Abentura hauek ez dira kimika kuantikoan bakarrik gertatzen, orohar, ikerlari guztiok antzeko bizipenak izaten ditugu eta. Denetarik egoten da, kongresuak, kolaborazio bidaiak, gure lana publikatzeko abenturak etab. Oraingoan, Gironako abentura kontatuko dizuet.
Aurreko igandean, Iruñeatik abiatu nintzen nire lankide den Fernandorekin Hondarribiko aireportura. Bertan, Mariorekin topatu eta elkarrekin hartu genuen hegazkina Bartzelonara. Han hasi zen astebeteko abentura polita. Hor ginen, Donostiako Kimika Fakultateko hiru kimikari teoriko, baina hiruak kanpotarrak. Nafarra, madrildar euskaldunberria eta kubatar "umeuskalduna". Fernando Madriletik etorri zitzaigun, Suedian bi urteko eskala egin ondoren, eta Mario Kubatik, Errusia eta Alemanian egon ondoren. Ikusten duzuenez, ikerketa munduan ez dakigu askotan non bukatuko dugun gure bizitza egiten. Euskaldundu zaigu gure Fernando, baina gaixoak, a ze lioak hartzen dituen gure euskalkiekin! Mario, aldiz, eskusak jartzen ditu euskera ez ikasteko, zahartua dagoenez, bere buruak ezin duela... etab. Baina, bere alabatxoarekin ikasitako euskera kontrolatzen du, horregatik "umeuskalduna" dela diot. Aireportura bueltatuta, hor hasi zen gure abentura. Hiru lankide eta lagunak Gironako bidean.
Zertara etorri ginen bada Gironara? Bertako Unibertsitateko Kimika Konputazionaleko taldeko kideekin kolaborazio eder bat daukagu, metodo berri baten garapenean. Eta honen inguruan, esparru desberdinetan egiten ari garen aurrerapenak erakusteko hiruok txarla bana eman behar genuen, eta hemendik aurrerako nondik norakoak definitu behar genituen hemengo jendearekin. Metodoa Orbital Naturalen Funtzionalaren Teorian oinarritzen da, eta Mario kubatarrak garatzen du. Tipo honen gaitasun fisikomatematikoa izugarria da, berak garatzen du teoria, formula guztiak, eta gero programatzen ditu. Besteok egiten duguna bere teoriak aplikatzea da, molekulen propietateak eta erreaktibitatea analizatzeko. Gironako jendea oso ona da programatzen ere bai, eta programa azkartzen, paralelizatzen etab laguntzen digute. Kalkulu hauek egiteko ordenadore potenteak behar dira, eta hau dela eta Mare Nostrum-en kalkulatzeko projektuak idatzi behar dira. Superordenadore hau Europako potenteenetako bat da. Hortaz, Mariok bere txarla teorikoa eman zuen, eta Fernandok eta nik aplikazio kimikokuantikoak azaldu genituen. Projektuak definitu ditugu, lana banatu, eta egia esan, zentzu honetan oso produktiboa izan da. Eduard, Eloy eta Pedro Gironako jendearen laguntza izugarria da projektu hauek aurrera ateratzeko.
Egun batzuk lan eta lan ibili ondoren, Mariok bere txarla asteartean eman zuen. Gauean, lasai asko ibili ginen garagardo batzuk botatzen. Eduard-ek taberna bat gomendatu zigun, eta hara joan ginen. Barrara hurbildu, eta gure artean komentatu genuen zerbait euskeraz. Kamarerak entzun zigun, eta geroxeago jabea hurbildu zitzaigun, ea nongoak ginen, bera euskalduna zela ere bai, Amurriokoa. Euskaldunak edonon gaude! Gutxi izanen gara, baina harrien azpitik ateratzen gara nonnahi! Taberna horretan lasai hitz egiten hasi ginen hirurok. Garagardoak joan, garagardoak etorri, eta elkarrizketaren maila igotzen hasi zen. Bapatean, hiruok eztabaida batean ginen: ikerlariak zer gara? burgesak, proletarioak ala deus ez? Ondorio marxista zera da, intelektualak garela eta gu ez gara klase sozial batekoa, baizik eta kapa sozial baten parte gara, intelektualitatea. Toma ya! Momentu horretan, garagardo batzuekin, ez zirudien ba! Eta hor ginen, hiru kimikari kuantiko horri buruz hitz egiten. Fijatu zaitezte, kimikari kuantikoak ez gara benetako kimikariak beste kimikarientzat. Hauek fisikariak ala matematikariak kontsideratzen gaituzte. Baina hauentzat gu kimikariak gara, ez daukagu beraien maila. Asko programatu behar dugunez, informatikaz ere jakin behar dugu, baina ez gara informatikoak hauentzat. Hortaz, ez kimikari, ez fisikari, ez matematikari, ez informatiko, eta gainera, ez burges ez protelario!!! Musika talde on batek abesten zuen moduan "No somos nada!". Zer eginen zaio, behintzat gure buruekin gustora gaude.
Esan beharra dago gure Mario probokatzaile hutsa dela, umore onez dagoenean eta adarra jotzeko asmoz noski, beti brometan. Futbol kontuetan asko gustatzen zaio jendeari adarra jotzea, eta noski, hemen Katalunian Barça-koak dira. Partidu bat elkarrekin ikusi genuen, hemengo lagun Barçazaleekin, eta bera, noski, Espanyolekoa zen. Eskerrak ezagutzen gaituzten! Baina, aldi berean, Fernando zegoen, eta hau Madrilzalea da! Berarekin, Barçazalea da betidanik. Eta nirekin, Athleticzale, ni Osasunaren jarraitzailea naizelako. Horra, eskerrak gure lagun Gironatarrak ezagutzen gaituzten, baina batzutan, gaixoak, entzun behar izan zuten Barçak partidua ez zuelako irabazi... Ez dakit nola onartzen gaituzten hemendik! Gainera, katalanentzat garrantzitsua den hizkuntzarekin ere adarra jotzen zien (beti ere maitasunetik!) eta esaten zien katalanera gaztelera bezalakoa dela, baina bukaerako letra kenduz. Horrela, hasi zen hitz egiten "katalanez" eta batzutan asmatu ere bai! Lagunek parre egiten zuten, baina begirada zorrotzekin, adarra jotzea bere kontra bihurtu zen, eta bere izenarekin aplikatuta, gure Mario Mari Pili bihurtu zen! Eta horrek ez zion horrenbesteko graziarik egin gure Mari Piliri! Hori bai, Donostiara bueltan mote berriarekin geratu da!
Laburbilduz, post honekin gauza batzuk erakutsi nahi ditut:
1. Gure lanerako ezinbestekoa da beste taldeekin dugun harremana eta kolaborazioa, eta horregatik bidaiatzea tokatzen zaigu.
2. Bidai hauetan normalean ordu asko sartu behar ditugu lanean, denbora aprobetxatu behar delako.
3. Asko lan egin arren, kimikari kuantikoak ez gara horren frikiak! Bizitza soziala ere egiten dugu, eta lanetik kanpo ez gara lanaz aritzen, batzuk uste bezala.
Bukatzeko, erreflexio bat bota nahiko nuke. Kolaborazioa ezinbestekoa da, eta batzuetan afinititate pertsonal gutxi dugun pertsonekin tokatzen zaigu kolaboratzea. Baina kasu honetan ez da horrela. Oso gustora egon gara hemen, denbora daramagu beraiekin lanean, eta afinitate handiko pertsonekin, barre-ak eta garagardoak konpartitzen dugun jendearekin, askoz ere hobekiago egiten da lana. Benetan, ezin nuen pentsatu astebetean horrenbesteko lana aurreratuko genuenik. Aupa Gironako lagunei! Lana aurrera doan heinean, bueltan izango gara eztabaidarekin jarraitzeko! Bukatzeko, agurtzeko argazki bat hango eta hemengo lankide batzuekin. Barkatu ateratzen ez direnei!
Zientziaren alderik politenetarikoa: jendea ezagutu eta lagun artean eta garagardo inguruan ideiak konpartitu! :)
ErantzunEzabatuArrazoi osoa daukazu Maite. Momentu horietan sortutako ideia asko hor gelditzen dira, baina beste askok aurrera egiten dute, eta garagardoak konpartitzen sortzen den afinitate pertsonalak asko laguntzen du lana aurrera ateratzen. Azken finean, gustora zauden norbaitekin askoz ere errexago egiten da lan, eta gauzak modu naturalean ateratzen dira. Gainera, taberna giroan lankideen eta beste zientzilarien beste alde pertsonalak ere ateratzen dira, eta hori elkar ezagutzeko derrigorrezkoa da.
EzabatuBisitaldi polita honetan "intelektualismo kuantikoa" sortu duzue.
ErantzunEzabatuBai abaritz! Arrazoi osoa daukazu! Uhin/partikula dualtasuna bezala, gure kasuan protelario/burges dualtasuna daukagu. Azkenean, ez proletario ez burges, kuantikooi intelektualtasuna bakarrik gelditzen zaigu. Eskerrik asko aportazioagatik!
Ezabatu