"Aimar! Irujo! Aimar! Irujo!" Zenbat aldiz entzun dugu hau gure frontoietan? Batez ere txapelketa baten finalean. Mundu mikroskopikoan, elektroiak eta protoiak, fotoiak eta neutroiak, dantzan dauden horretan, ez dugu eskupilotarik. Ez? Ziur zaudete? Ba kale egin duzue! Gaurkoan, mundu mikroskopikoan jokatutako final handiaren berri izanen duzue. Bi partaideak, Irujok eta Olaizolak, ahaztezina bihurtzen ari zen partida jokatzen ari ziren. Emaitza 21-21 zen, eta orduan... Bukaera jakin nahi baduzue, gehiago irakurri beharko duzue...
"Egun berezia zen. Aimar eta Irujo elkarren aurka anitzetan jokatuak ziren, eta bere partidei emozio berriak eman nahi zieten. Egun hartan, frontoira hurbildu ziren finala jokatzeko asmoz. Bertan zirelarik, emozioa emanen zion aukera berria, oso berria, zutela esan zieten pilota ligakoek. Frontoian ziren denak txikitu ahal ziren mundu mikroskopikoaren tamaina hartuz, eta jendea zoratzeko moduan zegoen. Armailak bete-beteta zuten zaleek, irudian ikusten ahal den moduan. Bakarrik bien oneritzia falta zen. Hori bai, pilota arrunta ezin zen txikitu, eta elektroi batekin jolastu beharko zuten (momentuz, elektroiaren uhin-partikula izaeraz eta Heisenberg-en ziurgabetasun printzipioaz ahaztuko gara). Biek, emozionatuta, baiezkoa eman zuten.


Zergatik gertatzen da fenomeno hau mundu mikroskopikoan? Zergatik esaten dugu elektroi batek pareta bat zeharkatzen ahal duela? Goazen lehenik eta behin, zertaz ari garen definitzera. Gure mundu makroskopikoan, pareta bat zeharkaezina den zerbait da. Bertara zerbait jaurtitzen dugunean, pelotaren kasu, errebotatuta bueltatzen digu (ikusi, adibidez, beheko irudia).
Elektroiaren kasuan, zerk eragin dezake efektu honek? Erantzuna eman aurretik, gogora dezagun elektroiak karga negatiboa duela, eta negatiboki kargatuta dagoen beste edozerk alderapen indar bat eragingo diola. Bertze galdera etortzen zaigu burura puntu honetan. Zerk du karga negatiboa? Ba beste elektroiek. Hortaz, elektroi asko dituen “pareta” baten aurka elektroi bat botatzean, gure elektroi hau errebotatuta aterako litzateke. Hau da fisika klasikoak esaten diguna. Zein izan daiteke gure“pareta”? Ba elektroiak osagai gisa duen zerbait, "paretaren" gainazal osoa estalita. Adibidez, ezkerreko irudian, behean, ikus dezakegun solido bat. Gure "pareta", hortaz, solido horren modukoa izanen da.



Azkenean, dena probabilitate kontua da. "Pareta" zenbat eta zabalagoa, ala alderapen handiagoa eragin, orduan eta zailagoa izanen du elektroiak "pareta" zeharkatzea. Gaurkoan, elektroiarekin ikusi dugu, baina tunel efektua beste partikulek ere ematen duten fenomenoa da. Partikularen masak ere eragina du, eta masa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta zailagoa izanen da partikularentzat "pareta" zeharkatzea, beheko irudian ikus daitekeen moduan.
Laburbilduz, mundu mikroskopikoan ematen den fenomenoa da tunel efektua, eta partikulen uhin naturarekin zerikusi zuzena du. Honen aplikazioak, beste baterako utziko ditugu.
Bukatzeko, 21-21 emaitzarekin bukatu zitzaigun gure partida... Seguraski, irakurlearen arabera irabazlea bata ala bestea litzateke. Nik ere nire preferentziak ditut, baina biak, eta beste pilotari guztiak izugarrizko kirolariak direla iruditzen zait. Hau dela eta, berdinketan utzi dut emaitza! Barka diezadatela mesedez protagonista bihurtu ez ditudan pilotariak. Beraiek ere gogoan hartu ditut sarrera hau idazteko orduan, baina denak ezin aipatu. Nafarra naizenez, eta azkenaldian gehien errepikatu den finala hau izan denez, Irujo eta Olaizola II aukeratu ditut, baina beste edonor izaten ahal zen!
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.
Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.
Asko gustatu zait... sarrera ederra!
ErantzunEzabatuEskerrik asko!
EzabatuNik Irujoren alde egin dut, irabazlerik gabe...nork boltatuko dit nire dirua?.
ErantzunEzabatuBerriz jokatu dezatela eta nik paretaren beste aldean jarriko naiz, tunel efektuarengatik alde egiten duten pilotak berriz frontoian sartzeko.
Oso publikazio ederra eta entretenigarria, mila esker.
Pd: Aupa Irujo!!!
Irujozale bat dugu hemendik! Ongi! Aimarzaleak animatuko al dira?
EzabatuApustuetan ibiltzeak arrisku hau du... Protesta asko egonez gero, beharbada artekariek dirua bueltatuko dute...
Bestalde, ideia ona! Jarri frontisaren bestaldean, "pilotak" berriro barrura sartzeko. Baina kontuz indeterminazio printzipioarekin! Agian ez duzu asmatuko "pilota" topatzen...
Eskerrik asko zuri!
PD: Gogoak sartzen zaizkit nire preferentziak adierazteko, baina... Aupa Eskupilota!