Schrödinger fisikaria mekanika kuantikoaren garapenean su eta gar aritu zen. Argi dago izugarrizko meritua izan zuela bere izena daraman ekuazioa plazaratzean, bertze ekarpenekin batera. Dena den, bide hau guztia ez zuen bakarrik egin, eta meritua teoria honen garapenean lan egin zutenen artean banatu behar dugu (Heisenberg, Einstein, Curie, Bohr, eta abar). Zientzialari hauek guztiok onartutako Mekanika Kuantikoaren oinarri matematiko sendoak ezarri zituzten. Hala ere, ekuazioen interpretazioan ez zen horrelako adostasunik lortu! Esparru honetan kokatu behar dugu Schrödingerrek famatua egin zuen katua, Schrödingerren katua.
Dudik gabe, orduak eta orduak hitz egiten eta eztabaidatzen egon gintezke gaiaren inguruan. Agian, bertze egun batean honi buruz idatziko dut, sakonago. Baina gaurkoan audio bat dakarkizuet, gaiaren inguruan, Urtarrilaren 9an Norteko Ferrokarrillan Guillermo Roak eta biok esandakoak. 22 minutu inguruko audioa da, eta irudietan ikus dezakezuen bezala, ederki pasa genuen. Bai, istorio hauekin ere dibertitzerik badago!
Erran beharra dut normalean ni agertzen naizen argazkiekin ez naizela biziki pozik gelditzen, baina hauekin nahikoa konforme gelditu naiz. Willy artista hutsa da, ez bakarrik mikroen atzean! Eskerrak niri ez didan kamararik utzi... Bertzerik gabe, hor duzue
Schrödinger eta katu bat kutxa batean
-----------------------------------------------------------------------------------
-----------------------------------------------------------------------------------
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.
Argi dago, Txoni, irizpide kaskarra duzula argazkilaritzan. Argazkilari txarra baino txarragoa naiz ni. Hor ikusten diren argazkiak enfokatuta ikusten dira txikian jarri dituzulako... jaja. Nire alde esango dut elkarrizketa egin bitartean egindako argazkiak direla, eta hori zailagoa da, jaja. Elkarrizketa ona!!! Dagoeneko erantzun batzuk eragin ditu. Pozik nago. Zu bai Schrödingerren Txoni zara... aldi berean kuantiko eta dibulgatzaile!!! Txoni handi hori!!!
ErantzunEzabatuWilly
Epa Willy!!! Ziurrenik irizpide oso kaxkarrak ditut argazkilaritzan. Hala da, bai. Argazkiak ongi esaten nuen nire burua ez-itsusi ikusten nuelako, ez kalitate handikoak zirelako. Hori bai, zure mezua irakurri eta gero konturatu naiz ez naizela itsusi atera horregatik, kalitatea txarra delako. Kalitate onean, errealitatea ikusiko litzateke!!!!! :DDDDD
ErantzunEzabatu