2015-04-13

#dazientziat eta #KulturaZientifikoa

Duela gutxi, hainbat internautok Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdi birtuala burutu dugu. Bai, jaialdi birtuala izan da. Modu honetan, nahi duenak parte har dezake, nahi duen gaia jorratuz. Ondorengo hitzek laburbiltzen dute Jaialdiaren filosofia: Edonork, edozer, edonoiz, edonondik edonola. Ez da nire helburua, ordea, Jaialdiaren balorazioa egitea. Bikaina izan dela erranen dizuet bakarrik: 144 ekarpen egon dira, 23 webgune desberdinetik. Puntako ikertzaileez gain, jende anitzek parte hartu du, bigarren hezkuntzako ikasleak barne (eta euskaltegietakoak). Barañaingo gutxi batzuk ere parte hartu dugu.

Datu zehatz eta landuagoak nahi badituzue ikusi, edonola.net blogean duzue informazio guztia. Hau dena, umore onez eta euskaraz. Ongi pasatzeaz eta anitz ikasteaz gain, Jaialdiak Interneten zientzia euskaraz dibulgatzen dugunon sarea osatzen jarraitzeko balio izan du ere. Gaurkoan, interneten garrantziaz eta horrelako sare bat osatu eta sendotzearen garrantziaz arituko naiz


Jarraitu irakurtzen Zientzia Kaieran.



Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina