2014-11-13

Gaur egungo Kimika, esperimentala? (IV) XXI. mendeko laborategiak


Artikulu sorta honen aurreko atalean Kimika Kuantikoaren jaiotzaz eta bere lehenengo hamarkadetan egindako bilakaeraz aritu ginen. Mekanika kuantikoa molekuletan aplikatzerakoan sortu zen diziplina da Kimika Kuantikoa. Diziplina honen garapenari esker, molekulen egitura, propietateak eta erreaktibitatea azaltzeko gai izan ziren garaiko fisikari eta kimikariak. Zoritxarrez, sortaren bigarren  atalean esan genuen bezala, teoriatik sortutako ekuazioak ezin ziren zehazki ebatzi bi elektroi baino gehiago dituzten atomo zein molekuletarako. Hori dela eta, metodo hurbilduak garatu eta kontzeptu berriak sortu zituzten. Kontzeptu horiek egungo kimikaren hiztegian ongi errotuta daude.

Ekuazioen ebazpenak beste arazo bat ere bazuen: eskuz ebatzi behar ziren. Honen ondorioz, kimika kuantikoa molekula txikien eta bitxien esparruan murgilduta ibili zen bere lehenengo hamarkadetan, 1930 eta 1960-70 urteen artean, alegia. Dena dela, Kimikari egindako ekarpenak ezinbestekoak izan ziren, egungo Kimika modernoa ulertzeko. Ekarpen hauengatik Kimikako Nobel saridun batzuk teorikoak izan ziren, Linus C. Pauling (1954) eta Robert S. Mulliken (1966) estatubatuarren kasu. Gaurko artikulu honetan, sortaren azkenekoan, Kimika Teorikoak 1970. hamarkadatik gaur egunera hartutako bultzada izugarriaz arituko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina