Ion Abad, Mikel Arranz, Asier Goitia eta Beñat Txueka.
Mundu kuantikoa lege fisiko ezberdinek arautzen dute klasikoarekin alderatuz. Mundu kuantikoa, molekulen, atomoen, eta partikula azpiatomikoen mundua, deskribatzen duen teoria, Mekanika Kuantikoa da. Teoria honen ekuazioak ezagunak dira, baina gehienetan, ekuazio hauen soluzio zehatzak ezin dira lortu. Hori dela eta, ekuazioen soluzio hurbilduak bilatzen dira fisikan eta kimikan. Hala ere, ekuazioetatik ikasteko beste bide bat ere badago. Soluzio zehatza duten eredu idealak erabil daitezke. Eredu ideal hauek ez ditugu naturan aurkituko, baina naturan gertatzen diren hainbat fenomeno ulertzeko baliogarriak izaten zaizkigu. Bi eredu oso sinpleetan oinarriturik, kuantizazioaren natura azalduko dugu gaurkoan.