Hilabete batzuen ondoren, bada garaia blogaren aktibitatea abiatzeko
berriz ere, kurtso honetan. Aurreko urteetako ekimen eta esperientziatik
abiatuta, eta udan zehar izandako proposamenak direla eta, kurtso
honetarako aktibitatea hausnartzeko aukera izan dut. Horrela, aurten,
blogaren eduki propioa txikia izanen da. Zergatik? Batez ere, bertze
espazio batzuetan kolaboratuko dudalako. Inguru horietan egindako
ekarpenak blogean ere sartuko ditut, eta hemendik ere eduki horiek
irakurri/entzuteko parada izanen duzue.
Konkretuki, iazko kolaborazioak mantendu eta berriren bat abiatuko naiz. Hona, zerrenda batean laburbilduta, kurtso honetarako kolaborazioak.
Aldizkako kolaborazioak
- Zientzia Kaiera: UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak editatzen duen blogean idazten jarraituko dut. Hilabetero, gutxi gora behera, kimikaren inguruko ekarpena izanen duzue irakurgai.
- Plazaberri: Barañain nire herrietako baten aldizkari digital honetan zutabea idazten hasi nintzen iaz. Aurten, bi hilabetero behin, gutxi gora behera, zutabearekin jarraituko dut. 4 zutabe inguru idatziko dut Zientziaren inguruan.
- Norteko Ferrokarrilla: Aurten abiatuko dudan kolaborazioa da hau. Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratian burutzen duen Zientzia dibulgazio irratsaioan, hilabeteko maiztasunez, gutxi gora behera, Kuantikaz arituko naiz. Ilusio handia egiten didala onartu behar dut, irratia oso erakargarria egiten bait zait!
Noizean behineko kolaborazioak
Aldizkako kolaborazio hauetaz aparte, noizean behineko kolaborazioak egiteko intentzioa dut, denborak hala baimenduta. Adibidez, euskaraz editatzen direnen blogen artean, Barretartia blogean zientzian ere umorea oso garrantzitsua dela erakusten jarraitzeko asmoa badut. Bestalde, bertze hizkuntzetan zerbait idaztea ere gustatuko litzaidake. Bestalde, #KZJaiaren 3. edizioa prestatzen ere arituko naiz. Denborak erranen du hau guztira iristen naizen ala ez.
Ikusten duzuenez, blogean eduki propioak idazteko tarte gutxi izanen dut. Aipatu behar dut ere, sare sozialetan aritzeko denbora gutxiago izanen dudala. Zorionez ala zoritxarrez, ni bezalako ikertzaileoi ikertzeko (eta klaseak emateko) ordaintzen digute, eta ez zientzia zabaltzeko. Hori dela eta, gure denboraren tarte txikia eskaini diezaiokegu ekintza hauei, gehienetan tarte hau denbora libreari lapurtzen diogularik.
Nire aldetik, saiatuko naiz iaz dedikatutako tartea aurten ere dedikatzen zientzia dibulgazioari. Kontutan izanik aurtengo kolaborazioak, denbora tarte honen berrantolaketa egin beharko dut. Hori dela eta, sare sozialetan gutxiago ikusiko nauzue. Baina horrek ez du esan nahiko ez nagoenik!!! Tabarra emateko, eta zientziaren alde zarata ateratzeko beti prest!!!
Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina