2013-09-08

Kultura Zientifikoa Twitter-en (I). Zer txiokatu?

Bi aste inguru falta dira Twitter-en montatu dugun ekimena burutzeko. Bi aste, motorrak berotzeko. Bi aste, zerbaiti hasiera emateko, ez bukaera emateko. Bai, hasiera batean helburua Twitter-en trending topic izatea zen. Eta horrela izaten saiatuko gara. Baina izandako harrerarekin, nire ustez, gauza gehiago egiteko indarra badugu. Hori bai, irailaren 25a eta gero izanen da horretaz aritzeko garaia. Gaiari buruzko azken sarrera eta gero, hainbat kontribuzio interesgarri egon ziren, eta aurreko sarreran esandakoak zabaldu egin ziren. Horrela, ekimenaren nondik norakoak laburbiltzeko asmoz, eskema bat egin genuen. Lorea dirudien eskema, hainbat petalorekin. Gaurkoan, erdikoari eginen diogu so.

Lehenik eta behin, honatx eskema tamaina handian.



Zer txiokatu?

Beno, harira. Zer txiokatu? Askok esan didazue ea zer txiokatu daitekeen, ea laguntzerik badugun. Beno, lehenik eta behin, zera esan nahiko nuke: Bakoitzak NAHI DUENA txiokatu, beti ere Kultura Zientifikoaren zerikusia duena. Zientzia, Gizarte Zientziak etab barne hartuta, Kultura Zientifikoaren kontzepzio zabalenatik. Aurreko sarreran ere hainbat idei laburbiltzen ziren honen inguruan, mesedez berriz irakurri ideiak emateko. Baina gogoan izan, garrantzitsuena parte hartzaile guztiok gure ikuspuntu propioa eta eskeini dezakeguna ematea da. Hori dela eta, izan zaitezte kreatibo, bildurrik gabe! 

Orain arte, udan zehar hainbat txio bidali dira Twitter-en hashtag honekin. Bertan, adibideak ikus ditzakezue. Behean, laburbilduta, azkenaldian txiokatutako hainbat adibide ikusten ahal duzue:



Barkaidazue batzuk errepikatuta agertzen direlako! Gehiago ikusi nahi badituzue, Twitter-en #KulturaZientifikoa bilatu, eta bertan idatzitako denak topatzen ahal dituzue. Espero dut hauek inspirazio gisa balio ahal dizuetela! Badakit blog-a irakurtzen duzuen batzuk Twitter-en oraindik ez zaretela asko ibili. Bilaketa egiteko, Twitter-en konektatu, eta goian, eskuineko aldean, #KulturaZientifikoa idatzi, beheko irudian adierazi bezala:



Bertxioen (retuiten) garrantzia

Mezuak idazteaz gain, idatzitakoak bertxiokatzea garrantzitsua da, mezu guztiak ahalik eta jende gehienera heltzeko. Horretarako, bi modu sinple daude:

  • Bertxio zuzena: Mezua irakurtzen dugunean, xagua mezu gainean ipiniz, behean menua agertuko zaigu. Horien artean, "bertxiokatu" ala "retweet" aukera dugu. Horri sakatu, eta listo. 

  • Bertxio eraginkorragoa: Beste batek idatziriko txioa hartu, eta birmoldatu ala berdin txiokatu, MT ala RT aurrizki eta autore originalaren izenarekin. Horrela, mezuak bikoiztu egiten dira, eta bertxio gehiago osa daitezke. Adibidez:


Horrela, gogoan izan, zenbat eta txio eta bertxio gehiago, orduan eta aukera gehiago #KulturaZientifikoa Trending Topic bihurtzeko. Gainera, partaideen mezuak ahalik eta jende gehienera helarazteko modua da. Azken finean, hori da nahi duguna, ezta? Kultura Zientifikoarekin zerikusia duten txioak ahalik eta jende gehienera zabaltzea!

Ondorengo egunetan, margaritaren petaloekin hasiko gara! Ez ahaztu, ekimena interesgarria iruditzen bazaizue, zabaldu interesatzen ahal zaienen artean inolako bildur eta lotsarik gabe!



Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina