2015-04-15

Aurpegia ala gurutzea?

Imajinatu lagun batekin zaudela, eta elkarrekin afaltzeko gelditu zaretela. Zure lagunak jatetxe bat nahi du, eta zuk bertze bat, eta ez dago modurik adosteko. Txikitan, horrelako egoerak anitzetan txanpon batekin konpontzen ziren. "Aurpegia ala gurutzea?". Irabazten zuenak erabakitzen zuen. Denbora luzez, antzera ibili ziren zientzialariak argiaren naturaren inguruan: "Uhina ala partikula?". Batzuk uhina, bertze batzuk partikula... nork arrazoi? 3 mendeetako eztabaiden ostean, nork arrazoi? Ez batzuk ez besteak. Ala denak. Azken finean, argia uhina eta partikula da, biak. Baina ez bakarrik argia...

2015-04-13

#dazientziat eta #KulturaZientifikoa

Duela gutxi, hainbat internautok Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdi birtuala burutu dugu. Bai, jaialdi birtuala izan da. Modu honetan, nahi duenak parte har dezake, nahi duen gaia jorratuz. Ondorengo hitzek laburbiltzen dute Jaialdiaren filosofia: Edonork, edozer, edonoiz, edonondik edonola. Ez da nire helburua, ordea, Jaialdiaren balorazioa egitea. Bikaina izan dela erranen dizuet bakarrik: 144 ekarpen egon dira, 23 webgune desberdinetik. Puntako ikertzaileez gain, jende anitzek parte hartu du, bigarren hezkuntzako ikasleak barne (eta euskaltegietakoak). Barañaingo gutxi batzuk ere parte hartu dugu.

2015-04-05

Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdiko Opariak

#KZJaia3 joan zaigu. Urtarrilaren 8tik Martxoaren 31a bitartean burutu dugun Kultura Zientifikoaren 3. Jaialdian ekarpen anitz egon dira, gai askotarikoak, eta egile mota arras desberdinek eginda. Ez da nire helburua, ordea, jaialdiaren balorazioa egitea. Hori anfitrioiaren eskuetan gelditzen da. Koldok esan zigun oporrak eta gero eginen zuela bere balorazioa, eta horren zai geldiko gara. Gaurkoan, aurtengo jaialdian parte hartu dudan ekarpenen bilduma osatu nahi dut, laburbildu nahi ditut. Noski, altxatutako opariak ere errepasatu ditugu. Aurtengo jaialdian, izaki bizidunen inguruan asko ikasi bait dugu. Bestalde, egindako ekarpen guztietan norbait izan dut ondoan. Talde lana izan dira, modu batean ala bestean. Horrek aunitz pozten nau. Besterik gabe, hor duzue bildumatxo propioa, orden kronologikoz antolatuta.