Irudia hemendik hartua
Noizean behin, blog honetan kuantikari buruz sarean euskaraz dagoen
informazioa bildu izan dut. Gaur, horrekin jarraituko dut. Donostia
International Physics Center-ek (DIPC) zientzialariok egiten dugun lana
gizarteratzeko ekintzak egiten ditu (horien artean, dibulgazio blogak, hau barne). Testuinguru honetan kokatzen da 2010. urtean Donostiako Kursaal-en burutu zen "Passion for Knowledge",
DIPC-ko hamargarren urtemuga ospatuz. Bertan, hizlari bikain asko bildu
ziren, horien artean, Juan Ignacio Cirac fisikaria. Max Planck
Institutuko (Alemania) Optika Kuantikoko arduraduna da. Bere egonaldia
aprobetxatuz, Teknopolis
zientzia eta teknologia dibulgazio programakoek elkarrizketa oso
interesgarria egin zioten. Gaia, fisika kuantikoa, eta honen aplikazio
batzuk, besteak beste, ordenadore kuantikoak.
Elkarrizketa hau, 8 minutu ingurukoa, beheko linketan ikusten ahal duzue:
http://teknopolis.elhuyar.org/erreportaiak/elkarrizketa-juan-ignacio-cirac-fisika-kuantikoa/?lang=eu
Gazteleraz, ikusgai da ere bai beheko linkean: (en castellano)
Ordenadore kuantikoen inguruan, Elhuyar aldizkariak publikatutako artikulu bat ere ekarri nahiko nuke. Gorka Azkunek, Teknaliako ikertzaileak, idatzia (@gazkune Twitter-en). Esteka Zientzia.net-en bidez.
Gorka Azkunek dibulgazio lan gehiago ditu, eta "Cuentos Cuánticos" dibulgazio blog bikainean kolaboratzen du.
Ziuraski lan interesgarri gehiago daude honen inguruan. Aldez aurretik barkamena eskatu nahi dut hemen ez biltzeagatik. Ezagutzen ez ditudalako izan da.
Ziuraski lan interesgarri gehiago daude honen inguruan. Aldez aurretik barkamena eskatu nahi dut hemen ez biltzeagatik. Ezagutzen ez ditudalako izan da.
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de
lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del
principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas
en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.
Disclaimer: I
have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the
fair use principle - however, I am willing to remove them if there is
any infringement of copyright laws.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina