2013-04-29

Unibertsoaren eskalak

Blog honetan atomoa, elektroia, protoia, gamma-izpiak, mikrouhinak etab. aipatu ditugu. Baina, konsziente gara hauen tamainaz? Gaurkoan, Unibertsoaren eskalak ikusiko ditugu. Giza tamainan oinarrituta, gure "munduan" ikusten ditugun gauzen eskala kontutan hartuta, tamaina jeitsiz joanen gara, quark-en tamaina eta txikiagoetara. Mundu mikroskopikoaren tamaina ez da "kontrolatzen" ez dugun bakarra, tamaina handiak (eguzkia, galaxiak etab) handiegiak dira, eta ez gara konturatzen bere tamainaz. 

2013-04-24

Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa eta Olentzeroren mozkorra

Elektroiek sekretu bat gordeta zutela ikusi genuen, alegia, ez zirela bakarrik partikulak. Uhin/partikula dualtasuna dute, argia (fotoiak) bezala. Baina, sekretu bat izanda, nork esaten digu sekretu gehiago ez dituela gordeta? Gaurko sarreran, elektroiaren uhin/partikula izaerak eragiten duen ondorioetako bat ikusiko dugu: Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa. Printzipio hau ulertzen, gaurkoan, gabonak ez izan arren, Olentzero datorkigu... Ez duzu ikusten nola Olentzerok laguntzen ahal digun honekin??? Irakurri gaurko sarrera eta ulertuko duzu... ala ez.

2013-04-22

Coulomb Eztandak: Fusio hotzarako bidea?


Izen berezia bai eztanda mota hauenak, ezta? Baina, zer dira? Nondik datorkio bere izen berezi hau? Goazen hau guztia pausuz-pausu ikustera. Charles Augustin de Coulomb XVIII. mendean bizi izan zen fisikari frantziar bat zen. Bere lanetan famatuenetakoa, bi kargen arteko elkarrekintza deskribatzen zuen legea lortzea izan zen. Gaur egun, badakigu zeinu berdineko bi kargek (+ zein -) elkar aldaratzen dutela, eta aldiz, zeinu kontrakoek elkar erakartzen dutela. Coulomb-ek lortu zuen elkarrekintza hauen nondik norakoak ulertzea. Hortaz, Coulomb eztandak ulertzeko lehen pista lortu dugu. Murgil gaitezen pixka bat gehiago mundu honetan...

2013-04-20

Atomoaren egitura kuantikoa I

Aurreko sarreretan, ikusi genuen nolakoa zen atomoaren egitura. Nukleo batez osatuta dago (protoiez eta neutroiez), eta honen inguruan elektroiak bueltaka. Bertan, ikusi genuen elektroiek ezin zutela edozein energia izan, bakarrik baimendutako energia maila batzuk okupatzen ahal zituztela. Horrela, elektroiek fotoiak absorbatzean, energia maila batetik bestera egin dezakete salto. Baina, absorbatutako fotoiaren energiak zehazki bi energia maila elektronikoen artean dagoen diferentzia izan behar du, ez gehiago ez gutxiago. Ikusi Argiaren natura eta Kuantikoa hitzaren jatorria hau gogoratzeko.

2013-04-19

Ikertzaile berriak prestatzen. Norbait animatzen?

Gaur egun, ikerketa zientifikoaren munduaren zeruan, hodei beltzak biltzen ari dira. Ezkortasuna nagusitzen ari da. Testuinguru honetan, nola erakarriko ditugu gazte berriak? Ikasleak, karrera bukatzerakoan, ikerketan murgiltzeko alizienteak izanen dituzte? Kezka hauek ditut buruan, beste batzuen artean. Baina, Kimika Esperimentala nagusi den fakultatean egonda, Kimika Kuantikoaren mundura ikerlariak erakartzeko arazoak eduki ditugu beti. Honi aurre egiteko, umorea eta baikortasuna izan da gure tresna nagusia. Hauetaz baliatzen saiatuko naiz, mundu hau (ikerketarena orokorrean) zoragarria dela islatzen saiatzeko. Hodei beltzen artean, eguzkia nagusituko da.

2013-04-10

Kuantika Aplikatua: Metanoa, gas baliotsua


Gaurkoan, gure ikerketa taldean defendatu den azken tesiaren inguruko sarrera bat dakarkizuet. Konkretuki, Oier Lakuntzaren tesiaren inguruan (tesi osoa hemen ikusten ahal duzue). Oierrek metanoa aktibatzeko prozesua aztertu zuen, beste molekulen sintesian zein H2-ren produkzioan oso garrantzitsua den prozesua (irudian metano gasaren simulazioa ikusten ahal duzue). Sarrera honekin hasiera ematen diot taldean defendatu diren tesien inguruko sarrerei, "Gure Ikerketa" eta "Aplikazioak" kategorietan sailkatuko direlarik. Denborarekin, tesi honen zein beste guztien inguruko sarrerak gehitzen joanen naiz. Taldean defendatu diren tesi guztiak hemen ikusten ahal dituzue. Batzuk, ikusten ahal duzuen moduan, pdf formatoan jeisten ahal dituzue (nirea barne).

2013-04-09

Gamma Izpiak

Gamma izpiak erradiazio elektromagnetiko energetikoenak dira. Uhin-luzera oso laburra dute, nukleo atomikoaren tamainakoa, gutxi gora behera. Oso bero dauden gorputzek irradiatzen dituzte, izarren kasu (10 milioi gradu baino beroago dauden gorputzek). Bestalde, hainbat prozesu astronomikoetan (supernoben formazioak, zulo beltzen talkak etab) sortzen dira. Baina ez gara Espaziora joan behar gamma-izpiak generatzen dituzten prozesuak aurkitzeko. Lurran bertan, generatzen dira modu naturalean.


2013-04-07

Fulerenoak


Gaur sarrera berri bat egiteko intentzioa neukan, zin dagizuet. Baina, nekea dela medio, ez daukat modurik behatzek buruari kasu egiteko. Saiatzen naiz aginduak bidaltzen, baina behatzek ez dute kasu egin nahi. Hau dela eta, nire lehenengo dibulgazio saiakera aprobetxatzea otu zait. Duela urte batzuk dira Elhuyar aldizkarian publikatu zela, lagun bat (Alaitz Imaz) eta biok idatzi genuelarik. Fulerenoen inguruko artikulua zen. Gaur egun beste karbonozko materiala bihurtu zaigu famatua, grafenoa, eta horren inguruan bertze egun batean idatziko dut. Gaurkoan, fulerenoak dakartzat. Aurreko batean ere aipatu nituen, kuantikak duen predikzio ahalmena irudikatzeko. Horra, utziko zaituztet dagoeneko fulerenoekin

2013-04-02

Erradiazio elektromagnetikoaren eragina


Blog honetan dagoeneko ikusi dugu argiaren natura kuantikoa (hemen eta hemen). "Argi" gelditu zen moduan, argia erradiazio elektromagnetikoa da. Baina, erradiazio elektromagnetiko guztia, berdina al da? Erantzuna EZ da. Erradiazio mota guztiek partikula bat asoziatuta dute: fotoia. Baina, partikula honen energiaren arabera, erradiazio mota desberdinak aurkitzen ahal ditugu. Eta erradiazio mota bakoitzak eragin desberdina du materiarengan, orokorrean, eta pertsonengan, partikularki. Garbi dago zenbat eta energia gehiago eduki, eragin handiagoa (ala kalte gehiago) eranginen dutela.


Goxoki Kuantikoak


Orain arte, blogean idatziriko sarrerak luze joan zaizkit. Sarrera bakoitza irakurtzean, betekada kuantikoa izan duzue batzuk. Koadrila zein familia bazkaritan bezala, bapo, ederki asetuta, geldituko zineten. Gehiegi, beharbada. Batzuk nahiago duzue ordu artean zerbait pikatu, otorduetan gutxiago jateko, agian. Nork ez du gustoko goxokiren bat jatea noizean behin? Gustora jaten da eta ez du betetzen... Era berean, kuantikazko betekada gehiegi ez izateko, kuantikazko goxokiak egitea pentsatu dut, beste moduan esanda, sarrera laburrak.