2013-12-15

Bertso Txapelketa Nagusiaren Kimika

Boroa (B), Erbioa (Er), Torioa (Th, tranpatxo txiki batekin), Sufrea (S), Oxigenoa (O), Fluorra (F), Iodoa (I), Sodioa (Na) eta Lantanoa (La), Elementuen Taula Periodikoan duten lekuetatik mugitu dira, gaur BEC-en ospatzen den Bertso Txapelketa Nagusiko partaideei zortea ospatzeko. Animo hemendik bertsolari guztientzat!




Elementu kimikoak ere irabazlea zoriondu nahi dute: Urrea (Au, urrezkoa gaurko garaipena), Protaktinioa (Pa), Amerizioa (Am), Neona (Ne, ez zuen ospakizuna galdu nahi, eta Me "meona" ez litzateke egokia, ezta?) (Torioa (Th, berriz ere tranpa txikia eginez...) eta Sufrea (S) elkartu dira, Amets zoriontzeko.





1 iruzkin: