Aurreko ostiralean abentura berrien bila abiatu nintzen tren ospetsu batean. Trenaren makinista aspaldi ezagutzen nuen, baina tipoak beti bidai laburrak egitera gonbidatzen ninduen. Oraingoan, ordea, bidai luzea eginen dugu elkarrekin. Bederatzi etapa, gutxi gora behera, izanen duen bidea eginen dugu. Ez bakarrik guk biok, ez bakarrik Guillermo Roa makinistak eta biok. Norteko Ferrokarrilla entzuten duzuen guztiekin eginen dugu bidea, elkarrekin.
Esan bezala, Guillermo Roa (Willy) aspaldi ezagutzen dut. Tesia egiten hasi nintzenean, bera bere tesia bukatzen zebilen. Hortaz, bai: bera ni baino zaharragoa da!!! Ez izan dudarik horretan (hori bai, bera ongi kontserbatzen da... ). Bestalde, pentsatuko duzue, hauek lagunak izanik, fijo Willyk horregatik eraman duela irratira. Aizue! Ez da horrela izan! Blog bat ireki behar izan dut, eta ia bi urtez tabarra ematen ibili, Willyk gonbitea luzatu arte... Eta dena orain hasi garen bide hau abiatzeko! Ziur naiz sorpresaz beteriko uneak izanen ditugula, eta ziur naiz ere arlo guztietan pena mereziko duen esperientzia izanen dela hau. Hasiera halakoa izan da, baina gauza batzuk ere norberarentzat ere gorde beharko dira, ezta? jejejeje.
Besterik gabe, 2014-15 denboraldiko lehenengo "Elektroiak jaten" atalarekin utziko zaituztet. Bertan, kuantikaren beharra nondik etorri zitzaigun azaltzen saiatu ginen. Beheko linka sakatuta atala entzungai duzue!
Formularik gabeko kuantika... edo behintzat, badakigu irratian ez direla formulak ikusten... Hori bai... elektroi pla jango ditugu.. eta elektroiek potoltzen dute!!!
ErantzunEzabatuEskerrik asko, Txoni, Norteko Ferrokarrillera elektroiak ekartzeagatik!!!!!
Elektroiek potoltzen dute bai!!! Ez dut kontatu egin genuen apustuarena... Elektroi baten masarengatik irabazi nuen hura!!! Eskerrik asko zuri Willy!!!
ErantzunEzabatu