Elektroiek sekretu bat gordeta zutela ikusi genuen, alegia, ez zirela bakarrik partikulak. Uhin/partikula dualtasuna dute, argia (fotoiak) bezala. Baina, sekretu bat izanda, nork esaten digu sekretu gehiago ez dituela gordeta? Gaurko sarreran, elektroiaren uhin/partikula izaerak eragiten duen ondorioetako bat ikusiko dugu: Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa. Printzipio hau ulertzen, gaurkoan, gabonak ez izan arren, Olentzero datorkigu... Ez duzu ikusten nola Olentzerok laguntzen ahal digun honekin??? Irakurri gaurko sarrera eta ulertuko duzu... ala ez.
Udazkeneko egun hartan Olentzero Imotz bailaran (Nafarroan) zebilen, ikatza egiteko egur egokien bila. Konkretuki, Erasoko basoetan, haran honen herrietako batean. Erasotik Erga mendian zuen etxera joanen zen lotara. Badakizue Olentzerok ardoa duela gustoko, eta egur bila zebilela, noizean behin tragoxka bat botatzen zion bere zahagiari. Arratsalde hodeitsu hartan, etxera joateko ordua heldu zitzaion. Mendian gora zihoala, atsedena hartu zuen Erasorantz begira.
"Bista honek tragoxka bat merezi du..." pentsatu zuen zahagia ahora eramaten zuelarik. Egun hartan Olentzero oso pozik zegoen, egur asko aurkitu baitzuen ikatza egiteko. Poztasun egoera honetan, etzen konturatu ohikoa baino gehiago edaten ari zela. Mendian gora, malda ederrak egonik, atseden dexente egin zituen gure Olentzerok, geldialdi bakoitzean tragoxka bat botatzen zuelarik. Erasotik Aginagara pasatzean, bertan dauden gaztainondoetan merienda hartu zuen, eta zahagia hustu zuen. Horrela, etxetik gertu zegoela, bere eskuari so egin eta...
behatzak non zeuden zehazteko gai etzen! "Hara, ardoarekin pasatu naiz" pentsatu zuen, etxea bistan zuela (goiko irudian eskuinean). Siesta ederra bota ondoren, ardoaren efektua pasata, bere gauzetan pentsatzen ari zela Sakana aldera begira, eskuaren irudia berriro bueltatu zitzaion burura, inkonszienteak mezu bat bidaltzen ziolarik. "Haraaaa! Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa ulertu dut!"
Olentzerok bazekien elektroia uhin/partikula dela. Hau da, elektroia uhin bat asoziatuta duen partikula da. Nahiago baduzue, partikula bat asoziatua duen uhina. Elektroia libre mugitzen bada, konturatu zen Olentzero, uhin honek bere mugimenduari buruzko informazioa ematen digu, konkretuki, bere momentu linealari buruz. Nahiago baduzue, bere abiadurari buruz, momentu lineala masa bider abiadura besterik ez da eta. Baina, zer esaten digu bere posizioari buruz? Deus gutxi! Elektroia edonon egon daiteke! (Ikusi bideo laburra hau ulertzeko)
"Kontxo, bere abiadura baldin badakit, bere posizioa ezin dut jakin. Nola jakin dezaket bere posizioa? " pentsatu zuen Olentzerok "Elektroia non dagoen ikusteko, derrigorrez argia bidali behar dut... konkretuki, bere uhin-luzera elektroiaren tamainakoa duen fotoia". Posizioa guztiz zehazteko, energia altuko fotoi bat baino gehiago bidali behar zirela konturatu zen. Baina, kasu honetan, bi partikula hauek uhin/partikula izaera dutenez, fotoi asko bidalita, elektroiaren uhinarekin elkarrekintza izanen dute, hau lokalizatuz. Fotoi asko bidalita, hortaz, elektroia non dagoen zehatzago jakin dezakegu, baina, orduan, ezin dugu jakin zehaztasunez bere abiadura. Hortaz, hemen dugu Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioa. Modu sinple batean adierazita:
QuimiTube-ko bideo honetan ere azalpen sinple bat ikus dezakezue (formula sinple batzuk barne).

" Edozein partikula azpiatomikoren posizioa eta momentua
(abiadura) ezin dugu zehaztasun osoz jakin aldi berean "
(abiadura) ezin dugu zehaztasun osoz jakin aldi berean "
QuimiTube-ko bideo honetan ere azalpen sinple bat ikus dezakezue (formula sinple batzuk barne).
Olentzero konturatu zen, hortaz, elektroiaren posizioari buruz probabilitate kontuekin ibiltzen garela. Honek bere esku mugikorra ekarri zuen burura... Behatzen posizioa zehazterik ez zuen unean, bazekien gutxi gora behera non egonen ziren, non zen behatzak egoteko leku probableena. Noski, bere eskutik oso urruti etziren egonen! Kasu honetan, ardo nafar goxoaren eragina izan zen, baina elektroiaren eta beste partikulen kasuan, berezko propietatea zen. Hor dago desberdintasuna.
Naturaren printzipio honek mundua ikusteko moduan izandako eragina izugarria izan zela konturatu zen Olentzero. Baina, Sakana aldera begiratzen zuen bitartean, eguzkia ia izkutatuta zelarik, beste egun baterako kontuak zirela pentsatu zuen. "Nahikoa egin dut gaur, printzipio hau pixkat gehiago ulertzen dut. Inplikazioak ulertzeko, agian Arabar Errioxara joan beharko naiz, zahagi batekin ez dut nahikoa izanen eta".

Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina