2014-01-08

Gaur egungo Kimika, esperimentala? (III) Kimika Kuantikoaren Jaiotza

Artikulu sorta honen bigarren atalean Mekanika Kuantikoak Kimika azaltzeko beharrezkoak ziren ekuazioak ematen zizkigula ikusi genuen. Hau horrela izanda, bi arazo nagusi topatu genituen. Alde batetik, ekuazio hauek oso konplexuak ziren ebatziak izateko, eta bestetik, zaila zen Mekanika Kuantikoak sortutako hiztegi berria Kimikako hiztegi enpirikoarekin uztartzea. Gaurko artikulu honetan, aztertuko dugu zientzialariek arazo hauei nola aurre egin zieten 1920-1940 tarteko bitarteko hamarkadetan. Aurrerapen gisa, esanen dugu ekuazioen arazoari irtenbidea aurkitzen zihoazen heinean, hiztegiaren arazoa ere konpontzen zihoala, lehenak bigarrena zekarrelarik.


Hortaz, lehenik eta behin, ekuazio konplexuegien arazoari eginen diogu so. Ekar ditzagun gogora lehenago hiru gauza: Kimika, orohar, molekulen zientzia da, eta molekulak atomo bat baino gehiago elkartzean sortzen dira. Atomoak positiboki kargatuta dagoen nukleoak eta bere inguruan mugitzen diren eta karga negatiboa duten elektroiek osatzen dituzte. Atomoen masa gehienbat nukleoan dago (nukleo arinenak elektroiak baino 2000 aldiz handiagoa den pisua du).

 Jarraitu irakurtzen Zientzia Kaieran



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina