2013-02-06

Teoriaren praktikotasuna


Askotan, gertuko jendeak (lagunak, familia) galdetu izan dit zertan egiten dugun lan kimika kuantikoaren munduan. Zuek badakizue, azkeneko postean gure ikerketa laburbildu bainuen. Pertsona hauek, normalean, formazio zientifikorik ez dute, eta honen ondorioz, modu ulerkor eta laburrean erantzuten diet. Baina, erantzun hau eta gero, beti galdera berdina egiten didate: "Hori, zertarako?"


Garbi dago, gaur egun gizartean ongi errotuta dago ikerketak zerbaitetarako balio duela, baina noski, horrek ez du zertan epe laburrean izan behar. Epe luzeko aplikazioak garaiko oinarrizko ikerketan izaten dute abiapuntu, eta batzutan hamarkadak pasa behar dira zientzia teknologia bihurtzeko. Beste egun batean duela ia 100 urte garatutako teoria kuantikoak gure teknologian izan duen garrantziaz mintzatuko naiz. Gaur, lanpetuta nabilela, duela urte batzuk Jesus M. Ugalderi egindako elkarrizketa gaurkotu nahi dut. Elkarrizketa, Guillermo Roak eginda (Tecnalia sariduna), 2004-ko urtarrilaren 1an argitaratua izan zen Elhuyar Aldizkarian, 2003ko Ikerketako Euskadi saria jaso ondoren. Elkarrizketaren hainbat puntu (batez ere garaian egiten genuen ikerketa eta gaurkoa) pixkat zaharkituak gelditu dira, baina bertan bidalitako mezua ez. Nire ustez, merezi du irakurtzeak gaurko oinarrizko zientzia biharko zientzia aplikatua (ala teknologia) dela ikusteko. Elkarrizketaren izenburua (elkarrizketaren lotura zuzena bertan sakatuta): 

Jesus Mari Ugalde: "Praktikoena teoria on bat da"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina