2013-07-24

Kimika, esperimentala ala teorikoa?

2011ko Azaroaren 30an Kimika Fakultateko ikasleek Euskararen eguna antolatu zuten, eta, urtero bezala, txarla dibulgatibo batzuk antolatu zituzten goizerako. Hizlarietako bat ni nintzen. Jende asko etorri zen txarla guztietara, gela jendez gainezka zegoen. Ordubete inguruko txarla prestatu nuen, ikasleek esan bezala. 

Izenburua: "Kimika, esperimentala ala teorikoa?" 

Pentsa ezazue zuen erantzuna txarla ikusi aurretik eta ondoren, ea aldatu den. Egoki iruditzen bazaizue, komentarioa uzten ahal duzue sarreraren bukaeran. Behean egun hartako txarlaren fitxeroa ikusten ahal duzue, baina, zoritxarrez, audioa ez dago grabatuta. Hala ere, ideia nahikoa ongi ulertzen dela iruditzen zait. Erranen didazue!


2013-07-23

#KulturaZientifikoa zehazten

Maldan behera eta frenorik gabe datorren elur-bola bezala, horrela datorkigu gure #KulturaZientifikoa Twitter-eko ekimena. Ekimenaren ideia proposatu zenetik, atxikimenduak eta parte hartzea gero eta zabalagoa da. Eta zabaltzen joanen da gainera! Ez eduki inolako dudarik, lagunok, arrakastatsua izanen dela gure ekimena, denon parte-hartzearekin. Elur-bola Hiru Errege Mahaiatik behera abiatu zen, eta bere bidean handituz joan da, atxikimenduen ondorioz. Elur-bola hau xuabe-xuabe helduko da behera, euskal gizartean #KulturaZientifikoa zabaltzeko

2013-07-11

Nire "erridikuluak" bidai zientifikoetan



Heldu da garaia, nire zientziako ibilbidean egin ditudan hainbat hankasartze, erridikulu, eta hutsak kontatzeko. Aurrekoan, hori eginen nuela esan nuen zuek, zuen eskaerekin, Jonik eta Elenak idaztea lortzen bazenuten. Jonik proteinak bioaktiboak bihurtzeko jarraitzen zuten bide bat azaldu zigun, baita kuantikak hori ulertzen nola laguntzen digun ere. Hori dela eta, hona nire kontuak. Seguraski gehiago daude, eta hauek nire ibilbideetan gertatu zaizkidan anekdota batzuk besterik ez dira. Batzuk barregarriak (niretzat beno...). Espero zuek ongi pasako duzuela hauek irakurtzerakoan. Batenbat lankideei dagokie... hauek ere itzelak egin dituzte, eta batzuk kontatzeko modukoak dira! Aurrerapen gisa, ondoko irudia duzue... "Rompetechos", bai, gutxi ikusten zuen pertsonaia. Ni halakoa nintzen bistaz operatu aurretik... ala oraindik horrelakoa izaten jarraitzen dut?

2013-07-04

Protein Splicing eta Kimika Kuantikoa

Aurreko sarreran, erronka bota nien nirekin TheoBio2013 konferentzian parte harturiko bi lagunei. Joniri eta Elenari. Sarrera horrek komentarioak sortu zituen, bi lagun hauei sarrera bana idazteko eskatuz. Zergatia? Dudak ditut :-)
  • Beraien lana interesgarria izatea jendearendako 
  • Kongresuetan etab nik neuk egindako hankasartzeak eta kuriositateak kontatuko nituelako. 
Nire ustez, bi aukeretatik zerbait dago! Horra, Jonik erronka hartu zuen, eta hemen dago bere kontribuzioa (hortaz, gutxi barru nik neuk pasatako egoera lotsagarriak kontatuko dizkizuet...). Besterik gabe, Joni lankidearen sarrerarekin uzten dizuet: "Protein Splicing (proteina apurketa) eta Kimika Kuantikoa".


2013-07-02

Kimika Kuantikoa eta Biologia!

Suedian egon nintzen aurreko astean, kongresu batean. Kimiko kuantiko eta teorikoz beteta.

Ziur hauek ekuazioz beteriko txarlak izan dituztela!!! - pentsatuko duzue.
- Ez ba! - erantzuten dizuet nik.

Eta horrela izan da. Ekuazio gutxi, bai. Bakar batzuk bai, ordea. Aizue, ekuaziorik gabe, matematikarik gabe, ez dago Kimika Kuantikorik! Eta, zer demontre, guri gustatzen zaizkigu! Baina lasai egon zaitezte. Beti bezala, sarrera honetan ere, ez duzue ekuazio bakar bat ikusiko. Baina, ekuazioak hizpide ez baditugu, zertaz aritu ote gara? Beno, izenburuan ikus dezakezuenez, Biologiaz (biokimikaz, konkretuki). Kimika Kuantikoa honetan ere aplikatzen ahal dugu? Bai ba. Ondoren kontatuko dizuet bertako nondik norakoak, eta zertaz aritu izan garen.