2013-09-03

Kurtso hasiera: Urterako nobedadeak

Heldu da iraila. Badirudi abuztua dela atseden hartzeko garaia, eta irailak, hortaz, zerbaiten "hasiera"-ren izaera hartzen du. Jakin ezazue blogak atsedena hartu duela. Ez ordea nik! Opor laburren ostean, lanari ekin nion berriz udan zehar. Mesedez, ez pentsa blog-ean izandako isiltasunak nire oporraldiekin kointziditu duenik. Beste ikertzaile askoren kasuan bezala, gure oporraldiek ez dute abuztuarekin kointziditzen, ikerketako gauza pendienteak ditugulako. Ez nuke zuek pentsatu nahi ikertzaileok horrelako oporraldiak izaten ditugunik. Hau arazo bihur daiteke, baina beno, horrela aukeratzen dugu gehienok, nahiz eta batzutan konpromezuak direla eta ezin hartu oporrak behar bezala. Ez pentsa hori gure gauza denik bakarrik, oso hedatua dago.

Hala ere, ez da honi buruz hitz egin nahi dizuedana. Komentarioa ez dut egin ere ez zuek pena sentitzeko. Hau horrela bada, hein handi batean guk hala nahi dugulako da. Askotan ordea, jendeak gure oporraldiak bi hilabetekoak direla uste du, hala beste langile publikoak bezala. Eta ez da horrela. Errealitate bat azaldu nahi nuen, inolako baloraziorik egin gabe.

Blog-eko etenaldi hau ere blogari berari buruz pentsatzeko balio izan zait. Bukatugabeko gauzak, data konkretuak dituztenak (#KulturaZientifikoa) eta idei berriei buruz pentsatzeko aukera izan ditut. Indar eta ilusio berriekin nator (ea zenbat irauten duten pilek!) eta goikoak kontatu nahi dizkizuet laburki:

Nobedadeak
  • Kolaborazio berriak hasiko ditut. UPV/EHU-ko Kultura Zientifikorako Katedrak martxan jarri berri duen Zientzia Kaiera blogean hileko maiztasunarekin (gutxi gora behera) parte hartuko dut. Honetaz aparte, oraindik zehaztu gabe egon arren, agian irratian ere entzun ahalko nauzue maiztasun batekin. Zehaztuta ez dagoenez oraindik, ez dizuet komentatuko zein programetan. Poza ematen didate kolaborazio hauek eta etor daitezkeenak, kimika, kimika kuantikoa, zientzia eta kultura zientifikoa zabaltzeko lagungarri izan daitexkeelakoan bait nago. Hori bai, erronka galanta da ere. Gauza bat da nik blog honetan idatz dezakedana, baina besteen gonbidatua izanda, ongi baino hobekigo egiteko erronka hor dago. Nire aldetik, hobekien egiten saiatuko naizela besterik ezin dut esan.

  • Bestalde, nire kolaborazioa beste esparrutan zabalduko bada, ezin egin nik desberdin nire blogarekin. Aurten, saiatuko naiz kolaboratzaileak bilatzen blog honetan idazteko. Agian ez maiztasun batekin (hori kolaboratzaileek aukeratu behar dute), baina bai iaz baino kolaborazio gehiago lortzea espero dut. Kolaboratzaile hauek ez dira bakarrik kimika ala kuantikaren ikerketarekin zerikusia dutenak. Batzuk, gaixoak, oraindik ez dakite blogean idatziko dutela: Ikasleek. Badakizue, Kimika Fisikoa II irakasgaia i(ra)kasten dut Xabi Lopez-ekin batera, eta aurten, ikasleek egin beharko duten lanen artean, blogerako sarrera bat aurreikusten dugu. Ea nola ateratzen den gauza!

Pendiente ditugunak

  • #KulturaZientifikoa ekimena. Honek ilusio handia egiten dit, baina ez bakarrik egunean bertan jendeak parte hartuko duelako, baizik eta gerora begira egin daitezkeen gauzak oso politak izan daitezkeelako. Honi buruzko sarreraren inguruan izandako erantzunak direla medio, parte hartze globalagoa bilatuko dugu, #KulturaZientifikoa-ren inguruan dabilen jende guztiaren ikuspuntua eta parte hartzea bilatuz. Horrela, beheko eskema garatu genuen. Badakit zaila izanen dela irailaren 25rako hau gauzatzea (baina data hori bidearen lehen etapa izatea espero dut!). Honen harira, ikasleei goian aipatutako lanek #KulturaZientifikoa -ren izpirituaren marka dute. Urtean zehar joanen gara gehiago egiten honi buruz, baina ideia batzuk egon badaude. Pentsatu beharko ditugu horiei buruz, eta baita zuei okurritzen zaizuen gehiagori buruz! Baina, gerora begira baino, lehenago presta dezagun ongi Irailaren 25ekoa. Bestea, gero etorriko da etorri behar bada.




  • Baditut ere pendiente sarrera serie batzuk bukatzea. Horien artean, erradiazio elektromagnetikoari buruzko seriea bukatzeko gogoak ditut (irratifrekuentziak eta mikrouhinak falta zaizkit), eta honekin lotuta, mugikor eta WIFI-aren inguruko erreflexio batzuk. Bestalde, Kimika Kuantikoaren oinarrien inguruan, Hidrogeno atomoraino ikusi genuen. Oraingoan, beste atomoak, molekulak, solidoak etab ikusiko ditugu. Horrela, kimikak aztertzen dituen fenomenoak (materiaren eta erradiazioaren egitura, eta materia-materia materia-erradiazio elkarrekintzak) kontatzeko zimenduak jarrita egonen dira.

Eta hau da guztia momentuz. Ikusten duzuenez, ideiak, ilusioak... Bidea eginez, agian gauza batzuk alde batera geldituko dira berriak agertzen direlako. Ekinez, bidea eginen dugu. Bideak agian ez gaitu hasieran pentsatutako lekutik eramanen, baina, mendizaleok ulertuko duzuen bezala, mendi punta polita da, baina bidea ere bai. Niretzat, bidea mendi puntara heltzea baino garrantzitsuagoa da. Ez bagara goraino heltzen (goian aipatutako dena egiten) baina bidearekin gozatzen badugu, oso pozik geldituko naiz.





Descargo de responsabilidad: He utilizado las imágenes sin ánimo de lucro, con un objetivo de investigación y estudio, en el marco del principio de uso razonable - sin embargo, estoy dispuesto a retirarlas en caso de cualquier infracción de las leyes de copyright.Disclaimer: I have used the images in a non for profit, scholarly interest, under the fair use principle - however, I am willing to remove them if there is any infringement of copyright laws.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina