2013-02-13

Niels Bohr


Gaur atal berri batekin hasteko garaia dela uste dut. Orain arte, kuantikaren oinarri batzuk ikusi ditugu, Teoria Fisiko bezala jaio zen arte. Teoria kuantikoaren garapenean jende askok parte hartu zuen, baina nire ustez, Pertsonaiak kategoria hasteko egokiena Niels Bohr danimarkarra da. Agian, kuantikaren munduaren kanpotik ez da Bohr beste batzuk bezain garrantzitsua ikusten, Schrödinger, Heisenberg ala Einstein bezala, baina Bohr-en eskutik zientzilari garrantzitsu asko hasi ziren bere bidea egiten. Honetaz gain, kuantikaren interpretazioan, eta filosofia positibistaren garapenean, fundamentala izan zen (interpretazioei buruzko hausnarketa xabierjotaren esku hemen). Gainera, aurten bere H modeloaren 100. urtebetetzea da!


Gauza asko esan daitezke Niels Bohr-i buruz. Seguraski, beste pertsonaiei buruz mintzatzerakoan, maiz agertuko zaigun pertsona da. Askorengan izan zuen eraginagatik, eta kuantikaren filosofian izan zuen eraginagatik. Gaur, berari buruz duela urte batzuk idatzitako artikulu bat ekarri nahi dut berriro. Egilea Jesus Ugalde, Elhuyar aldizkarirako (zientzia.net-etik hartuta).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina