2013-06-09

2012-13 kurtsoaren laburpena: 10 sarrera irakurrienak

Aurtengo ikasturtea bukatzear dugu. Bolonia planaren ezarpena dela eta, azterketa guztiak aurreratu dira, irailekoak ekaina/uztailara, eta ekainekoak maiatzera. Hortaz, errekuperaketak gelditzen zaizkigu ikasleekin. Animo! Honek ez du esan nahi oporrak hartuko ditugunik. Dozentzia amaitzen dugu, baina ikerketa eta dibulgazioa ez! (Ez zarete horren errez nitaz libratuko!). Dena dela, eta kurtso honen bukaerarekin, orain arte blogak emandakoaren laburpena eta balorazioa egitea gustatuko litzaidake. Hori dela eta, gaurkoan orain arte gehien irakurri diren 10 sarreren berri emanen dizuet. Gerora begira, etorriko denaren berri ere emanen dizuet.

Lehenik eta behin, ikus dezagun zein den blog honen sarreren Top-10:

  1. Zergatik hostoek aldatzen dute kolorea? (252 bisitaldi)
  2. Gure ikerketa (252 bisitaldi)
  3. Medikuntza kuantikoa: Iruzurra (I) (223 bisitaldi)
  4. #ZientziaEuskaraz ala #KulturaZientifikoa? (204 bisitaldi)
  5. Aurkezpena (199 bisitaldi)
  6. Fulerenoak eta kuantikaren potentziala (191 bisitaldi)
  7. Zergatik mikrouhinak berotzen digu janaria? (179 bisitaldi)
  8. Elektroiaren sekretu izkutua (I) (176 bisitaldi)
  9. Zergatik ikusten dugu? (175 bisitaldi)
  10. Teoriaren praktikotasuna (165 bisitaldi)

Zerrenda ikusita, ondorio batzuk ateratzea posible da:

  • "Zergatik?" seriekoak kuriositate gehien piztu zutenak izan ziren. Hamar sarreretatik, hiru dira serie honetakoak. 
  • Gure ikerketak eta pseudokuantikak ere kuriositate handia piztu zuten.
  • Kuantikaren oinarriek ez dute horrenbesteko kuriositatea piztu (zailena zutenak ziren, agian).
  • Zientzia sare sozialetan ikusgarria egiteko interes itzela dago.

Azter dezagun orain arte hasieratik jarraitutako ibilbidea
Hortaz, azken hilabete inguruan, indarrak batuz ibili gara, DIPC zein Kimika Fakultateko beste ikerlariekin. Gerora begira, indar metaketa honek fruitu gehiago ematea gustatuko litzaidake. Honen inguruan, berriak egon daitezke udazkenera begira.

Bukatzeko, indar metaketarekin jarraituz, Twitter-en Zientzia zabaltzeko ekimenak espero baino oihartzun gehiago izan du. Euskaraz dabiltzan tuitelarien txioak analizatzen dituen sustatu.com -en, asteazken eguerdian ekimen honen inguruko sarrera euskal tuitelarien artean mintzagai nagusienetakoa zen! 



Are gehiago, ekimen honen inguruan, jendea bilduz doa, eta Elhuyar bezalako fundazio bat ere elkartu zaigu. Hortaz, epe labur-ertainera, indar metaketa izanen da nire helburuetako bat. Baina ez bakarra. Ondoren uzten dizuet ondorengo hilabeteetan etorriko dena:
  • #KulturaZientifikoa (ala beste hashtag bat) ekimena zehaztuz joanen da.
  • Gure ikerketari buruzkoak etorriko dira.
  • Kuantikaren oinarriekin eta argiaren naturarekin bukatuko dut.
  • Kolaboratzaileen kontribuzioak handitzen saiatuko naiz.
  • Kalitatezko podcast-ak egiten dakien jendearekin kolaborazioak etorriko dira (espero dut)
  • Goikoak eta gehiago etorriko dira. Okurritzen zaizkidan gauza berri, eta noski, zuek proposatzen ahal dizkidazuen berriak.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi nizkizueke bloga irakurtzen duzuen guztioi. Bloga hobetzen lagundu didaten guztiei ere. Indarrak batuz egin du Zientziak aurrera, egin dezagun guk ere bai indar metaketa Zientziaren dibulgazioan!





Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.



 

2 iruzkin:

  1. Egindako hausnarketaren ondorioz, ematen du, irakurleok "jakin-mina" dugula eta "Zergatiak" ezagutzea gustukoa dugula. Zientziaren ikusgarritasunaren alde gaudela eta agian, ez garela "kuantikoak" (ez dugula gaia jorratzen).

    Klasean erabiltzeko materiala sortzeko bloga izanik jatorriz, bilakaera bestelakoa izan da, ezta?

    Lan ona! Zorionak!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrik asko Maiora!

      Sare sozialetan ezjakina naizenez, gauzak egin ahala ikasten noa. Bide berriak joan dira irekitzen horrela, eta gehiegi pentsatu gabe hauek jarraitzera ekin diot. Honek blogaren eboluzioa ekarri du.

      Garbi dago irakurleak agian ez zaretela kuantikoak (nahiz eta batzuk kuantikoak izan). Horrek poztu egiten nau, hori baita lortu nahi nuen zerbait. Oinarriak lantzen jarraituko dut, hasierako helburua buruan dut eta, ikasleentzako materiala garatzea, alegia. Beste sarrera motak ere buruan ditut. Nire ustez, sarrera mota desberdinak, dibertsifikazioa alegia, ona da, eta hori dela eta, bide honetatik jarraituko dut.

      Eskerrik asko zure eritzia emateagatik eta parte hartzeagatik!

      Ezabatu