2013-06-04

#ZientziaEuskaraz ala #KulturaZientifikoa ?

Aurreko astean, #FísicaCuántica "hashtag"-a (etiketa) Twitter-en mundu mailan Trending Topic (joera nagusia) izatearekin batera, airera bota nuen erronka bat. Posible litzateke horrelako zerbait euskaraz lortzea? Gaurkoan, izandako erantzun positiboak direla eta, ideia konkretatzen joateko garaia dela uste dut, eta bi proposamenekin natorkizue. Ea zer iruditzen zaizkizuen.







Mundu mailan euskaraz idatziriko hashtag bat Twitter-en joera nagusia izatea, momentuz, arras zaila dela iruditzen zait. Hala ere, noizbait lortzerik izanen dugu? Agian bai. Baina lehen pausuan, nire ustez, euskal tuiteroen artean joera nagusia bilakatu beharko litzateke #ZientziaEuskaraz moduko hashtag bat. UMAP-ek euskal tuiteroen joerak analizatzen ditu, eta, beraz, euskal hashtag -en artean #ZientziaEuskaraz (ala beste batek) joera nagusia den ala ez modu errazean ikusten ahal da (ezkerreko irudian ikusten ahal duzuen moduan). Hau dela eta, proposatzen dizuedan helburua hau litzateke:

Euskal tuiteroen artean, zientziarekin erlazioa duen hashtag bat joera nagusia bihurtzea

Horrelako zerbait lortzeko, nire ustez, noiz eta nola egin behar dugun zehaztu behar dugu, eta horretarako, zuen kolaborazioa eta ideiak eskatzen dizkizuet. Hasteko, proposamen pare bat botatzen dizkizuet:

  • Nola? Lehenik eta behin, hashtag konkretua zehaztu behar dugu. Bi aukera ikusten dut momentuz:
#ZientziaEuskaraz : honen abantaila, zientzia eta euskara batzea da. Hala ere, helburua gehiago ikusten dut erlazionatua Zientzia zabaltzearekin. Euskara, inplizitoki badago, euskaraz aritzen ari garelako.
#KulturaZientifikoa : hashtag hau zabalagoa da. Nire ustez, pentsamendu zientifikoak (kultura zientifikoak) gure gizartean duen garrantzia garbiago adierazten du. Zientzia eta kultura zientifikoa zabaldu nahi badugu euskal gizartean, egokiagoa iruditzen zait azken hau.

  • Noiz? Ekintza noiz burutuko dugun zehaztu behar dugu. Oraindik goiz dela iruditzen zait, indarrak batu behar ditugulako, eta uda tartean dugulako. Nire proposamena, udazkenean egitea da. Eta horretarako egun egoki desberdinak ikusten ditut:
Abenduaren 3a: Euskararen eguna. Aurten asteartea da. Honi ikusten diodan arazoa Nafarroan jai dela da. Hortaz, "zubi forala"-ren arriskua dugu, eta bertako tuiteroak oporretan egoten ahal dira.
Azaroaren 15a: Alberto Magno-ren eguna (Zientziaren "patroia"). Erdi aroko pertsonaia da, elizgizona eta garaiko zientzian aditua. Aurten, ostirala da.
Azaroaren beste egun bat: Ez dakit asteko zein egun egokiena den, noiz ibiltzen zareten tuiteroak gehienbat. Hortaz, azaroa hilabete egokia ikusten dut, baina eguna agian zehaztu genezake. Gainera, aurtengo udazkenean, Elhuyar anaiek Wolframioa Bergaran aurkitu zuteneko 230. urtehurrena betetzen da. Eguna, ez dut topatu. Baina agian egokia litzateke egun bat aukeratzea hau gogoratzeko. Azken finean, Euskal Herriko Zientziaren egun garrantzitsua izan zen.
  

  • Zergatik? Arrazoi asko pentsatzen ahal ditugu ekimen hau egiteko. Nik garrantzitsuena iruditzen zaidana esanen dizuet. Sare sozialek duten potentziala baliatu behar dugu ere bai Zientzia eta Kultura Zientifikoa euskal gizartean zabaltzeko. Zuen ideiak ere mesedez komentatzeko eskatzen dizuet, zuek egokiago ikusten duzuen moduan. Adibidez, komentarioak eta iradokizunak idazten post honetan.
  • Zertarako? Zientzia eta Kultura Zientifikoa euskal gizartean zabaltzen jarraitzeko. Eta ez bakarrik hori, lan horretan batu gaitezkeenak elkartzeko. Ez dugu ahaztu behar elkarrekin beti gehiago lortuko dugula.

Bukatzeko, gaurkoan aurreko ideia konkretatzen hasi gara. Garbi eduki behar dugu horrelako ekimen batek arrakasta izateko, denon partehartzea ezinbestekoa dela. Hori dela eta, zuen ideiak partekatzeko (seguraski nireak baino hobeagoak gainera) deia luzatzen dizuet!




Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

4 iruzkin:

  1. Nik dudarik gabe #KulturaZientifikoa-ren alde egingo nuke. Teknozale google komunitatean ere afera berdina planteatu genuen, non izenean beti eus, eusko... idazteko joera handia dugun. Azkenean teknozale izena aukeratu genuen teknoeus-en ordez. Izan ere, gu teknologiari buruz hitz egiteko bildu gara, ez euskarari buruz. Euskara inplizituki bertan dagoen moduan.

    Beste edozein hizkuntz komunitatek bezala, hizkuntzaren tratamendua "normaltzat" hartzen hasi behar dugu. Bestela beti dauka itxura "folkloriko" bat edo... ni behintzat nazkatzen hasia nago horrelako izenekin.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Zurekin ados Urtzi! Ni ere #KulturaZientifikoa -ren aldekoa naiz. Eskerrik asko zure parte hartzeagatik!

      Ezabatu
  2. Ni ere #KulturaZientifikoa -ren alde! ekimen zientifikoa da, euskeraz egingo deguna, baina gure lan egiteko hizkuntza euskera delako, ez ezer frogatu nahi degulako. Eguna, ez dakat hain argi zein den egokiena, egia esan!

    ErantzunEzabatu
  3. Gabon Eli!

    Hala izanen da, #KulturaZientifikoa nagusitu egin da! Bihar informazio gehiago izanen dugu honen inguruan, eta egunaren inguruan ere bai!
    Poliki-poliki aurrera!!!

    ErantzunEzabatu