Azkeneko atalean atomoaren egitura ikusi genuen. Konkretuki, Bohr-ek Hidrogeno atomoarentzat eginiko modeloa, eta modu kualitatibo batean, atomoen osagaiak ikusi genituen. Elektroia, protoiak, neutroiak, etab. Dena esan genuen honen inguruan? Ez noski. Oraindik kontzeptu garrantzitsuak falta zaizkigu. Esaterako, elektroiek izan ditzaketen egoerak atomoetan. Eta hau ulertzeko, lehenik eta behin, argiaren natura zein den aztertu behar dugu.
2012-12-27
2012-12-16
Atomoaren egitura
Aurreko post-ean ikusi genuen bezala, XIX. mendearen bukaeran, fisikariek eta kimikariek mundu mikroskopikoaren naturaren izaeran zuten jarrita begia. Fisikariek hainbat misterio argitu nahi zuten, Thompsonek elektroia aurkitu eta gero, atomoa baino txikiagoa zen zerbait esistitzen zelako. Kimikariek, bestalde, bazekiten atomoek molekulak osatzen zituztela, eta molekulen natura, propietateak eta erreaktibitatea azaltzeko atomoen natura ulertu behar zutela antzematen zutelako.
2012-12-06
Mundu Mikroskopikoa XIX. mendean
XIX mendearen bukaera aldean, munduko fisikariak oso pozik zeuden. Alde batetik, Newton-ek grabitatea azaltzeko Teoria XVII. mendean garatu zuen, eta bestalde, Maxwell-ek 1864. urtean elektromagnetismoa azaltzen zuen Teoria plazaratu zuen. Bazirudien bi Teoria hauek ezagutzen ziren bi indarrak deskribatzen zituztela. Zientzilariek pentsatzen zuten orduan edozein fenomeno fisiko bi teoria hauen bitartez azaltzen ahal zirela.
2012-11-29
Zer da Metodo zientifikoa? Eta Teoria zientifikoa?
Lehenik eta behin, goazen kontzeptu bat garbi uztera: Teoria bat, zientifikoa izateko, metodo zientifikoa jarraituz eraiki behar da. Hau da oinarria. Baina beno, zer da metodo zientifikoa? Zertan oinarritzen da? Bi kontzeptuetan oinarritzen da: Behaketan (esperimentazioan) eta gezurtagarritasunean oinarritzen da. Baina noski, edozein pertsonak, egunean zehar, gauza askotan fijatzen da. Noski, galdera konkretu bati erantzuna bilatu nahian egindako behaketaz ala esperimentuetaz ari gara hemen. Goazen ikustera adibide sinple batekin nola funtzionatzen duen honek.
Podcast-a entzuteko sakatu hemen
Podcast-a entzuteko sakatu hemen
2012-11-24
Aurkezpena
Lehenik eta behin, nire burua aurkeztuko dut. Jon Mattin Matxain naiz, baina lagunek Txoni deitzen naute. Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten dut, Kimika Fakultateko Kimika Teorikoko Taldean. Batez ere ikerketan aritzen naiz, baina klaseak ematen ditut ere bai. Klaseen artean, aurten Kimika Graduko hirugarren mailan Kimika Fisikoa II ematen dut, beste lagun batekin batera. Irakasgai honen oinarria Kimika Kuantikoa da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)