2014-06-09

Puxika puztu putz egin gabe?

Tartea pasa da bai, deus idatzi gabe. Behintzat, horrela dirudi, ezta? Argitaratutako azken lanak ikasleenak izan dira (ukitu batzuk nireak), eta blogean idatzitako azkenekoa auskalo noizkoa den. Horrek ez du esan nahi tarte honetan idatzi ez dudanik, Zientzia Kaieran, Elhuyar Aldizkarian eta Plazaberrin aritu naiz. Baina, blogean sarrera horiek ez ditut gehitu. Denbora kontua izan da. Blogak orain berrikuntza bat behar du.

Berrikuntza horretan, kolaborazio horiek gehitu eta azken hilabete hauetan airean gelditu zaizkidanak eguneratu beharko ditut. Etorriko da berrikuntza hori udan. Baina, bitartean, #KZJaia2 joaten ari zaigu, eta nik erdi prestatuta nituen gauza batzuk kaleratu behar ditut, noski!!

Gaurkoan, kuantika albo batera utziko dugu, eta Kimika sinpleaz arituko gara. Etxean, umeekin, egin dezakegun esperimentu bat ekarriko dugu gaurkoan. Puxika bat puztuko dugu, putz egin gabe!! Ziuraski, irakurle gehienek jakinen duzue hau nola egin, baina, badazpada, bideotxo hau prestatu genuen etxean, semearen eta alabaren laguntzaz. Bideoaren kalitatea ez da onena, baina, aizue, zeinen ongi pasa genuen hau egiten!!!!



Etxean egin dezakezue zuek ere. Behar dituzuen gauzak hauek dira: ozpina, bikarbonato sodikoa, husturiko plastikozko botila, inbutu bat, puxika bat.

Gertatzen den erreakzioa sinplea da, azido/base erreakzioa. Ozpina azidoa da, eta uretan, protoi bat ematen dio bikarbonatoari.

H+ + (HCO3)- -----> H2CO3

Azken hau sortzean, bertze erreakzio hau gertatzen da:

H2CO3 -----> H2O + CO2

Eta azken hau gasa denez giro baldintzetan, puxika betetzen du!! Erreakzioa sinplea da, eta ez da arriskutsua. Zer gertatzen den interesgarria da, baina egitea, oso dibertigarria! Anima zaitezte etxean egiten!!! Ea nork puzten duen puxikarik handiena!!!!!! Nik puztu dudan handiena... hau da!!!



—————————————————–KZJaia2
Sarrera honek  #KulturaZientifikoa 2. Jaialdian parte hartzen du.



Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina