2013-12-18

#KulturaZientifikoa Jaialdiaren inguruan

#KulturaZientifikoa Jaialdia hainbat esparru eta jakintza arloko pertsonak/talde biltzeko ideiarekin proposaturiko ekimena da. Ideia kaleratu zenetik, 100 pertsona/talde/erakunde inguruk bat egin dute Jaialdiarekin. Ez dizuet ukatuko: zenbakiak pozten nau. Atxikimendu kopuru galanta, 1. Jaialdia indartsu martxan abiatzeko primerakoa. Baina kopurua ez da garrantzitsuena, nire ustez. Gaurkoan, jaialdiaren inguruko azken nobedadeak kontatuko dizkizuet, eta, Jaialdiaren antolaketaren inguruan lekukoa pasako dut.



1. Jaialdiaren antolaketa

Ideia parte hartze zabala, nahi duenak lekua du, eta anfitrioia izateko aukera ere izanen du. Hortaz, Jaialditik Jaialdira lekukoa pasatuz joanen gara. Eimena bultzatzen blog honetatik hasi nintzen (baina beste askok ere egin dute, adibidez: Edonola.net/, Baga Biga Blog!, Unibertsitatea.net, Zientzia.net, Euskampus) eta heldu zait garaia lekukoa pasatzeko. Lehenengo Jaialdiaren anfitrioia ez da blog hau izanen, beste baten txanda heldu da. 1. Jaialdia antolatzeko lekukoa Zientzia Kaiera blogak hartuko du.

Irudia: Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe lekukoa Zientzia Kaierari pasatzen dio





 Ekimenari hasiera emanen dio bere blogean Urtarrilaren 8aren inguruan! 1. Jaialdia martxoaren bukaera arte luzatuko da, eta gero Zientzia Kaierak lekukoa beste blog/webgune bati pasako dio. Horrela, anfitrioi izatea nahi duenak, aukera izanen du! Momentuz, badira batzuk apuntatu direnak:
 Norbait gehiagok nahi izanez gero, goiko helbideetan ere bere bloga gehitzen ahal du.


Atxikimenduak

Ekimenarekin bat egin dugunon artean, 100 zenbakia ez da garrantzitsuena. Niretzat, garrantzitsuena parte hartzaileen aniztasuna da, dudarik gabe. Esparru berdintsuenekoak izanen bagina, ekimena interesgarria litzateke, baina nire ustez hankamotz geldituko litzateke. Zorionez, ez da kasua. Aniztasun hau islatzeko, atxikimendua eman dutenen artean:

  • Jakintza arloak: Giza eta Gizarte Zientzietako, Zientzia Esperimental eta Puruetako, Zientzia Teknologikoetako partaideak daude.
  • Hezkuntza: Unibertsitate, Bigarren Hezkuntzako eta Euskaltegietako irakasle/ikasleak daude.
  • Ikerketa: Unibertsitate, Zentro Teknologiko, Ikerketa Zentru desberdineko taldeak/ikertzaileak daude, Euskal Herrikoak zein atzerrikoak.
  • Komunikazio/Dibulgazioa:  Zientzia dibulgazioa eta komunikazioa egiten duten hainbat eragile, talde, zientzialari, kazetari eta abar daude.
  • Bestelakoak: liburutegiak, katalogatzaileak, eta abar daude.

Garbi dago ekimen zabala eta parte-hartzailea izateko osagai guztiak dituela #KulturaZientifikoa Jaialdia. Hemendik gonbitea luzatzen diet parte hartu nahi duten eragile/talde/pertsona guztiei, denondako tartea dago eta!

Bukatzeko, zorterik onena opa nahi diot Zientzia Kaierari #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia antolatzen. Guztion parte hartzearekin, ziur naiz Jaialdi bikaina eginen dugula, eta #KulturaZientifikoa zuhaitza haziko dugula!





Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina