2014-10-22

"Hiri gorrian" topatuko gara?

Aurreko astelehenean, bizitzaren kasualitateen ondorioz, helioz (He) puztutako globoei buruz aritu nintzen Hiri Gorrian" Euskadi Irratiko irratsaioan, Maider Segurola eta Xabi Larrazdabalekin. Gustora aritu nintzen, gai sinplea iruditu arren, pixkat sakonduz gauza interesgarriak topatu nituelako. Gaur, sorpresa heldu zait. Sorpresa atsegina. Deia jaso dut, saioan asteroko kolaborazioa egiteko. Eta baiezkoa eman dut, duda handirik izan gabe. Irratia oso gustoko dut. Hortaz, aurten Norteko Ferrokarrillaz aparte, Hiri Gorrian ere egonen naiz!









Ez naiz kuantikaz arituko zehazki. zientziaren inguruko galdera kuriosoak erantzuten saiatuko naiz. Astean behin izanen da, asteazkenero, 16:45ak inguru. Datorren asteazkenean, urriaren 29a, hurrengo saioa. Aurreko asteleheneko saioa beheko estekan duzue entzungai. Helioari buruzkoa, 12:30. minututik aurrera gutxi gora behera.


Espero dut "Hiri gorrian" topatuko garela! Han egonen gara zuen zai!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina