2014-01-30

Molekulak, mendigoizaleak ala txirrindularitzazaleak?

Mendia beti gustatu izan zait. Txikitan, herri txikietan eman nuen bizitza, Irurtzunen eta Erason, Imotz bailarako herrian (irudian). Mendiz inguratuta, eskualdeko errepideak pasatzen ziren bertatik bakarrik, trafiko gutxi zegoelarik. Hortaz, mendiaz eta txirrindulaz disfrutatzeko zonalde aproposa. Haurtzaro eta nerabetasunean, mendiarekiko eta txirrindularitzarekiko afizioak barneratu nituen. Gero, molekulekiko afizioa garatu nuen, Kimika ikasterakoan. Hiru afizio hauek, elkarrekiko independienteak izan arren, lotura estua dute. Bai, molekulek ere bai. Gaurkoan, lotura hau ikusiko dugu.

2014-01-13

Elektroien bitxikeriak

Aurreko batean, elektroien izkutuko sekretuetako bat ikusi genuen. Alegia, elektroia (eta materia osatzen duten beste partikulak), fotoiak (erradiazio elektromagnetikoa) bezala, aldi berean uhinak eta partikulak direla. Beste batean, elektroiek ere tunel efektua ematen dutela ikusi genuen. Hau da, kasu batzuetan posible dute "pareta" bat zeharkatzea. Hauetaz aparte, elektroiek ere beste sorpresatxo batzuk gordeta dituzte. Gaurkoan, elektroiek atomo eta molekuletan duten bitxikeri bat ikusiko dugu. Gure tamainako munduan ikusten ez dena.

2014-01-10

Zientifikoki esanguratsuak diren berriak

Blogean beti euskaraz idazten dut, eta horrela izaten jarraituko du. Hala ere, horrek ez du esan nahi bertze blog, webgune, ala aldizkarietan beti euskaraz arituko naizenik. Mapping Ignorance eta Función de Jota blogetan, adibidez, ingeleraz eta gazteleraz aritu izan naiz ekarpen banarekin. Aukera eta denbora izanda, berriz ere errepikatuko nuke bertan, ala bertze lekuren batean. Elkarlana baliatuz, projektu eta aukera berriak sortzen dira, eta horretaz gain, dibulgazioa zabaltzen da. Gaurkoan, gazteleraz egindako bertze kolaborazio bati buruz arituko natzaizue.

2014-01-08

Gaur egungo Kimika, esperimentala? (III) Kimika Kuantikoaren Jaiotza

Artikulu sorta honen bigarren atalean Mekanika Kuantikoak Kimika azaltzeko beharrezkoak ziren ekuazioak ematen zizkigula ikusi genuen. Hau horrela izanda, bi arazo nagusi topatu genituen. Alde batetik, ekuazio hauek oso konplexuak ziren ebatziak izateko, eta bestetik, zaila zen Mekanika Kuantikoak sortutako hiztegi berria Kimikako hiztegi enpirikoarekin uztartzea. Gaurko artikulu honetan, aztertuko dugu zientzialariek arazo hauei nola aurre egin zieten 1920-1940 tarteko bitarteko hamarkadetan. Aurrerapen gisa, esanen dugu ekuazioen arazoari irtenbidea aurkitzen zihoazen heinean, hiztegiaren arazoa ere konpontzen zihoala, lehenak bigarrena zekarrelarik.


2014-01-06

Kimika Fisikoa II, #KZJaiarekin bat!

#KulturaZientifikoa 1. Jaialdia hastear da. Jaialdi birtual honetan, esparru desberdinetako kideak parte hartzera gonbidatuta gaude, besteak beste, Unibertsitateko irakasle eta ikasleak. Hau aprobetxatuz, UPV/EHUko Kimika Fakultatean, Kimika Graduko 3. mailan ematen den Kimika Fisikoa II-ko ikasle eta irakasleak ekimenean parte hartzeko ideia dugu. Azterketak eta praktikak uzten diguten heinean, lan batzuk planteatu ditugu, ekimenean partekatzeko. Batzuk 1. Jaialdian, eta beste batzuk honen ondoren etorriko diren Jaialdietan.