratu zituzten atomo eredu planetarioek izugarri eragin zioten garai hartako Kimikari. Horrela, Lewisek, eredu hauetan oinarrituta, lotura kimikoan elektroiak konpartitzen direlako kontzeptua zabaldu zuen 1916. urtean, bertze hainbat kontzepturekin batera. Urteetan garatutako “Hiztegi Kimiko” enpirikoari, Lewisek kontzeptu berriak gehitu zizkion.
Lewisen eredua, hala ere, kualitatiboa zen. Molekula askoren egitura deskribatzeko balio izan zuen, baina bere ahalmen kuantitatiboa txikia zen. Horretaz gain, hainbat fenomeno fisiko (espektro atomikoak eta argiaren uhin/partikula izaera adibidez), ezin ziren aurretik aipaturiko atomo eredu “planetarioen” eta onartuak ziren Teoria Fisiko Klasikoen bidez azaldu. Gaurko sarreran, mundu mikroskopikoan gertatzen diren fenomeno fisiko “berezi” hauek azalduko zituen Teoria Fisiko berriari buruz arituko gara, eta honen inguruan sortutako hiztegi berriari buruz ere.
Jarraitu irakurtzen Zientzia Kaieran
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina